2017.03.22
Herri Oihua

Herri Oihua

  • 2011 - 2017
  • Barakaldo (Bizkaia)
  • Metala, Rocka, Rapa

Koba

Atarian, euria ari du kanpoan, ez dakit noiztik. 
Erloju guztiak erre nitun, orratzak barne. 
Harrizko malkoak harrizko hormetan gordeak. 
Zulo puta hontan naiz jabeak. 
Ene esklabua. Galduta, kondenatua. 
Lotsatia, argirik ez dut nahi. 
Zain ote nagu neu? Zerk salba dezake gaur? 

Ihesbiderik ez… 

Koba honetan itsuturik, itxaropenaren zain betitik. 
Irteteko biderik, dagoen aurkitzeko bizirik. 
Itzalak baino ez ondoan, leizean hildakoak gogoan. 
Beldurra galduta, borrokan. Erori ziren anaiak lepoan. 

Ihesbiderik ez… 
Ihesbiderik ez…nora goaz? 

Koban, jaio, bizi, hiltzen! 
Koban, berriz! 
Jaio, bizi, hiltzen, koban! 

Nire bakartasunak zuen heriotza du amets! 
Beldurraren deabruak leizearen ilunean biltzen dira!