2014.05.25
Hibai Rekondo

Hibai Rekondo

  • 1954
  • Caracas
  • Kantautorea
Suaren desira

PARTAIDEAK

  • Hibai Rekondo, ahotsa, gitarra akustikoak
  • Idoia Galartza, pianoa, ahotsa
  • Arhats Rekondo, zeharkako flauta, ahotsa
  • Mento Hevia, biolontxeloa, bodran-a
  • Jose Frances, bouzouki-a
  • Nancy Quintans, biolina
  • Andrea Sanbeat, harpa zeltiarra
  • Luis Torro, klarinetea

EROSI
Amaiur, gaztelu baltza

PARTAIDEAK

  • Hibai Rekondo, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Mackfarland, ahotsa, gitarra akustikoa, biola, flautak
  • Matil, ahotsa
  • Joxan Olaizola, biola, kontrabaxua, baxu elektrikoa
  • Juan Ramon, flauta, kornetoa, kromornoa
  • Xabier Karasusan, akordeoia, sintetizadorea
  • Jose J. Lera, perkusioa
  • Olatz Zugasti, harpa
  • Jon Lizaso, tronpak
  • Carlos Hipolito, tronboi irristailuduna
  • Julian Etxaide, biolina
  • Jorge Ruma, biolina
  • Pako Diaz, perkusio irlandarra
  • Baskonia Barroque Ensemble, biolak, klabezina

 
El proceso de Burgos

PARTAIDEAK

  • Hibai Rekondo, Jokin Melara, pianoa, biolina, mandolina

 
Euskal Herria 1975

Gaurko gizonak

Euskal Herria 1975

Euskal Herria 1975

Handikientzat

Euskal Herria 1975

Euskal Herria 1975

Jator Legeak

Euskal Herria 1975

Euskal Herria 1975

Gure kondaira

Euskal Herria 1975

Euskal Herria 1975

Abertzalea jaio nintzen

Euskal Herria 1975

Euskal Herria 1975

Euskalherria

Euskal Herria 1975

Euskal Herria 1975

Ezin dut kanta

Euskal Herria 1975

Euskal Herria 1975

Deba nuklear made in USA

Euskal Herria 1975

Euskal Herria 1975

Nor da euskaldun

Euskal Herria 1975

Caracasen jaio zen Hibai Rekondo, Venezuelan, baina zortzi urte zituela, 1962an, Euskal Herrira etorri zen gurasoekin eta anai-arrebekin. Ama bizkaitarra zuen, aita gipuzkoarra. Seme-alabak Euskal Herrian hezteko irrikan zeuden, eta Zarautzen kokatu zen familia. Imanol Urbieta izan zuen Hibai Rekondok lehen maisu.

1970ean hasi zen kantari, eta Euskal Herriaren egoera politiko eta kulturalaz gero eta gehiago jabetu ahala, kantagintza herritartasuna aldarrikatzeko eta zapalkuntza eta bidegabekeria salatzeko tresna zela barneratu zuen. “Irrika nabarmenez entzuten digu herriak. (…) Jabetu egin behar du herriak bizi duen hil ala biziko kinka larriaz baina guardasola ahazten dugu, Herriaren esnatzaile izan nahi nuke”, zioen 1972ko elkarrizketa batean (1).
3340
Lehen urte haietan Gipuzkoan eman zituen kontzertu gehienak, horietako bat baino gehiago Hernanin, baina Bizkaian -bizpahiru aldiz-, Gasteizen, Saran eta Zaragozan ere (Espainia) aritu zen. Imanol Larzabalek eraman zuen emanaldi horietako batzuetara. Artean Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta beste batzuen kantuak abesten zituen, baina Aseari goitizena hartuta kaleratutako lehen diskoan -Euskal Herria 1975 (Elkar, 1976)-, berak sortutakoak edota moldatutakoak ziren kantu gehienak. Bitoriano Gandiaga poetaren hainbat olerki musikatu zituen lan hartan. Hori zela eta, 1977ko azaroan Durangoko Liburu eta Disko Azokaren barruan Gandiagari egindako omenaldian parte hartu zuen Rekondok, “Euskaldun jaio“, “Bakoitzak” eta “Baina aurrera beharbada” abestuz.

Euskal Herria 76-77: negu luze hotzetik bigarren diskoan (Elkar, 1977) bide beretik jo zuen Rekondok, baina orduan Aranduru, Gorriti, Pablo Neruda eta Augustin Zubikarairen hitzak musikatu zituen. Kantaldiak aldarrikapen politikoak egiteko erabiltzen ziren garaia zen, eta Hibai Rekondok horietariko askotan parte hartu zuen. Esaterako, Herrikoi Topaketetan abestu zuen, Lemoizko zentral nuklearraren aurka Bilbon egindako bileran.

3342

Parisen kantuan, 1978an.

Hurrengo urteetan zinemarako musikaren arloan lan egiteko aukera izan zuen, Imanol Uribe zuzendariaren eskutik. 1977an Rekondoren eta Artze anaien musika erabili zuen Uribek Ez film laburrean, eta bi urte geroago Rekondori agindu zion El proceso de Burgos filmeko musika sortzeko.

Euskal Herritik kanpora, Espainian (Valladolid, Sevilla…), Herrialde Katalanetan (Bartzelona, Valentzia…), Galizian, Belgikan, Frantzian edota Alemanian abestu zuen Rekondok. Halaber, Donostiako Schola Cantorum taldearekin Herbeheretako jaialdi batean parte hartu zuen, Irlanda, Korsika, Okzitania, Galizia, Flandria eta beste herri batzuetako ordezkariekin batera.

Urte batzuk geroago, azken lana argitaratu zuen: Amaiur, gaztelu baltza (Elkar, 1986), Mackfarland irlandarrarekin elkarlanean ondutako diskoa. Estepan Urkiaga Lauaxeta-ren poemak (“Iturri negarra“, “Amaiur, gaztelu baltza“…), herri doinuak eta Rekondok zein MackFarlandek sortutakoak biltzen ditu diskoak.

Hala ere, 2009an itzuli zen disko berri batekin, Suaren desira. Euskal Herriaren egoera kontuan hartuta, Hibai Rekondok eduki filosofikoa eta transzendentea duten abestiak eskaintzeko beharra sentitu zuen. Haren hitzetan, “gaur egungo egoera politikoari eta sozialari aurre egiteko jakituria beharrezkoa da. Une honetan, egoera erabakigarrian eta itxaropentsuan gaude murgilduta, eta horrek gizakiaren kontzientzia aldaketa exijitzen du”. Diskoa kaleratu arren, zuzenekoetara itzultzeko asmorik ez du Rekondok.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Zeruko Argia, 498. zenbakia, 1972
Suaren desira

ABESTIAK:

Gizon, betikothasunaren pneuma

Ilusiotik kanpo

Agintarien eskuzabaltasuna

Amodioa, zuhurtzia eta apaltasuna

Ongia, fidelitatea eta amodioa

...eta gu, nortzuk gara?

Ekiaren nahia

Nor eta nondik Espiritu Gorena?

Bizia, betebeharra edo eskubidea?

Bihotzak argia irrikatzen du

Perlaren kantua

Hutsik eta izuturik esnatzen

Bi bertso heriotzari

Bizitzatik heriotzara

Printsesa kataroa

Amaiur, gaztelu baltza

ABESTIAK:

Naturari kanta bat

Eiztari aundija

Ornipipe

Bizitza

Trago bat

Arin-arin

Kakañoski kondearen martxa

Iturri negarra

La folia

Amaiur, gaztelu baltza

Susato

Itauna

Iparragirre. Zure oroiz (Askoren artean)

ABESTIAK:

Nere ongile maiteari

El proceso de Burgos

ABESTIAK:

Zaitugu oinperatuko

Gogorapenak; Arrasate; Irun A; Irun B

Artekale

Mogrovejo

Gudarien bizitza

Pagoek ez dute

Beti erreza zen

Txabi

Langile

5'garren Asamblada

Hibai, mendi eta herri

Gogorapenak

Londresen dot senarra

Kantatzera nüazü

Deba

Atsoari ostu diot

Oilarraren kantua

Euskal Herria 76-77: negu luze hotzetik

ABESTIAK:

Negu luze hotzetik

Euskal andreari

Txile

Piruren kanta

Eusko gudariak gera

Geroaren sarobe

Euskal Unibertsitatea

Entzun lagun amodio

Eskaria

Aintzina pika

Euskal Herria 1975

ABESTIAK:

Gaurko gizonak

Handikientzat

Jator Legeak

Gure kondaira

Abertzalea jaio nintzen

Euskalherria

Ezin dut kanta

Deba nuklear made in USA

Ez gera bat

Nor da euskaldun

Eusko gudariak gera