2018.10.15
Hira

Hira

  • 1998
  • Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Hard-rocka, Metala

Atzera

Oztopoak gaindituz
play_buttonadd_button
EROSI

Oztopoak gaindituz

2003 - EDG Music


  • Zentzua eta sentimendua
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Haizeak(Hitzak eta musika: Ibai Marin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Metal oihua(Hitzak eta musika: Ibai Marin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Aingura(Hitzak eta musika: Ibai Marin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Altzairuzko hegoak(Hitzak eta musika: Ibai Marin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Aurrera bidean(Hitzak eta musika: Ibai Marin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Goizegi(Hitzak eta musika: Ibai Marin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Piztia(Hitzak eta musika: Ibai Marin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Baldintzarik gabe(Hitzak eta musika: Ibai Marin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Haurra soilik(Hitzak eta musika: Ibai Marin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Iluntasunaren semea(Hitzak eta musika: Ibai Marin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Nere barrena(Hitzak eta musika: Ibai Marin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • La bestia
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 72' 22"


Argi kodea: EDG 111 CD


PARTAIDEAK

  • Ibai Marin, gitarra, ahots nagusia
  • Alain Fernandino, bateria
  • Oscar Lopez, gitarra
  • Manex Etxeberria, baxua

GRABAZIOA

Sonido XXI estudioa (Espartza, Nafarroa)


SOINU TEKNIKARIA

Javi San Martin, Juanan San Martin


LAGUNTZAILEAK

  • Mikel Zubeldia, pianoa eta teklatuak
  • Javi San Martin, ahotsa
  • Aitor Gorosabel, ahotsa
  • Santa Zezilia abesbatza
  • Nerea Etxeberria, ahotsa

GENEROA

Metala

1998. urtean sortu zen Oiartzunen Angar taldea, gero Hira taldea bihurtuko zena. Taldearen bultzatzaile nagusiak izan ziren Ibai Marin abeslari eta gitarrista (Azken Garrasia) eta Alain Fernandino bateria jotzailea. Urtzi Olaziregi baxu jotzailea taldean sartzearekin batera, Oiartzungo Udalaren bitartez entsegu lokala lortu zuten. Sei hilabetez entseatzen aritu ondoren, Borxa Fernandez Bortx gitarristarekin (Kudai) osatu zuten taldea. 1999ko urrian, laukote gisa urtebete egin ostean, lehen maketa grabatu zuten Donostiako Amara auzoko estudio txiki batean, artean Angar zen taldearen izena. Lehen grabaketa eskuan, kontzertuetarako errepertorio luzeagoa prestatzen hasi ziren. 2000. urte hasieran, hainbat zuzeneko eman ondoren, kantu berriak grabatzea erabaki zuten, taldeari bultzada handiagoa emateko. Halaber, ordua eman zioten Hira izena taldeari.
Urte hartako urrian, Espartzako (Nafarroa) Sonido XXIestudioan sartu eta bi astetan hamar kantu grabatu zituzten, Juanan eta Javi San Martin anaiekin. Grabatutako abestietatik lau hautatu eta Euskadi Gazteko X. Maketa Lehiaketara aurkeztu zituzten. Era berean, kontratu baten bila zenbait diskoetxetara bidali zuten grabazioa. Bi kasuetan erantzun ona jaso zuten. Maketa Lehiaketako entzuleen saria irabazi eta IZ diskoetxearekin kontratua sinatu zuten. Ondorioz, Nortasuna (IZ, 2001) argitaratu zuten. Lan hori euskal heavyaren osasun onaren isla izan zen, baina denbora igaro ahala, Urtzik eta Borxak taldea utzi eta beste bi kideek berrosatu behar izan zuten Hira. Horrela, Oscar Lopez (gitarra) eta Manex Etxeberria (baxua) batu ziren taldera. Proiektua indartuta, bigarren diskoa prestatu eta abesti sorta melodiko zein gordinagoak grabatu zituzten. Oztopoak gaindituz (EDG Music, 2003) izenburu argigarria eman zioten bigarren diskoari. Lan horretan, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Javi San Martin (Sátira) eta Donostiako Santa Zezilia Koralaren kolaborazioak bildu zituzten, eta “La bestia” gaztelaniazko abestia jaso zuten.
576
Bigarren diskoa atera ondoren, etenaldia egin zuen. Kontzertuak emateko gutxi izan zuten, eta taldearen ilusioa apaldu egin zen. Beste musika estiloak indartzearekin batera, euskarazko heavy metala gainbeheran zegoen (edo aurretik zuen orekara itzultzen ari zen). Horrela, Asgarth taldeari gertatu bezala, Hiraren oihartzuna ere itzaliz joan zen. Denbora tarte horretan, Alain Fernandinok taldea uztea erabaki zuen, eta, haren partez, Alex Lobato sartu zen. Ondoren, Oscar Lopez gitarristak ere Hira utzi eta Jon Iturrino (Ehun Kilo, Lau Mono) hartu zuten. Azkenik, Mikel Zubeldia teklatu jotzailea bosgarren partaide bihurtu zen. Aldaketa horiei esker, Hirak aro berri bat hasi zuen. Hirugarren diskoan, (sic). (EDG Music, 2006), hard-rock musikara gehiago hurbildu zen, eta melodiei inoiz baino trataera eta garrantzi handiagoa eman zioten. Esperientzia, heldutasuna edo taldean emandako aldaketek bultzatuta, ibilbideko abestirik borobilenak topa daitezke disko horretan. Tartean, Ehun Kiloren “Mendekua” abestiaren bertsioa bildu zuten.
Aurreko lanarekin gertatu bezala, promozio eskasak eraginda ezin izan zuten disko berria behar bezala zabaldu. Aldi berean, kontzertu aldetik ordura arteko gabeziarekin jarraitu zuten. Gaur egun, Hirak martxan segitzen du, baina aldaketak izan ditu. Mikel Zubeldiak eta Jon Iturrinok taldea utzi zuten eta Mikel Lazkano gitarrista (Ipar Haizea, Garabi) sartu da.
Testua: Inaxio Esnaola

Atzera

Doinu berrien bila