2014.06.27
Imanol

Imanol

  • 1947 - 2004
  • Donostia
  • Herri kanta, Kantautorea
Bolona-molona: Imanol in memoriam
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa, gitarra
  • Arantza Irazusta, ahotsa
  • Karlos Gimenez, pianoa, sintetizadorea
  • Andrzej Bak, biolontxeloa
  • Cristian Ifrin, biola
  • Txema Garces, baxua, programazioak, kontrabaxua
  • Luis Camino, perkusioak
  • Jabier Muguruza, akordeoia
  • Niko Etxart, ahotsa
  • Juantxo Zeberio, pianoa
  • Joseba Iparragirre, trikitixa
  • Mikel Andueza, saxofoi tenorea, saxofoi altua, saxofoi sopranoa
  • Et Incarnatus, hari orkestra (zuzendaria, Migel Zeberio)
  • Iñaki Eizmendi, ahotsa
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia
  • Iñaki Salvador, akordeoia
  • Pier Paul Berzaitz, ahotsa
  • Agustin Errotabehere, ahotsa
  • Montse Zabalza, ahotsa
  • Nagore Becerra, ahotsa
  • Antton Valverde, ahotsa

 
Versos encendidos
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa
  • Mikel Andueza, saxofoi altua, tenorea eta sopranoa
  • Juantxo Zeberio, piano akustikoa
  • Mikel Azpiroz, piano elektrikoa, hammond-a
  • Xabi Lopez, gitarrak
  • Michel Longaron, bateria, perkusioak
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia
  • Montse Zabalza, ahotsa
  • Sonia Yaben, ahotsa
  • Nagore Becerra, ahotsa
  • Txema Garces, baxu elektrikoa, teklatua
  • Et Incarnatus, hari orkestra

 
Ausencia
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa
  • Et Incarnatus, hari orkestra
  • Joserra Senperena, pianoa, fender rhodesa
  • Txema Garces, baxu elektrikoa
  • Rubem Dantas, perkusioa
  • Mikel Andueza, saxofoia
  • Michel Longaron, bateria
  • Carlos Montero, gitarra
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia
  • Luis Pastor, ahotsa

 
Oroitzen
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa
  • Paco Ibañez, ahotsa, gitarra

 
Hori bera da denen ixtoria
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa
  • George Moustaki, accordina
  • Txema Garces, baxua, kontrabaxua
  • Bixente Martinez, bouzoukia, mandolina
  • Karlos Gimenez, pianoa
  • Joserra Senperena, teklatuak, pianoa
  • Michel Longaron, perkusioa
  • Luis Camino, perkusioa
  • Mixel Ducau, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, saxofoi sopranoa
  • Easus Ensemble, hari laukotea
  • Mikel Prieto, koruak
  • Nagore Becerra Larzabal, koruak
  • Paco Ibañez, gitarra klasikoa

 
Barne kanta
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa
  • Karlos Gimenez, pianoa, sintetizadorea
  • Txema Garces, baxua
  • Josetxo Goia-Aribe, saxofoiak
  • Begoña Agirre, flauta
  • Easus Ensemble, hari laukotea
  • Juan Jose Beristain, Kaito Garcia, Jon Plazaola, Emilio Aseginolaza, Dani Soliño, Jose Alberto Zapirain, Ruben Ramada, Jose Luis Txokarro, Xabier Pangua, Paulino Caballero, Paco Aristegi, Boni Iparragirre, korua

 
Viajes de mar y luna, Alfonsina
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa
  • Karlos Gimenez, pianoa, teklatuak
  • Txema Garces, baxua, kontrabaxua
  • Jabier Muguruza, akordeoia
  • Michel Longaron, bateria
  • Javier Lekunberri, oboea
  • Juantxo Goia-Aribe, saxofoi tenorea
  • Tadeusz Zymbak, biolina
  • Petre Bucaratu, biolina
  • Stella Bucaratu, biolina 
  • Andrzej Bak, biolontxeloa

 
Amodioaren berri
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa
  • Karlos Gimenez, pianoa, sintetizadorea, moldaketak
  • Txema Garces, baxua, kontrabaxua
  • Jabier Muguruza, akordeoia
  • Javier Lekunberri, oboea
  • Josetxo Silguero, saxofoi sopranoa
  • Tadeusz Zymbak, biolina
  • Petre Bucaratu, biolina
  • Stella Bucaratu, biolina 
  • Andrzej Bak, biolontxeloa

 
Muga beroetan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa, gitarra
  • Karlos Gimenez, pianoak, sintetizadoreak, konponketak
  • Txema Garces, baxua
  • Jabier Muguruza, akordeoia
  • Arantza Irazusta, ahotsa
  • Michel Longaron, bateria
  • Jean Marie Ekai, gitarra elektrikoa
  • Begoña Agirre, flauta
  • Andrzej Bak, biolontxeloa
  • Cristian Idrin, biola
  • Luis Camino, perkusioa
  • Toti Soler, gitarra espainiarra
  • Amaia Uranga, ahotsa ("Al oído")
  • Paco Ibañez, ahotsa ("Kukua eta primadera")
  • Txomin Artola, gitarra ("Iratiko basoilarra")

 
Joan-etorrian
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa, gitarra
  • Karlos Gimenez, pianoak, sintetizadorea, konponketak
  • Michel Longaron, bateria
  • Txema Garces, baxua
  • Arantza Irazusta, ahotsa
  • Jean-Louis Hargous, saxofoi sopranoa, saxofoi tenorea
  • Iñaki Salvador, sintetizadorea, akordeoia
  • Josetxo Silguero, saxofoi baritonoa
  • Javier Silguero, tronpeta
  • Juan Jose Ocon, tronpeta
  • Carlos Hipolito, tronboia
  • Alberto Lizarralde, gitarra
  • Luis Camino, perkusioak
  • George Nihail Nicolescu, lehenengo biolina
  • Jacek Maria Grasa, bigarren biolina
  • Andrzej Bak, biolontxeloa
  • Cristian Ifrin, biola
  • Alfredo Rodriguez, oboea

 
Mea kulparik ez
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa
  • Karlos Gimenez, pianoa, sintetizadorea, moldaketak
  • Jean-Louis Hargous, saxofoiak
  • Michel Longaron, bateria, perkusioa
  • Txema Garces, baxua
  • Iñaki Salvador, sintetizadorea, akordeoia
  • Fabrice Rougier, saxofoi baritonoa
  • George Nihail Nicolescu, Petre Bucaturu, Andrzej Bak, Cristian Ifrin, hari laukotea
  • Txabi Abrego, gitarra elektrikoa
  • Juanma Ugarte, gitarra elektrikoa
  • Manuel Villoria, tronboia
  • Miren Aranburu, bigarren ahotsa ("Baionatik Bilbora")
  • Paco Ibañez, bigarren ahotsa ("Ilun-ikarak")
  • Imanol Muñoz, irish flauta

 
Oroituz
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa, gitarra
  • Karlos Gimenez, pianoak, organoak 
  • Jean-Louis Hargous, saxofoi tenorea
  • Isabelle Cirla, saxofoi sopranoa
  • Didier Labbe, saxofoi altua
  • Fabrice Rougier, saxofoi baritonoa
  • Jean Paul Gilles, kontrabaxua
  • Michel Longaron, bateria
  • Elena Murgia, biola
  • Mª Angeles Pagoaga, biolontxeloa
  • George Nicolescu, biolina
  • Juan Etxebeste, biolina
  • Alfredo Rodriguez, oboea
  • Iñaki Peña, akordeoia
  • Las Pocholas abesbatza (8)

 
Erromantzeak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa
  • Karlos Gimenez, pianoa
  • Pascal Gaigne, gitarra, bandoneoia
  • Michel Nesprias, soinu txikia
  • Alfredo Rodriguez, oboea
  • Enrique F. Altuna, biolontxeloa

 
Iratze okre geldiak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa
  • Michel Nesprias, akordeoia
  • Karlos Gimenez, pianoa
  • Pascal Gaigne, gitarrak
  • Jean-Louis Hargous, saxofoiak
  • Dominique Benete, kontrabaxua
  • Jean Louis Chadufau, perkusioak
  • Alfredo Rodriguez, oboea

 
Jo ezan
play_buttonadd_button

Jo ezan

1981 - IZ

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa
  • Santi Gimenez, baxua, kontrabaxua, fliskornoa, gitarra, ahotsa
  • Karlos Gimenez, pianoa, organoa, klarinetea, gitarra, saxofoia, ahotsa
  • Pedro San Martin, gitarra, ahotsa
  • Michel Longaron, bateria

 
Sentimentuen hauspoz
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa
  • Iñaki Uria 'Txapete', baxua
  • Michel Longaron, bateria
  • Pedro San Martin, gitarra elektrikoa eta akustikoa
  • Santi Gimenez, kontrabaxua, oboea, tronboia, ahotsa
  • Karlos Gimenez, pianoa, flauta, klarinetea eta saxofoia

 
Lau haizetara
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Roger Schaub, baxua, pianoa
  • Bruno Barre, biolina
  • Xabier Iriondo, gitarra, ahotsak
  • Imanol, ahotsa, gitarra, panderoa 
  • Youenn Le Berre, flautak, saxofoia, bonbarda
  • Arnaud Rogers, bateria
  • Maldaburu, ahotsak
  • Kuxku, ahotsak

 
Herriak ez du barkatuko!
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa, gitarra
  • Christophe Magny, gitarra
  • Bruno Barre‚ biolina
  • Arnaud Rogers, bateria, perkusioa
  • Roger Schaub, baxua

 
Orain borrokarenean
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa
  • Paco Ibañez, gitarra
  • Francois Rabbath, kontrabaxua

EROSI
Askatasunaren pausoak tinkatzen ari
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol, ahotsa
  • Paco Ibañez, gitarra

 
Joan-etorrian
play_buttonadd_button

Mendian gora

Joan-etorrian

Hori bera da denen ixtoria
play_buttonadd_button

De Treville-ren azken hitzak

Hori bera da denen ixtoria

Bolona-molona: Imanol in memoriam
play_buttonadd_button

Sehaska kanta: amaren bularra

Bolona-molona: Imanol in memoriam

Joan-etorrian
play_buttonadd_button

Poeta kaxkarra

Joan-etorrian

Mea kulparik ez
play_buttonadd_button

Oroimeneko portua

Mea kulparik ez

Versos encendidos
play_buttonadd_button

Espíritu sin nombre

Versos encendidos

Ausencia
play_buttonadd_button

Ausencia

Ausencia

Mea kulparik ez
play_buttonadd_button

Nire euskaltasuna

Mea kulparik ez

Imanol Larzabal Goñi (Donostia, 1947) Antigua auzoan jaio zen. Zortzi seme-alabetan azkena zen; delineante ikasketak egin zituen, eta 18 urterekin Argia dantza talde sortu berrian sartu zen. Argiarekin euskal dantza eta musikara hurbildu zen, eta herriz herri dantza zaharrak biltzen aritzen zen taldean parte hartu zuen. Argian sartu eta berehala hasi zen kantatzen, Xabier Larrea taldekidearekin, eta dantzekin bezala euskal kantu zaharrak biltzeari ekin zioten. Kanta eta dantza egungo egoerari erantzun bat emateko bide gisa ikusten zuten. Ordurako ETA erakundeko kideak ziren bata zein bestea, eta 1968an ezarritako salbuespen egoeran atxilotu eta kartzelan sartu zituzten. Sei hilabete geroago askatu zituzten. Kartzelak indartu egin zuen Imanolen jarrera politikoa.

1969an, Michel Etxegaray izenez bere lehen disko txikia grabatu zuen magnetofoi batekin, Antiguako parrokiako sotoan, Jesus Mari Muñoa Txaflis-en laguntzaz. Baionako Goiztiri diskoetxeak argitaratu zuen, eta Felipe Juaristiidazleak Imanoli buruz idatzitako Bidegileak bildumako biografian dioenez, diskotik hamar mila ale saldu ziren, eta dirua preso politikoei eman zitzaien. Herriaren kontzientzia piztu aldera erabaki zuen Imanolek kantagintzari heltzea. “Uste nuen beharrezkoa zela horretan segitzea, gauza asko esan behar zirela, jendeak ez zuela kontzientziarik, hori esnatzeko kantuak egin behar ziren eta horregatik hasi nintzen, behar politiko batengatik plazaratu nintzen” (1).

598

Imanol, 70eko hamarkadan.

Mikel Arregi, Xabier Larrea, Erlak bikotea eta Joxe Mari Ostolaza Xalbardin-ekin (Eltzegor) batera hainbat emanaldi eskaini zituen Imanolek 1969tik 1971ra bitartean. “Epoka hartan nire kezka batez ere huen egiak kantatzea, egia gogorrak askotan, eta beste guztiaz (estetika mailan, eta abar) ez ninduan gehiegi arduratzen. Gure beste eskema bat ere huen zirkuito normaletatik kanpo kantatzea, zeren horrelakoetara joaten bahintzen zentsurak hartuko zizkian letra guztiak eta horietatik bat edo bi bakarrik kantatu ahal izango dizkiagu. Hori Ez Dok Amairu-k egiten zian, baina guk ez genian hori onartzen” (2).

1971n Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen, eta Ziburun jarri zen bizitzen, Txori-kanta izeneko etxean. Ziburutik Bordelera (Frantzia) aldatu zen 1972an, eta han ondu zuen Askatasunaren pausoak tinkatzen ari. Grabatu, ordea, Parisen grabatu zuen,Paco Ibañezek bilatutako estudioan. Bordelen bizi zelarik, noizean behin Parisera joaten zen Imanol, eta bidaia horietako batean Paco Ibañezen kantaldi batera joateko eta hura ezagutzeko aukera izan zuen. Bien arteko adiskidetasun minaren hasiera izan zen. Gitarra jo zuen Ibañezek disko hartan, eta kantagintzak izan behar zuenarekiko ikuspegia aldarazi zion Imanoli. “Pacok profesionaltasunaren inportantzia erakutsi zidan, eta poesiaren munduan sartu ninduen, bera neretzat klabea izan zen (…) Inoiz ez zizkidan kritika zorrotzak egiten, zeren hasten ari den batentzat holako kritika zorrotzak botatzea txarra da. Orduan, hariak ematen zituen, zergatik hau ez, zergatik hura ez, eta hor konturatu nintzen nere letrak, bai borondate handikoak zirela eta beharbada egi handiak esaten nituela baina kantagintza ez zen hori, kantagintza zen lehendabizi poemagintza eta gero musika elkar lorturik” (1). Bigarren disko txiki hura klandestinitatean argitaratu zen eta lau kantu biltzen zituen, horien artean Txabi Etxebarrieta ETAko lehen kide hilari eskainitakoa. Beste kantu bat “Zuek hil zineten” zen, Mikel Arregiren hitzekin, baina beste bien izenbururik ez da ezagutzen, ezta haien egileen izenik ere. Azalak Antoni Tapies artista katalanak Gernikako bonbardaketari buruz egindako margoa erakusten zuen.

601

Imanol Larzabal.

1973an Parisera joan zen bizitzera, eta artista, idazle eta intelektual ugarirekin topo egin zuen. Besteak beste, Georges Brassens, Leo Ferre, Juliette Greco, Georges Moustaki eta Mikis Theodorakis ezagutu zituen. Halaber, abeslari katalan baten kabaretan lan egin zuen, eta han ezagutu zituen Elisa Serna, Lluis Llach, Teresa Rebull, Jean Paul Bernier okzitaniarra… Ordurako erabakita zeukan kantagintzari heltzea. Parisko Le Chant du Monde diskoetxearen eskutik, Orain borrokarenean grabatu zuen 1973an, Mikel Azurmendiren, Bertolt Brechten eta Jose Mari Txato Agirreren hitzekin. Paco Ibañezek eta Francois Rabbathek lagundu zuten, batek gitarran eta besteak kontrabaxuan. Urte haietako une gogoangarrienetako bat Espainiako Estatuko presoen alde Parisko Kirol Jauregian egindako Seis Horas por España jaialdia izan zen, Paco Ibañez, Alan Stivell, Mikis Teodorakis eta Georges Moustakirekin partekatu baitzuen agertokia Imanolek.

Herriak ez du barkatuko (Le Chant du Monde) heldu zen 1975ean. Frankismoak hil berriak ziren ETAko eta FRAPeko kideak zituen gogoan izenburuak. Agustin Ibarrola margolariaren azala du diskoak, eta estrainekoz gaztelaniaz abestu zuen Imanolek, Gabriel Arestik emandako bi kantu hain zuzen: “Martillo pilón” eta “Caminito de Erandio”, Somorrostro goitizeneko meatzari batek idatzitakoak.Horrela azaldu zuen Imanolek gaztelaniaz kantatzeko arrazoia: “Parisen asko kantatu nuen inmigranteentzat. Ohartu nintzen, nahiz eta kantak esplikatu, ez zela inoiz benetako komunikaziorik lortzen. Euskal Herriko problematika ikusirik eta, zoritxarrez, ehuneko 30 bakarrik garela euskaraz dakigunak, planteamendu hau egiten dut: Euskal Herri osoari begira benetako elebitasuna ernetzea; ez euskara 50 eta erdara 50ekoa, hori euskararen lepotik erdara gaintzea bait litzateke, koefiziente minimo bat baizik erdaraz, komunikazioa lortzeko (…) beti garbi jarriaz behar beharrezkoa dela Euskadi euskalduntzea eta hurrengoan gutxiago egingo dudala erdaraz” (3). Parisen ezagututako Gwendal folk taldearekin grabatu zuen disko hori, eta gero Frantzian, Belgikan eta Alemanian ibili zen kontzertuak ematen taldearekin.

1976an ETAn militatzeari utzi eta Euskal Herrira itzuli zen, baina hemen aurkitu zuen giroa ez zen espero zuena. Batetik, zenbait kantarirekin ez zeukan harreman onik, bazterketa ere jasan zuen haiengandik, eta, bestetik, zentsuraren arazoa zegoen. Parisera itzultzekotan egon zen, baina geratzea erabaki zuen. Euskarazko eskolak ematen hasi zen. 1977an Lau haizetara atera zuen Madrilgo CBS diskoetxearekin, eta berriz ere Gwendalen babes musikalarekin. Aurreko diskoetan agerturiko kantuen moldaketa berriek osatzen zuten diskoaren ardatzak.

Felipe Juaristik dioenez, “Imanol berria zen Euskal Herrira etorritakoa, ez soilik helduagoa, jantziagoa eta jakitunagoa. Sentikorragoa ere bai, musikarekiko maitasunak, hitz ederrekiko lilurak, poetekiko errespetuak bultzatu zuen kantuaren mundua ikertzera, musika eta letra uztartuz edertasuna eta giro gogoangarriak sortzera. Imanolen kantak giroak dira, atmosferak, hasperen eta taupada-muinoak, beroak, gozoak, eramangarriak” (4). Talde bila ari zen Imanol, eta Karlos eta Santi Gimenez anaiekin egin zuen topo. Haiek Oskorri utzi berriak ziren, eta Michel Longaron (bateria) eta Pedro San Martinekin batera (gitarra; Sakre) Klabelin Komik taldea osatzen zuten. Imanol eta Klabelin Komiken arteko elkarlanak bi disko utzi zituen: Sentimentuen hauspoz (IZ, 1979) eta Jo ezan (IZ, 1981). Talde lanaz egindako diskoak biak ala biak, eta Imanolen kantagintzaren rock aroaren erakusgarri. Ordurako giroa baretu egin zen, eta Imanol onartua zen beste kantarien artean. Klabelin Komikekin izandako esperientzia positiboa izan arren, bakarkako bidera itzuli zen, baina geroztik egingo zituen lan ia guztietan Karlos Gimenez izango zuen alboan.

596

Imanol Larzabal eta Paco Ibañez.

80ko hamarkada oso oparoa izan zen Imanolentzat ikuspegi musikaletik, eta oso liskartsua eta nahasia egoera pertsonalari dagokionez. 1983tik aurrera ia urtero disko bat kaleratu zuen, Iratze okre geldiak (IZ, 1983), Erromantzeak (IZ, 1984), Oroituz (Elkar, 1985), Mea kulparik ez (Elkar, 1986), Joan-etorrian (Elkar, 1987), Muga beroetan (Elkar, 1989) eta Amodioaren berri (Elkar, 1990), eta 27 horas (Montxo Armendariz ) filmeko musikan parte hartu zuen. Disko hauetan guztietan euskal poeta garaikideen olerkiak musikatu zituen Imanolek, besteak beste Mikel Arregi, Koldo Izagirre, Joseba Sarrionandia, Juan Mari Lekuona, Xabier Lete eta Felipe Juaristirenak. Halaber, urteak pasa ahala, Imanolen ahotsak berotasuna eta sakontasuna irabazi zuen.

1985ean Martuteneko kartzelan kontzertu bat eskaini ondoren, Imanolen emanaldian erabilitako bafle batean ezkutaturik ihes egitea lortu zuten ETAko bi presok: Angel Pikabeak eta Joseba Sarrionandiak. Gertatutakoaren berri gauean izan ondoren, biharamunean bere burua polizia etxean aurkeztu zuen, eta lege antiterrorista ezarri zioten. Hortaz, Oroituz diskoa aurkezten zen egunean atxilotua zegoen. Ihesaldiarekin loturarik ez zuela erakutsi ondoren, libre geratu zen.

Arazoak 1986an hasi ziren, Dolores Gonzalez Katarain Yoyes ETAko buruzagi ohiaren hilketa zela-eta Ordizian kantatu zuenean. Harrezkeroztik, haren kantaldi kopurua murriztu egin zen, eta 1989an Donostiako Intxaurrondo auzoan ETAren izenean Imanol traidoretzat jotzen zuen pintaketa bat agertzeak are gehiago harrotu zituen bazterrak. Kantariari babesa eta elkartasuna azaltzeko, Beldurraren kontra kontzertua egin zen Belodromoan, Imanolen adiskideen eta Espainiako hainbat kantariren parte-hartzearekin. Kontzertuaren antolakuntzak polemika bizia piztu zuen euskal kulturgileen artean.

Euskarazko eta gaztelaniazko lanak tartekatu zituen Imanolek 90eko hamarkadan. Viajes de mar y luna (Ediciones Cubicas, 1990) Alfonsina Storni idazle argentinarrari eskainitako lana izan zen. 1994an Barne kanta(Larrazabal) grabatu zuen, Orixek euskaratutako Joan Gurutzekoaren testuaren gainean Karlos Gimenezek sortutako musikarekin. Easo abesbatzak eta Euskadiko Orkestrako hari atalak hartu zuten parte Imanolek egindakoetatik sakonenetakoa den lan horretan.

IMANOL-LARZABAL

Sentiberatasun handiko kantaria zen Imanol. (Kote Rodrigo)

Hori bera da denen ixtoria (Elkar, 1996), Oroitzen (PDI, 1999), Paco Ibañezekin alboz albo egindako lana, eta Ausencia (El Europeo, 1999), gaztelaniazko poeten zenbait olerkiz osaturiko diskoa (Lope de Vega, Pablo Neruda, Gabriel Celaya, Violeta Parra, Quevedo, Pedro Salinas…), kaleratu zituen ondoren, eta 2000. urtean Euskal Herritik alde egin zuen. Torrevellan (Herrialde Katalanak) jarri zen bizitzen, eta 2003an azken diskoa atera zuen, Versos encendidos (El Europeo), Gustavo Adolfo Becquer, Pablo Neruda, Alfonsina Storni eta Xabier Leteren hitzekin, besteak beste. Hura aurkezteko kontzertua eskaini zuen Donostiako Kursaalean, 2003ko otsailean, gurean eman zuen azkenengoetakoa.

Juaristiren arabera, Euskal Herria utzi ondoren “biziaren mugak ezabatu zitzaizkion, erbestea bere gordinean ageri zitzaion, bere bakardadean, bere mikatzean. Ez daude bi erbestaldi berdinak direnik. Parisen bere urrutian Euskal Herritik gertu zegoen; Torreviejan bere gertuan, oso urruti” (4).

2004ko ekainaren 26an hil zen, Orihuelako erietxean (Herrialde Katalanak), odol isuria eta bihotzekoa jasan ondoren. Hurrengo lan baterako prest zituen kantuak Bolona molona: Imanol in memoriam diskoan (Elkar, 2004) grabatu zituzten Imanolen gertuko hanbait kantarik eta musikarik.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1)Euskal kantagintza berria (Pako Aristi, Erein)
  • (2) Argia, 966. zenbakia, 1983
  • (3) Argia, 733. zenbakia, 1977
  • (4) Bidegileak: Imanol (Felipe Juaristi, Eusko Jaurlaritza)
Bolona-molona: Imanol in memoriam
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Haur kanta II-III

Sehaska kanta: amaren bularra

Sehaska kanta

Rin del angelito

Kopla berriak

Aurtxo txikia

Naiari

Nana de la mora

Zeru azpian

Sehaska kanta IV

Amasemeak oherakoan: Jon iloba maiteari

Para nosotros

Versos encendidos
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Espíritu sin nombre

Diera alma mía

Las golondrinas

Amo el amor

Mis ojos en tus ojos

La chanson des vieux amants

Quién fuera luna

La tristeza

Arrats gorri

Nunca que no, nunca

Son tus ojos

Mendi gaina

Sabrás que no te amo

Miraré el sol

Barne bidea

Ausencia
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ausencia

Más allá del pecado

Niña morena y ágil

La caricia perdida

Dolor

La jardinera

Puedo escribir los versos más tristes esta noche

Hombre pequeñito

Il n'y a pas d'amour heureux

Amor constante más allá de la muerte

Romance amoroso

Los sueños

La eternidad

La rosa pura

Oroitzen
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Kukua eta primadera

Bihotza

Patxiku Bazterretxe

Illun ikarak

Beti penetan

Maitiak galde egin zautan

Baratzeko pikuak

Triste bizi naiz eta

Heriotzaren begiak

Zure tristura

Pello Joxepe

Utsa

Barne kanta
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Barne kanta I

Barne kanta II

Barne kanta III

Barne kanta IV

Barne kanta V

Viajes de mar y luna, Alfonsina
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Caricia perdida

Al oído

Viaje

Tiempo de esterilidad

Romance de la venganza

Animal cansado

Niña morena y ágil

Alegoría de la primavera

Frase

Himno a los pájaros

Hombre pequeñito

Voy a dormir

Lápida

Erromantzeak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Sarrera

Bazko eta Salbatore

Uso xuria errazu

Salbatore gora da

Peru gurea Londresen

Xorittua norat hua

Goizian goizik jeiki nunduzun

Xori erresinula udan da khantari

Leisibatxua

Ana Juanixe

Intxauspeko alaba dendaria

Goizian goiz jeikirik

Mendian bethe belarrez

Argi-azkorrian jinik

Urzo luma gris gaxua

Xarmegarria zira

Maitia nun zira

Alostorrea

Iratze okre geldiak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Berriro igo nauzu ene mendira

Mendian gora

Haurraren aita

Zorion beti besterena

Hor zaude

Malkoak euri balira

Zure bularretan

Ene haserrea

Zuek hil zineten

Keja ta promesa

Ez nau izutzen negu hurbilak

Kopla berriak

Jo ezan
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Blues de Toni Arzenta / Akerraren adarrak

Jo ezan

Mutiko atzeratua

Preludio eta tocatta

Koplak

Katu bat bezala

Josepa Mendizabal Zaldibian

Iparragirre. Zure oroiz (Askoren artean)

ABESTIAK:

Hara nun diran!

Sentimentuen hauspoz
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Poeta kaxkarra

Amayur gaztelu baltza

La parábola

Mayo

Zure askatasunagatik

Maitia galde egin zautan

Picasso-ren Gernika

Lau haizetara
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Lau haizetara

Berriz-ko zortzikoa

Irakaslerik onena: bizitza

Caminito de Erandio

Euskadin Castillan bezala

Vietnam 1970

Martillo pilón

Gabriel Aresti

Arin-arin

Maitasunaren sutegia

Herriak ez du barkatuko!
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Sindikato verticalaren aurka

Ardi faltso hoiei

Oskarria-Burgos 1970

Eibarko forjarien kanta

Zergatik kantatu?

Vietnam 1970

Martillo pilón

Caminito de Erandio

Dialektikari gorespena

El pueblo no olvidará

Orain borrokarenean
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Introduction I

Ni enaiz poeta

Euskadin Castillan bezela

Maiatzeko lehena zen gogoratzen gera

Hil zinetenei

Txabi Etxebarrieta

Introduction II

Euskadin represioa

Denok ala inorrez

George Jackson

Irakaslerik onena: bizitza

Askatasunaren pausoak tinkatzen ari
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Txabi Etxebarrieta

Ernesto

Zuek hil zineten

Beti esan ohi digute

Michel Etxegaray
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ez dugu jaikan behar

Hik eta nik

Langille batek dio

Atzo, gaur, bihar