2014.05.25
Imuntzo eta Beloki

Imuntzo eta Beloki

  • 1991
  • Trikitia
Egurre
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  •  Juan Ramon Azpitarte 'Imuntzo', soinu txikia, ahotsa
  • Eleuterio Jauregi 'Beloki', panderoa, txalaparta, ahotsa

 
Gezurra ez da egia
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imuntzo, trikiak eta ahotsak
  • Beloki, ahotsa, panderoa, kastañuelak, marakak
  • Jimmy Arrabit, bateria
  • Lerman Nieves, baxua, kontrabaxua
  • Maider Ansa, ahotsa
  • Sebastian Othaburu, arrabita (2, 5, 10, 15)
  • Arkaitz Miner, arrabita (6, 8)
  • Urbil Artola, gitarra (5, 15)
  • Carles Belda, trikitixa (11)
  • Jon Lonbera, gitarra (1, 9, 14)
  • Oneka Jauregi, zeharkako flauta (5), koruak (8)

EROSI
Gauaren helduan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Juan Ramon Azpitarte "Imuntzo", soinu txikia, ahotsa
  • Eleuterio Jauregi "Beloki", panderoa, kriskitinak, ahotsa
  • Jimmy Arrabit, bateria, perkusioak
  • Maider Ansa, ahotsa
  • Mikel Artieda, kontrabaxua
  • Jon Galarraga, alboka
  • Gotzone Sestorain, irrintziak
  • Joserra Lorenzo, gitarra
  • Jimmy, Altzo, Tomax, koruak

 
Ganbaran bai (Urolako trikitixa)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Juan Ramon Azpitarte "Imuntzo", soinu txikia
  • Eleuterio Jauregi "Beloki", ahotsa, panderoa, koilarak, kriskitinak
  • Jimmy Arrabit, txinatar kaxa, trikitiaren maleta, botila, tinbalen kaxa
  • Esme eta Gotzone Sestorain, irrintziak

 
Louisianara noa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Juan Ramon Azpitarte "Imuntzo", soinu txikia, ahotsa
  • Eleuterio Jauregi "Beloki", ahotsa, panderoa, perkusioa
  • Mikel Artieda, baxua
  • Arkaitz Miner, gitarrak, biolina
  • Jimmy Arrabit, bateria

 
Saturnotrik
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Juan Ramon Azpitarte "Imuntzo", soinu txikia, ahotsa
  • Eleuterio Jauregi "Beloki", ahotsa, panderoa, perkusioa
  • Mattin Sorzabalbere, baxua, koruak, gitarra
  • Jabier Labaka, gitarra elektrikoa
  • Haitz Ostolaza, bateria

 
Trikrisia
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Juan Ramon Azpitarte "Imuntzo", soinu txikia, ahotsa
  • Eleuterio Jauregi "Beloki", panderoa, ahotsa
  • Ritxi Cuevas, panderoa, ahotsak
  • Katalin Bucataru, biolina
  • Mikel Errazkin, tin whistle-a
  • Pako Diaz, bateria, perkusioak
  • Angel Unzu, gitarra akustikoak, cuatro-a, perkusioak

 
Jo ezak!
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Juan Ramon Azpitarte "Imuntzo", soinu txikia
  • Eleuterio Jauregi "Beloki", panderoa, ahotsak
  • Andoni Mercero, biolina
  • Mikel Artieda, baxua
  • Josetxo Goia-Aribe, saxofoi sopranoa
  • Maria Jesus Aierza, irrintziak

 
Imuntzo-Epelarre

PARTAIDEAK

  • Juan Ramon Azpitarte "Imuntzo", soinu txikia
  • Xabier Errasti "Epelarre", panderoa
  • Francisca Errasti, irrintzilaria

 
Gauaren helduan
play_buttonadd_button

Madarixatik itsasora

Gauaren helduan

Egurre
play_buttonadd_button

Urolako trena

Egurre

Gezurra ez da egia
play_buttonadd_button

Gezurra ez da egia

Gezurra ez da egia

Louisianara noa
play_buttonadd_button

Dispertsioa

Louisianara noa

Gezurra ez da egia
play_buttonadd_button

Lazkanon amona

Gezurra ez da egia

Egurre
play_buttonadd_button

Ostiraltxo

Egurre

Gezurra ez da egia
play_buttonadd_button

Arrosako zolan

Gezurra ez da egia

Louisianara noa
play_buttonadd_button

2.000 K.O. (Kristo ondoren)

Louisianara noa

Belokirekin aritu aurretik, Xabier Errasti Epelarre pandero jotzailearekin (Azkoitia, Gipuzkoa, 1969) osatu zuen bikotea Juan Ramon Azpitarte Imuntzo-k (Azkoitia, 1969), besteak beste. 1986ko Euskadiko Trikiti Txapelketan hirugarren egin zuten, Tapia eta Leturia eta Kepa eta Mutriku bikoteen atzetik, eta 1988an disko bat argitaratu zuten, Imuntzo-Epelarre (IZ), bikoteak berak sortutako doinuekin eta Xabier Euzkitze bertsolariak idatzitako koplekin. Trikitia erritmo eta musika instrumentu berrietara zabaltzen hasia bazen ere, Imuntzo eta Epelarrek bide klasikotik jotzea erabaki zuten.

604

1999ko Trikitixa Txapelketan.

Bestelakoa da Imuntzok Eleuterio Jauregi Beloki-rekin (Zaldibia, Gipuzkoa, 1956) egin duen hautua. 1989an elkartu ziren Imuntzo eta Beloki, eta 1991n Euskadiko Trikiti Txapelketan bigarren sailkatu ziren, kanporaketetan puntu gehien lortutako bikotea izanda txapela janzteko faboritoak baziren ere. Urte hartan bertan kaleratu zuten lehen lana, Jo ezak! (Elkar, 1991), trikitiaren ohiko estiloko piezak (fandangoa, Bizkaiko jota, kalejira, zortzikoa, balsa…) eta kanpoko eraginetara jotzen zutenak bilduz (Mexikoko corrido-a, pop musika, Linda Ronstadt country abeslariaren moldaketa bat…). Bikoteak garbi zuen trikitiak hartu behar zuen bidea zein zen: “Jendearen gustoak aldatu egin dira eta musika jendearentzat egin behar da, eta aldatu egin behar da jendeari gusto emateko. Honek ez du esan nahi trikitixa zahar edo klasikoarekin moztu behar denik, ez ezta gutxiago ere” (1). Biolina, saxofoia eta sintetizadoreak erabili zituzten hainbat kantu Aitor Amezagak (Akelarre) egindako moldaketez janzteko. Hala ere, lehen diskoko pieza gehienak Imuntzok eta Epelarrek sortutakoak dira.

Bere burua erdi trikitilari, erdi plaza talde jo zuen bikoteak bigarren diskoa aurkeztu zuenean, Trikrisia (Elkar, 1993). Izan ere, diskoan bilduak zituzten soinu txikia, panderoa eta ahotsa besterik ez duten trikiti pieza klasikoak -Imuntzok sortutakoak-, batetik, eta rock&roll, cumbia, cajun, folk eta tex mex doinuak, bestetik. Urrats handia eman zuten aurrekoan herabeti hasitako bidean. Instrumentazio oparoagoa ekarri zuen Trikrisia-k (tin whistle, bateria, biolina, gitarra akustikoa eta elektrikoa, perkusioak…), baita atzerriko musikarien moldaketak (Flaco Jimenez, Texas Tornados -“Hey, baby, qué pasó”-…) eta, hitzetan, puntako bertsolarien ekarpenak ere (Jon Maia, Jon Sarasua, Andoni Egaña, Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal).

IMUNTZO TA BELOKI

Imuntzo eta Beloki. (Ander Gillenea)

Berriz ere trikiaren inguruko hitz joko batez izendatu zuten hurrengo diskoa, Saturnotrik (Elkar, 1996). Umorea da bikotearen ezaugarrietako bat, eta alaitasun hori gizartean pil-pilean dauden hainbat gairi buruzko kantuetan ere azaltzen asmatu du -dela abiadura handiko trenari buruz, dela euskal presoen sakabanaketaz, dela hiesari buruzko kantuetan-. Aurrekoaren eskema errepikatu zuten lan berrian: musikari talde handia, trikiti tradizionalaren eta kanpoko doinuen arteko oreka (rancherak, boleroak, cajun musika…) eta bertsolarien hitzak.

Kanpoko eragin guztietatik cajun musika bereziki gustuko zuen bikoteak, eta hurrengo diskoan gehiago nabarmentzea erabaki zuen. Hortik datorkio izenburua: Louisianara noa (Elkar, 1999). Arkaitz Miner gitarrista eta biolin jotzaileak (Tapia eta Leturia) ekoitzi zuen, eta parte hartu zuen zenbait kanturekin sorreran. Pieza tradizionalak beste diskoetan baino gutxiago dira lan honetan.

2000. urtean, Azpeitiko Kilometroak ikastolen festarako kantua sortu zuten. Hau da! leloaren gainean Sebastian Lizaso bertsolariak asmatutako hitzei reggae erritmoa ipini zieten.

Herrietako jaietan, erromerietan eta ospakizunetan jotzen jarraitu zuen bikoteak, baina zenbait urte igaro ziren hurrengo lana kaleratu bitartean. Aurreko lanekin zerikusi gutxi zuen disko batekin itzuli ziren; hain zuzen, Urolako (Gipuzkoa) 23 pieza tradizional jaso zituzten Ganbaran bai (Urolako trikitixa) diskoan (Elkar, 2004). Joxemari Iriondo kazetari eta trikitiaren sustatzaileak 60ko hamarkadan Loiolako Herri Irratirako egindako grabazioetatik ateratako piezak dira, eta garai hartako instrumentazioarekin grabatu zituzten Imuntzok eta Belokik, perkusio batzuk erantsita (txinatar kaxa, trikitiaren maleta, botila…). Horretarako, Jimmy Arrabit (Itoiz, King Mafrundi) bateria jotzailearen laguntza izan zuten.

La pareja Imuntzo eta Beloki han presentado su nuevo disco "Ganbaran bai".

‘Ganbaran bai’ diskoaren aurkezpenean. (Imanol Otegi / Argazki Press)

Aurreko diskoa dantza askatuko piezekin osatu ondoren, helduta dantza egiteko herri doinu batzuk bildu zituzte Gauaren helduan (Elkar, 2007)  diskoan, baina beren ohiko ezaugarriak gordeta: alaitasuna, festa eta dantza. Gainontzean, Maider Ansa abeslari nafarraren ahotsa da lanaren berritasun nagusia. Ansak berriz parte hartu du Imuntzo eta Belokiren hurrengo diskoan, orain arteko azkena: Gezurra ez da egia (Elkar, 2011).

Erromerien zirkuituan guztiz egonkorturiko bikotea da Imuntzo eta Beloki. Leku txikietan jo ohi dute. “Ezagutzen gaituzte eta badakite zer eman dezakegun, eta guk ere bai beraiek zer nahi duten” (2).

Antzerkian ere badu esperientziarik bikoteak, Agerre Teatroa konpainiaren Zu ere On Kixote? antzelanean (2012) parte hartu baitu. Belokik Santxo Panzaren rola jokatu du, eta Belokik On Kixoterena.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Euskaldunon Egunkaria, 1991ko ekainaren 19a
  • (2) Berria, 2007ko martxoaren 16a

Atzera

Gezurra ez da egia

Egurre
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Urolako trena

Ostiraltxo

Ai ama!

Gora Afrika

Bizi pasioak

Nafarroa

Nahia

Sorgindu

Bizardunak

Mikel Goñi

Tiraka-Reel Beatriz

Gizontxo gizentxo

Martxea albokeagaz

Ganbaran bai (Urolako trikitixa)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Urak haundi

Zirrikitu

Zozo beltza

Sena

Txundigarri

Juliana

Zabaleta

Goitabe

Zorabiyue

Neurriz

Azken gabe

Pagausoa

Gutarrak

Muñobide

Helduiok

Urrategi

Kolpeka

Heldu arratsian

Montetxio

Txantxetan

Boogie boogie

Hirukurutzeta

Karakate

Louisianara noa
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

2.000 K.O. (Kristo ondoren)

AHT-Blues

Louisianara noa

Gaua

Oilar Dantza

Hiru hosto

Azken aurreko notak

Dispertsioa

Pater Noster

Txoznarien himnoa

Altxorraren bila

Txerri jana

Saturnotrik
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Soinu ttikia

Pekatamundi

Larunbat gaua

ETB eta izeba

Non da kantaria

Kaxkarinak eta farolak

Nevadako arbola

Amonaren mingaina

Arinka jun

Korrupzioa salgai

2.000 amets pila

Gotti betti

Zuka hika noka

Amets gaiztoa

Trikrisia
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Zuei ohore

Behingoz

Jotaerre

Gora Afrika

Saltatu plazara

Sorgindu

Mesfidantza

Jazzpana

Kattalin

Auskalo

Mugi mugi

Irleuska

Trumoia

Etevé

Kilika

Ihesi

Jo ezak!
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bizi nahia

Porru-berde

Txantxangorri

Donapaleu

Joanito

Egunkaria

Gu geu

Lanberri

Irrifarra

Pena dut

Artzai bat

Gizontxo gizentxo

Antton, ohore

Urtxintxa

Imuntzo-Epelarre

ABESTIAK:

Hau biharamona

Drogaren kalteak

Ikasle alferren nigarra

Gurmendi

Ia guriak egin du

Hatoz gurekin

Mendiz mendi

Iñaki Perurena

Ilunpean polit

Nahaspila

Atzerriaren zerbitzuan

Ugaran