2017.06.12
Iñaki Eizmendi

Iñaki Eizmendi

  • 1952
  • Andoain (Gipuzkoa)
  • Kantautorea

Atzera

Iparragirre. Zure oroiz (Askoren artean)
 

Iparragirre. Zure oroiz (Askoren artean)

1981 - Xoxoa


  • Oi, nere zoragarria!(Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: LP


GENEROA

Herri kanta

Iñaki Eizmendi (Andoain, Gipuzkoa, 1952) hamar urterekin hasi zen solfeoa ikasten; horren ondotik, pianoa ikasi zuen, hiru urtez. Gaztaroan Madrilera jo zuen, eta han irudi zientzietako ikasketak egin zituen. Madrildik bueltan, Bilbon bizi izan zen hainbat urtez.

70eko hamarkadaren hasieran hasi zen jendaurrean kantatzen. Haren estiloa zubi bat izan zen aurreko —Ez Dok Amairutaldearen ingurukoen— eta kantari berrien artean. Garai hartan molde berezikoa zen Eizmendik egiten zuen musika: ahots gozo baten jabe, hiri giroko istorioak maite zituen. Musikalki rocketik nahiko hurbil zegoen, eta hainbatetan joera progresiboko doinuak egiten zituen. Euskal musikan erabiltzen ziren ohiko akordeetatik kanpo, melodietan aldaketak egitea zuen gustuko. “Ez Dok Amairuren Baga, biga, higa sentikarian txoriez edo txorien metafora erabiliz egiten ziren kantuen portzentaia ikaragarria zen. Geure burua urbanotxoagotzat geneukan, eta geure erreferentzia ez ziren txoriak. Lirikotasun hori ez genuen natura edo izadian bakarrik bilatzen. Gainera, kantagintzan lehen bi gauza ziren: gitarra jo eta kantatu. Teknika gehiago lantzen ahalegindu ginen” (1).

302

Iñaki Eizmendi. (Luis Otaegi)

Eizmendiren uzta diskografikoa urria da, baina azpimarragarria. 1977. urtean lehen disko luzea argitaratu zuen: Gureak ez diren kale ixileen bi milagarren samiña (Movieplay-Kardantxa). Madrilen grabatu zuen diskoa, garai haietan oso ezaguna zen Horacio Icasto ekoizleak zuzendurik. Disko horretan daude Eizemendiren kantu ezagunenetako batzuk: “Ene maitea nauzu”, “Larra erdian” eta “Gure jakintsuak”. Disko hori argitaratu ostean, soldaduska egitera joan behar izan zuen, eta handik bueltan, berriro kantagintzari ekin zion. 1980. urtean bigarren diskoa argitaratu zuen, Zaldi erratu hatsa (Xoxoa). Disko bikoitza zen, baina arrazoi komertzialengatik bi zatitan karrikaratu zuen Xoxoa diskoetxeak. Lan horretan Errobi taldeko hainbat musikarekin egin zuen lan Eizmendik, eta ekoizle eta moldatzaile lanetan Mixel Ducau aritu zen.

1983an kantagintza utzi zuen Eizmendik. Hortik aurrera oso bakanetan jo izan du zuzenean, ekitaldi berezietan. Esaterako, Gu Gira jaialdian parte hartu du 70eko hamarkadako beste kantari batzuekin. Imanol kantariaren hil osteko diskoan, Bolona-molona (Elkar, 2004) hartu zuen parte, bi kanta abestuz: “Rin del angelito” eta “Sehaska kanta IV”, azken hori Antton Valverderekin batera.

3929668

‘Lagunekin kantari’ ekimenaren barruan, Donostian eskainitako emanaldian. (Juan Carlos Ruiz / Argazki Press)

Musikaz landa, telebista eta zinemagintza izan dira Eizmendiren zeregin nagusiak. 1981ean Ikuska saileko hamargarren atala zuzendu zuen, Kontrasteak, eta 1984an Euskal Telebistan hasi zen lanean. 1987an, Pausoka ekoiztetxearen sortzaileetako bat izan zen, eta, besteak beste, Goenkaletelesaileko zuzendaria izan da. Horrez gain, 2002. urtean FORTA elkartearen bitartez telebistarako egindako film bat zuzendu zuen, Entre cien fuegos, Peter Edwardsekin batera.

Testua: Gontzal Agote

  • (1) Argia, 1.597. zenbakia, 1996-10-27