2018.02.06
Inun

Inun

  • 1983
  • Zornotza (Bizkaia)
  • Folka, Popa
  • Webgunea

Atzera

Barkaidazu

Atzera

Bihotz eta hilobi

Atzera

Beti libre izateko

Atzera

Karen

Egilea: Taom

Atzera

Da nola

Egilea: Irene Loizate

Atzera

Zatoz (Iluntze Akustikoak #10)

Atzera

Piztia zaurituak (zuzenean Arrate estudioan)

Egilea: Arriguri

Atzera

Nabil banabil (Kafe Antzokia, 2018/03/22)

Egilea: Arriguri

Piztia zaurituak

Babesgune guztiak erre ditut
eta ni baino ez nago orain errautsetan.

Begiratu, hiltzen doa dena gure hatzen artean.

Agur bat da agian agur ez esate hau: elkarri so,
elkar agortzen ikustea.

Baso baten modura
ito arte trinkotzen, adarretan adar, dena itzal, geure buruen ehiztari.

Eta badator sutea
ilun zena argitzen,
piztia zauritu bat
beste piztia bat zauritzen.

Babesgune denak erre dituzu eta zu baino ez zaude orain.

Kontra itzuli zaigu aldeko haizea: bueltan datoz jaurtitako geziak.

Baso baten modura
ito arte trinkotzen, adarretan adar, dena itzal, geure buruen ehiztari.

Eta badator sutea
ilun zena argitzen,
piztia zauritu bat
beste piztia bat zauritzen.

Eta badator sutea
ez al duzu aditzen piztia zauritu bat
bere zauriak berpizten?