2016.02.17
Izate

Izate

  • 1999
  • Rocka

Gure negu hotzak

Lehen maite nuen
Negu beltza,
Ez duen irauten
Gau iluna,
Nehor hiltzen ez duen
Hotz larria.

Baina neguak iraun du
Maluroski ainitz urtez…
Oraindik ez da bukatu
Segituko baitu beltzez…

Udaberria helburu
Beti gogoan dugunez,
Gaua gaindituko dugu
Hotzari trufa eginez…

Bihar uda agertuko,
Besteek nahi ala ez,
Guen haurrek dute josiko
Guen amets ta esperantzez...