2016.02.17
Izate

Izate

  • 1999
  • Rocka

Agurra

Agur esan nizun
Ekain goiz batez
Eguzki argiak
Gure geroa
Urgaineztatzen zuen.

Atzean
Zure begirada izoztua
Nirearekin laban egiten
Uzten nuen
Gatzitutako ariman
Belauntzia triste abiatu zen.

Zorizko egun hartan
Bakoitzaren bidea
Zeharkatzen hasi ginen
Gure bihotz askatuetan
Denbora zehaztuta
Betiko geratu zen.

Basamortuko dunetan
Iraganeko hautsetan
Zure izena zamatzen darrait
Uda ezberdinetan,
neguko min uharre ilunetan
iraganari begira
bizitza isladatzen zait
bihotzeko oroitzapeneko
bidezidorretan.