2016.02.17
Izate

Izate

  • 1999
  • Rocka

Oroitzapenen kutxa

Argazki bat
xuri-beltzean,
koloretako
oroitzapena.
Bihotz forma
duen kutxa bat
ideki dut,
zuretzat.

Zenbat
oroitzapen,
kutxa batean preso harturik!
Askatzen ditu
buruak.

Irrifar eder bat duzu
xuri-beltzezko argazkian,
kolore gehio duena
ondoan zaitudanean.

Oroitzen ditut begiak,
zureak nereak ikusten.
Oroitzen ditut eskuak,
nere azal idorra lehuntzen.
Oroitzen dut zure ahotsa,
udako haizea bezain fina
ta oroitzen dut bihotza
ni sartzeko neurrira egina.