2019.09.03
Izeberg

Izeberg

  • 2013
  • Usurbil (Gipuzkoa)
  • Rocka

Atzera

Ezin ezer egin

Atzera

Banden Lehiako finala

Berriro aurrez aurre

Denboraren altzoan
etenik gabe doan
mundu honen antzera.
Iragana oroituz
etorkizuna amestuz
beti noa aurrera.

Irrifar batez estaliak nituen
arnas gabeko egunak
jada ez da itzalik.
Nire ametsen jabe izan nahiean
zalantza bakoitzean
nortasunari eutsiz.

Ta hemen gaude,

Berriro aurrez aurre
betiko adiskide
berotasuna jasoz beti
edonon zaudela ere.

Barnea akordetan
hustuz zure aurrean
bizirik sentitu nahi nuke
argiak itzaltzean.

Iluntasunaren argia dut maite,
jendartearen bakardadea,
arriskuaren lasaitasuna.

Zoramenaren paradisu honetan
bizi nahi nuke etengabean,
kontraesanen bide gurutzeak
utzi ditut atzean.

Iragana oroituz
etorkizuna amestuz
beti noa aurrera.

Ta hemen gaude,

Berriro aurrez aurre …

Kantu hau bukatzean.