2019.09.03
Izeberg

Izeberg

  • 2013
  • Usurbil (Gipuzkoa)
  • Rocka

Atzera

Ezin ezer egin

Atzera

Banden Lehiako finala

Ezezaguna

Mundua eraldatzeko nahia
buruan beti hasieratik
Ama! Hauxe nahi dut izan.
Super heroi ahalguztiduna banintz bezala
txar guztia ezabatzeko prest
Ama! Hauxe nahi dut izan.

Inork ez dit esango ezetz!

Azkenik boterea lortuta
super heroiaren arrastorik ez
Lasai! Dena dago bikain!
Nire mutuarren parean jartzen den guztia
txikituko dut gupidarik gabe
Lasai! Dena dago bikain!

Inork ez dit esango ezetz!
Maskara desagertzean baina,

Ispiluaren bestaldean
begira dudana
arrotza egiten zait,
ez da ezaguna.
Begirada hotz horrek
esaten didana,
beste bat haiz orain!

Bakardadean,

Ispiluaren bestaldean
begira dudana
arrotza egiten zait,
ez da ezaguna.
Begirada hotz horrek
esaten didana,
Zertan bihurtu naiz!
beste bat naiz orain!