2019.09.03
Izeberg

Izeberg

  • 2013
  • Usurbil (Gipuzkoa)
  • Rocka

Atzera

Ezin ezer egin

Atzera

Banden Lehiako finala

Herri eta harri

Errekan behera petalo gorriak
gaur altan daude historiako orriak
haiek jazarri gu jezarri
inoiz ez bezain herri eta harri.

Nire besoa zurean lotuta
herri harresia sortuta
iraultza eginez
elkar besarkatuta.

Eutsi,
errekako harri borobilduak gara
herri gara, haragizko barrikada.
Ez etsi,
lotura bihurtu dugu askabide
bi besoak lotuta; hegalak libre
harresi.

Harriak erein, harresia sortu
behin kondenatu, bi aldiz zigortu
aurpegia bistan dugu ta
zeinek dakar tapatuta?
Iraultza eginez
elkar besarkatuta

Eutsi...

Zure besoa nire
egona dugu bide.
Nire besoa zure
Herri harresian zaude
Zure besoa nire
nire besoa zure
herri harresian.