2019.09.03
Izeberg

Izeberg

  • 2013
  • Usurbil (Gipuzkoa)
  • Rocka

Atzera

Ezin ezer egin

Atzera

Banden Lehiako finala

Infernu honetan

Begiak ireki ta
begiak itxi
ta nor zaren ezagutzera
ezin iritsi
guztia hain arraro,
hain bitxi
ezaguna haut bai baina, esan,
zein haiz hi?

Zoritxarrez orain
gure garai txarren
amesgaizto bat zara
nahastuta mila oroitzapen
askotan zure zain
geratu arren
utzidazu bakean

Lehenago ez genuen
ezer zalantzan
amildegiaren ertzean
genbiltzan dantzan
eta nahiz garai hura
pasa dan
ez dakit oraindik
nire baitan zauzkadan.

Zoritxarrez orain..

Iratzargailu zahar baten mailu
azken danbadetan
hil dira gauak eta izarak
izerdi patsetan

Zer hintzen ta non hago
aspaldi arraro
habil kaleetan
neuk galdetu ohi dut maiz
ni noizitik bizi naiz
infernu honetan?

Berriro egun txar bat
etsi dut, etsi
hobe bat beti da bihar, beti etzi
bihurtu naizena ez dut merezi
ez dut segi nahi
zure soketatik ihesi

Berriz jaio zait
barneko harra
eta piztu itzalita nuen sugarra
berreskuratu dut
nire indarra
hau da bide bakarra!

Iratzargailu...

Zer hintzen ta non hago
urteak pasa lo
ta hemen naiz bueltan
benetan zerbait banaiz
zurekin sentitzen naiz
Jainko txiki bat, jainko txiki bat, infernu honetan!