2019.09.03
Izeberg

Izeberg

  • 2013
  • Usurbil (Gipuzkoa)
  • Rocka

Atzera

Ezin ezer egin

Atzera

Banden Lehiako finala

Lehenengo ilaran

Gure parte egin zen
irribarre hura non
ote dago?

Bakarra izan arren
beti izan zinen “zu”,
bat gehiago.

Ta orain nola esan
ahots hautsi batez,
begiradaz ta
musikaz esatekoa?
Behar zenean inoiz
esan gabekoa?

Eta hemen gauzkazu
zauri mutu honi hitzak
jartzearren.

Gau hotz honetan ere
beti hemen zaude-ta
hemen ez zauden arren.

Nola esan bizitza
bizi zenuela
alde egiteko
presa bazenu bezala?
Hatzak soketan
trabatu zaizkidala?

Berriz
zugana joaten naiz
akorde baten
lehenengo ikaran.

Berriz
zugana joaten naiz
akorduaren
lehenengo ilaran.
Zenbat amets,
zenbat urte,
zenbat une lehenengo ilaran!

Nola esan ondoan
izan zaitugula
aldi berean
hainbeste eta hain gutxi?
Agur esaten
ere ez zenigun utzi…

Berriz
zugana joaten naiz
akorde baten
lehenengo ikaran.

Berriz
zugana joaten naiz
akorduaren
lehenengo ilaran.
Betiko lehenengo ilaran.