2019.09.03
Izeberg

Izeberg

  • 2013
  • Usurbil (Gipuzkoa)
  • Rocka

Atzera

Ezin ezer egin

Atzera

Banden Lehiako finala

Naizena

Herri debekatu baten jaio nintzen
mapetatik ezabatua
baina noan lekura nirekin doa
barruan tatuatua.

Kartzelaz kartzela ikasi dut zure egia
hain pedagogia harroz;
galeraz galera bihurtu da nire begia
nire lurrean arrotz.

Mundu handi, globalizatu, itxi,
kolore bakarretik nola atera?
Gu zergatik ezin gara iritsi
desberdinak izanik pareko izatera?

Hizkuntza debekatu baten mintzo naiz
mututzea duena arau
hitza zainetatik dator maiz
esaten dudan aldiro esaten nau.

Zentsore harroputza, inperialista hutsa
nahi dut zuk izan nahi ez duzun dena:
nire hizkuntza,
nire izana, nire izena
naizena.

Mundu handi, globalizatu, itxi,
kolore bakarretik nola atera?
Gu zergatik ezin gara iritsi
desberdinak izanik pareko izatera.

To, kantu debekatu hau
Ezin-esanez egina

kantatzen dudan aldiro kantatzen nau.

Jauntxoen politika, porraren gramatika …
Nahi dut zuk ulertzen ez duzun dena:
nire musika,
nire izana, nire izena
Naizena!

Zure min, zure muga, kartzela, diktadura …
Nahi dut zuk ukatzen didazun dena:
nire kultura
nire izana, nire izena
Naizena!