2014.05.26
Izukaitz

Izukaitz

  • 1974 - 1981
  • Folka

Atzera

Izukaitz
play_buttonadd_button
 

Izukaitz

1978 - Xoxoa


  • Zikiro beltza(Hitzak eta musika: Herrikoiak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Emaiozue(Hitzak: Oito Raul Gonzalez-Musika: Izukaitz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Zuberoako ihauteria(Musika: Herrikoia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Hala baita(Hitzak eta musika: Herrikoiak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Lo hago(Hitzak: Gaztelu-Musika: Herrikoia / Moldaketak: Luis Camino, Fran Lasuen, Bixente Martinez)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Xori bele(Hitzak eta musika: Herrikoiak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Xalbadorrena(Musika: Herrikoia / Moldaketak: Izukaitz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Jarrai(Hitzak: Gorka Setien-Musika: Herrikoia / Moldaketak: Luis Camino, Fran Lasuen, Bixente Martinez)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Agur(Hitzak: Xabier Lizardi-Musika: Izukaitz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon

Formatua: LP


Iraupena: 37' 30"


Argi kodea: X-11103


Azala: Izukaitz


PARTAIDEAK

  • Fran Lasuen, biolina, gitarrak, alboka, ahotsa
  • Luis Camino, gitarrak, perkusioa, ahotsa
  • M. Asun Iturriagagoitia, ahotsa
  • Aurelio Martinez, zeharkako flauta, flauta eztia
  • Joxe Corcuera, pianoa klasikoa, teklatuak, txirula, ahotsa
  • Odile Kruzeta, piano klasikoa, teklatuak, txirula, ahotsa
  • Xabi Laskibar, baxu elektrikoa
  • Mikel Iriondo, mahaiko teknikari

GRABAZIOA

Xoxoa estudioa (Galdakao, Bizkaia)


SOINU TEKNIKARIA

Jean Phocas


MOLDAKETAK

Izukaitz


GENEROA

Folka

Eibarren (Gipuzkoa) lagunartean sortutako taldea da Izukaitz. Berez, 1974 inguruan hasi ziren; kanta zaharrak abesteko batzen ziren bederatzi lagun: Fran Lasuen, Mariasun Iturriagagoitia, Aurelio Martinez, Odile Kruzeta, Jorge Kruzeta, Gentzane Milikua, Luis Alcoba, Kepa Jauregi eta Pedro Nagore. 1977tik aurrera serioago hartu eta orduan eman zioten benetako bultzada taldeari. Fran Lasuen (biolina, alboka eta ahotsa), Mariasun Iturriagagoitia, Odile Kruzeta (ahotsa, txirula eta teklatuak) eta Aurelio Martinez (flauta, saxofoia eta perkusioak) izan ziren taldearen sortzaileak. Donostiara joan ziren ikastera, eta bertako musikariekin osatu zuten taldea: Mariasun Iturriagagoitia (ahotsa), Joxe Corcuera (gitarra elektrikoa), Xabi Laskibar (baxua) eta Luis Camino (perkusioa). Maketa bat grabatu zuten Donostiako Herri Irratirako -euskal musika berritzailea programatzen zuen irrati bakarretakoa-, eta laster batean iritsi zitzaien Xoxoa diskoetxe sortu berriaren eskaintza.

3389

Izukaitzen lehen formazioa, 1975ean. Ezkerretik hasita, Fran Lasuen, Pedro Nagore, Gentzena Mujika, Jorge Kruzeta, Mariasun Iturriagagoitia, Luis Alcoba, Odile Kruzeta eta Kepa Jauregi.

Izukaitz (Xoxoa, 1978) izena jaso zuen lehen diskoak. Eragin ugariz jantzitako diskoa da, baina, batik bat, nabariak dira Steleeye Span eta Fairport Convention talde ingelesenak. Honelaxe agertzen zuten diskoaren azalpenean: “Euskal munduan sustraitutako gaurko musika bat egin nahiz herri kantuetara jo dugu iturrien bila eta garaiko tresneriaz baliatuz ikerketa bide libre batetik abiatu gara”. Honela azaltzen zuen, berriz, Odile Kruzetak: “Gu definitzeko orduan hau esango genuke: sustrai batzuren bila herri kantara edo kanta zaharretara jo dugu eta honekin gaurko musika bat egin nahi izan dugu, tradizioa ez dadila puskatu. Honi folk deitu, euskal folk deitu edo folk-rock deitu guri berdin zaigu” (1).

Diskoak ez zuen salmenta aldetik arrakasta izugarririk lortu; goizegi egindakoa da, taldekideen ustez, baina taldea ezagutarazi eta udako zirkuitua ireki zien, herrietako festetakoa. Hamaika jaialdi eman zituzten, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian. Jaialdi haietan, askotan, Euskal Herriko folk berriaren alorrean giltzarria izan zen beste taldearekin jo izan zuten, Haizea-rekin. 1979ko irailean zuzenekoak utzi eta disko berria prestatzen hasi ziren.

3394

Bilboko Plaza Barrian, Aste Nagusiko emanaldi batean. Luis Camino eta Odile Kruzeta ageri dira argazkian.

Garai hartan, formula berritzaileagoen bila, Oskorritik zetorren Bixente Martinez (gitarrak) sartu zen taldean, eta geroxeago Jesus M. Aranburu (baxua). Horrela osatu zen taldearen formazio “klasikoa”. Haiekin batera, garai hartan indarrean zegoen jazz-rockaren eraginak ere indartu ziren Izukaitzen. Ildo horren garapenaren emaitza da taldearen bigarren diskoa, hurrengo urteko udaberrian kaleratutakoa: Otsoa dantzan (Xoxoa, 1980).

Aurrekoa baino disko helduagoa izan zen: 70eko hamarkadaren amaiera aldera euskal folklorearen inguruko hainbat pausaleku topiko saihestu (Zuberoa, Nafarroa) eta Gipuzkoa zein Bizkaiko dantza zein kantuetara begira jarri zena. Ausartagoa, zehatzagoa izaki, ez zituen aurrekoak hainbeste norabide erakusten. “Lehen Izukaitzen ondoren, bada tarte bat, Bixente sartu zen taldean eta material berria prestatzen hasi ginen, ikusmira zehatzagoekin, zertara hurbildu nahi duzun jakinda, eta hortik atera zen bigarren LPa”, azaldu zuen Fran Lasuenek (2).

Diskoaren emaitza artistikoa sendoagoa izanik ere eta oihartzun mediatiko handiagoa lortuta ere, zuzeneko aurkezpenak ez ziren pentsatu bezala gertatu, ez kopuru aldetik, ez entzuleen erantzunaren aldetik. Gainera, azpiegitura musikala oso urria zen garai hartako Euskal Herrian; soinu tresna eta teknikariak falta ziren, jaialdi gehienak horretarako egokitu gabeko lekuetan egiten ziren -frontoietan-, eta hori arazo handia zen horrelako musikaltasun “ezohikoa” zuten taldeentzat. Azkenik, oso zaila, ia ezinezkoa egiten zitzaion taldeari Euskal Herritik kanpo jotzea. Horrek erabat trabatu zituen Izukaitzen garapena, profesionalizaziorako urratsak eta abar.

Hala eta guztiz ere, Izukaitzek aurrera jarraitu zuen. Jazz-rockaren eraginak are gehiago sendotu eta bateriarekin zein modu “elektrikoagoan” lanean hasi ziren. Ildo horretakoa izan behar zuen taldearen hirugarren diskoak, baina ez zen sekula kaleratu. “Nik beti esan dut Izukaitzek benetan esango zuena hirugarren diska batean izango zela. Bigarren diskotik hasi eta gerora begira egiten ari ginena oso interesantea zen, eta gainera Euskal Herrian ez da egin horrelakorik…. Bagenuen beste disko bat ateratzeko plana, kantuak bagenituen, bidea gero eta garbiago genuen, bazegoen girotxo bat kantu berriak ateratzeko moduan”, zioen Bixente Martinezek (3).

Usteak erdia ustel, ordea. Aurreko arrazoiek zein barne tirabirek eraginda, taldeak agur esan zuen 1981eko abenduan. Beraz, bertan behera geratu zen hirugarren diskoaren asmoa. Nahiz eta beste musikari batzuekin jarraitu ala ez aztertu, azkenean Fran Lasuen eta Bixente Martinez Oskorrira joan ziren, Natxo de Feliperen gonbita jaso eta gero, eta hortxe amaitu zen Izukaitzen ibilbidea.

Dena dela, taldearen jardunaren inguruko interes handia piztu da azken urteetan, batik bat rock progresiboaren zaleen artean. Horretan zerikusi handia eduki dute haien diskoen binilozko zein CD moduko berrargitalpenek eta “Euskal musika progresiboa” etiketak Internet bidez zaleen artean lortu duen oihartzunak.

Testua: Andoni Tolosa

  • (1) Argia, 830. zenbakia, 1979
  • (2) Muskaria, 18. alea, 1983
  • (3) Euskal kantagintza berria (Pako Aristi, Erein, 1985)