2019.05.13
Jojo Bordagarai

Jojo Bordagarai

  • 1961
  • Gabadi (Nafarroa Beherea)
  • Folka, Herri kanta

Daniel Gorris

Errak Daniel oroitzen hiza
Gabadiko bazterretaz
Gure sorterri ├▒imi├▒oaren
Barneko oihartzunetaz
Gorriseneko lurretan gaindi
Kabaleen urratsean
Ibili hiz hi xedeak handi
kaskoaren gibelean.

Errak Daniel oroitzen hiza
Pattinteiko sagardoian
Jo Larrieurekin rugby partidak
Jokatzen gintuenean
Lagun batzuek tinkaldietan
Ez gintuztelarik mozten
Sagarrondoek gehienetan
Erdiz-erdi hatxemaiten.

Errak Daniel oroitzen hiza
Kantuz ari ginelarik
Gora Gabadi eta Amenduze
Pusatzen ginuelarik
Gogoan diat bai hire botza
Ederra bezain azkarra
Eskaintzen haukun deneri poza
Bihotz kantari xilarra.

Errak Daniel urte horiek
Ez ditiat ahantziko
Ene baitako xoko batian
Gorde baititut betiko
Adixkidia berriz artino
Zabalik duk liburua
Eskual Herritik ugarteraino/hireganaino
Aira dadien kantua.