2017.10.19
Joseba Tapia

Joseba Tapia

  • 1964
  • Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
  • Folka, Herri kanta, Rocka, Trikitia
  • Webgunea

Atzera

Besamotzak
play_buttonadd_button
 

Besamotzak

2017 - Gaztelupeko Hotsak


  • Xoxoaren haserrea(Hitzak eta musika: Félix Lecrerc)
    facebook iconfacebook icon
  • Madrilgo lagunak(Hitzak: Bitoriano Gandiaga-Musika: Joseba Tapia)
    facebook iconfacebook icon
  • Putzuz putzu(Hitzak: Koldo Izagirre-Musika: Joseba Tapia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Maitez(Hitzak eta musika: Paul Piché)
    facebook iconfacebook icon
  • Biba Berango(Hitzak: Gabriel Aresti-Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Real politik(Hitzak: Koldo Izagirre-Musika: Joseba Tapia)
    facebook iconfacebook icon
  • Paris-Dakar(Hitzak: Eneko Barberena-Musika: Joseba Tapia)
    facebook iconfacebook icon
  • Harri gainean lotan(Hitzak: Luis Rezola-Musika: Joseba Tapia)
    facebook iconfacebook icon
  • Bidegorrian(Hitzak: Koldo Izagirre-Musika: Joseba Tapia)
    facebook iconfacebook icon
  • Askatasunaz(Hitzak: Joxe Mari Lopetegi-Musika: Joseba Tapia)
    facebook iconfacebook icon
  • Himno patriótico(Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


PARTAIDEAK

  • Joseba Tapia, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, programazioa, eskusoinua, ahotsa
  • Iker Uriarte, jazpana
  • Iñigo Telletxea, baxu elektrikoa

GRABAZIOA

Katarain estudioa (Azkarate, Nafarroa)


SOINU TEKNIKARIA

Jonan Ordorika


LAGUNTZAILEAK

  • Dani Narbarte, eskusoinua
  • Maider Ansa, koruak
  • Morau, ahotsa ("Real politik")
  • Txuma Murugarren, ahotsa ("Real politik")
  • Beñardo Goietxe, ahotsa ("Real politik")
  • Jexux Aranburu, organoa

MASTERIZAZIOA

Jonan Ordorika (Mamia estudioa)


GENEROAK

Rocka, Trikitia

Buenos Aires izeneko auzoan jaioa, musikarekin harreman oso estua zuen familia batekoa da Joseba Tapia; besteak beste, Juanito eta Eleuterio osabak trikitilari ospetsuak zirelako. Txikitatik hasi zen musika lantzen, hasiera batean soinu handia, Mikel Bikondoaren akademian. Zortzi urtez aritu zen ikasten, baina hamabost urterekin erabaki zuen hura ez zela bere tresna, eta soinu txikia lantzen hasi zen, Eleuterio Tapia osaba irakasle zuela.

Harekin hasi zen plaza eta erromerietan jotzen, eta 1981. urtean agertu zen plazan bakarrik lehenengo aldiz, Donostiako Igeldo auzoan. Handik hiru urtera, aurrerantzean bere pandero jole izango zen Xabier Berasaluze Leturia-rekin jotzen hasi zen. Hortik aurrera, bikote bereizezina bihurtuko zen, Tapia eta Leturia izen artistikoa hartuz.

721

Joseba Tapia. (Zaldi Ero)

Modu paraleloan, Joseba Tapiak bide propioa jorratu du. 1998. urtean, Koldo Izagirre idazlearekin elkarlanean, Apoaren edertasuna proiektua (Gaztelupeko Hotsak, 1998) jarri zuen martxan. Izagirreren narrazio baten gainean osatu zuten diskoa, eta ondorengo ikuskizuna, trikitiaren eta literaturaren arteko uztarketa berezia eginez. Bakarkako hurrengo proiektua ere ezohikoa izan zen. Québec, hamalau kantu independentziarako diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 1999) Tapiak herrialde horretako idazle eta poeten kantuak abestu zituen, Itxaro Bordak eta Koldo Izagirrek euskaratuak. Alderdi musikalean Arkaitz Miner (biolina), Ritxi Salaberria (kontrabaxua) eta Pascal Gaigneren (gitarra eta moldaketak) izan zituen alboan.

“Ni Quebecera hurbildu banaiz izan da beraiek dituzten kezkak nireen parekoak direlako; eta bide horretan proiektuak ugari dira, toki guztietan daudelako arazoak eta toki guztietan dagoelako lanean diharduen jendea. Nire izenean bakarka hasitako lana hortik doa. Musika tradizionaletik aldentzen ari naiz, nahiz eta bere eragina oraindik handia den, eta kezka batzuk jasotzen dituen musika egin nahi dut. Mundu aldrebes honetan hamaika kezka ditugu, ez bakarrik politikoak, eta horiei musika jarri nahi diet. Bai Quebec eta bai Apoaren edertasuna bide horretan kokatzen dira, eta nire musika-sena horren alde jarriko dut. Gainera, kanpoko herrialdeekiko harremana asko interesatzen zait. Egiten dudanak karga ideologiko handia izatea garrantzitsua da” (1).

978

Nazioarteko Trikitixa Jaialdian, 2002n. (Jon Urbe / Argazki Press)

Trilogia berezi horri amaiera emango zion lanak ere Joseba Tapiaren alderik konprometituena erakusten zuen: Agur Intxorta maite. 1936-1937 guda kantuak(Gaztelupeko Hotsak, 2001). Disko horretan 36ko gerran euskaldunek abesten zituzten kantu antifaxistak berreskuratu zituen Tapiak, Koldo Izagirreren ezinbesteko laguntzaz. Ordu arte egin gabe zegoen lan historiko eta kultural handia dago disko horretan.

Hurrengo diskoan beste urrats bat egin zuen Tapiak. Estimatzen zituen testuei hitza jarri zien Real politik lanean (Zakurraren biolina, 2006), eta, horrez gain, lan hori autoekoitzi zuen. Josetxo Azkona, Koldo Izagirre, Gabriel Aresti, Bitoriano Gandiaga, Bilintx, Bertolt Brecht eta beste musikatu zituen.

JOSEBA_TAPIA

‘Eta tira eta tunba’ diskoaren aurkezpenean. (Jon Urbe / Argazki Press)

2010ean Eta tira eta tunba (Zakurraren biolina) grabatu zuen Tapiak. Bigarren karlistadako bertsoak musikatu zituen lan horretan, hala karlistenak nola liberalenak. Musikaren aldetik, aldaketa handia ekarri zuen disko honek, haize instrumentuek (tronboia, saxofoia, tronpeta, bonbardinoa, tuba…) lagundu baitzuten soinu txikia.

Are aldaketa handiagoa ekarri zuen hurrengo diskoak, soinu txikia alde batera utzi eta gitarra klasikoa hartu baitzuen Joseba Tapiak. Tximela kapitainaren izarrak (Zakurraren biolina, 2013) izeneko diskoan Luis Rezola Aranak 36ko gerran kartzelan idatzitako bertsoak musikatu zituen. Luis Fernandez (biolontxeloa) eta Txus Aranburu (organoa) izan zituen lagun grabazioan.

Joseba_Tapia_

Gitarrari heldu dio Joseba Tapiak azken diskoan. (Gorka Rubio / Argazki Press)

Horrez gain, beste bi proiektu garrantzitsutan hartu du parte Joseba Tapiak: Zaldibobo, dantzarako eta erritmo afrikarrak uztartzen zituen talde interesgarria, Mixel Ducaurekin sortua, eta Hiru Truku, Ruper Ordorika eta Bixente Martinezekin batera osatutakoa. Bizkaiko eta Nafarroako kantu zaharrak gaur egungo folk doinuetara eman zituen hirukoteak  hiru diskotan.

Horrez gain, Euskal Herriko zein atzerriko musikari askorekin kolaboratu izan du Tapiak: Negu Gorriak, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Ñaco Goñi, Albert Pla…

Testua: Gontzal Agote

  • (1) Aho bete doinu (Kutixiak, 2001)
  • (2) Gara2006ko azaroaren 18a
  • (3) Argia, 1.625. zenbakia, 1997ko maiatzaren 18a

Atzera

Paris-Dakar