2014.09.15
Jotakie

Jotakie

  • 1981 - 1990
  • Pop-rocka

Atzera

Piztu nazazu Jauna!
play_buttonadd_button
 

Piztu nazazu Jauna!

1987 - Oihuka


  • Nirekin farrez(Hitzak eta musika: Zubizarreta, Elortxa, Martin, Aizbitarte, Larrañaga)
    facebook iconfacebook icon
  • Bat gehiago(Hitzak eta musika: Zubizarreta, Elortxa, Martin, Aizbitarte, Larrañaga)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Egun txarra(Hitzak eta musika: Zubizarreta, Elortxa, Martin, Aizbitarte, Larrañaga)
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Elurretan(Hitzak eta musika: Zubizarreta, Elortxa, Martin, Aizbitarte, Larrañaga)
    facebook iconfacebook icon
  • Hainbeste histori(Hitzak eta musika: Zubizarreta, Elortxa, Martin, Aizbitarte, Larrañaga)
    facebook iconfacebook icon
  • Osaba Joxe(Hitzak eta musika: Zubizarreta, Elortxa, Martin, Aizbitarte, Larrañaga)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Zergatik(Hitzak eta musika: Zubizarreta, Elortxa, Martin, Aizbitarte, Larrañaga)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Kontuz ibili(Hitzak eta musika: Zubizarreta, Elortxa, Martin, Aizbitarte, Larrañaga)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Lo hartu arte(Hitzak eta musika: Zubizarreta, Elortxa, Martin, Aizbitarte, Larrañaga)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bila ixila (Snuffe)(Hitzak: Eneko Olasagasti-Musika: Alberto eta Lost Trios Paranoia)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: LP


Argi kodea: O-155


Azala: Txema Aranaz, Martorell


PARTAIDEAK

  • Jose Antonio Elorza 'Elortxa', ahotsa
  • Luka Martin, baxua, ahotsa
  • Jose Manuel Aizbitarte 'Maolo', gitarrak
  • Pello Larrañaga, bateria, perkusioa, ahotsa

GRABAZIOA

Elkar estudioa (Lasarte-Oria, Gipuzkoa), 1987ko otsaila


SOINU TEKNIKARIA

Jean Phocas


GENEROA

Pop-rocka

1981. urtean sortu zen Jotakie, Azpeitia eta Azkoitiko lau gaztek bat egitean. Lehen bi urteetan zenbait kide joan eta beste zenbait etorri baziren ere, 1983. urteaz geroztik, talde finkoa izan zuen 1990ean desegin zen arte. Jotakieren ohiko kideak izan ziren taula gainean Jose Antonio Elorza Elortxa (ahotsa), Jose Manuel Aizbitarte Maolo (gitarra), Luciano Martin Luka (baxua) eta Pello Larrañaga (bateria). Lehen urteetan, taldea artean J.KIE deitzen zela, Jesus Sudupe Pattakie (gitarra) eta Juan Manuel Aparicio Makoki (bateria) ere aritu ziren taldean, baina hura utzi eta 1984an Direccion Obligatoria sortu zuten, non Luka Martinek ere parte hartu zuen.

Jotakie, lehen urteetan: Maolo, Elortxa, Luka, Jesus Sudupe "Pattakie" eta Pello Larrañaga.

Jotakie, lehen urteetan: Maolo, Elortxa, Luka, Jesus Sudupe “Pattakie” eta Pello Larrañaga.

Hastapenetan bertsioak egiten zituen taldeak, eta entzuten zuen musikaren eraginez gaztelania hartu zuen abesteko hizkuntza. Kontzertu bakan batzuk eman eta gero, 1982an Gipuzkoako Diputazioak antolatu zuen Gipuzkoa Star lehiaketan parte hartu zuen, eta bigarren saria lortu zuen. Horrela, kantu bat grabatu zuen finalera iritsitako beste taldeekin batera osaturiko diskoan, Jotakieren ibilbide osoan gaztelaniaz grabaturiko kanta bakarra: “La pop”. Ez zen hori taldearen asmoa, ordea. “Estudiora sartu ginenean euskarazko abesti bat grabatzen hasi ginen, baina grabaziorako ekarri zuten teknikari alemaniar batek ezetz, kantu hura ezin genuela grabatu. Beste pare batekin saiatu ginen, eta hark gauza bera esan zigun. Azkenean, gaztelaniazkoarekin probatu genuen eta hura joan zen aurrera. Guk ez genuen nahikoa indarrik orduan, eta teknikariak nahi zuena egin genuen” (1).

Jotakei: Luka eta Elortxa, kontzertu batean.

Luka eta Elortxa, kontzertu batean.

Hainbat kontzertu emateko aukera eman zion sari hark taldeari, eta Marino Goñi ekoizleari esker, gerora euskal rockaren mitiko bilakatu den disko partekatu batean hartu zuen parte, Kortatu, Cicatriz eta Kontuz Hi! taldeekin batera. Angel Arbe artista iruindarrak marraztu zuen azala. Lau esku azaltzen ziren hondo beltz baten gainean: talde bakoitzeko esku bana. Jotakiek lau kantu jarri zituen bilduman, horien artean “Kriston burrundaie“, taldeak taula gainean zuen jarreraren gerra deklarazio zuzena: “Ailegatu da berriro ere / kontzertu bat daukagula / gorputz barruan sentitzen dut / odola berotzen ari dela / gorputz barrutik musika irteten zait botaka banintz bezala”.

Maolo eta Elortxa, 1988. urtean.

Maolo eta Elortxa, 1988. urteko kontzertu batean.

Rock Radical Vascoko taldeen artean kokatzen bazen ere, Jotakiek beste musika iturrietatik edan zuen. Rock azkar edo punk girokoetara bideratu beharrean, pop-rock doinuak jorratu zituen. Urtebete geroago, lehen disko luzea grabatzeko aukera iritsi zitzaion Urolako taldeari. Zurt!!! (Soñua, 1986) grabatzeko, Akitaniako Landetara jo zuen taldeak, eta Juan Carlos Perez (Itoiz) aritu zen ekoizten eta aholkuak ematen. Besteak beste, “Gaueko historiak”, “Ba al leike”, “Le passand” eta “Euskadi” kantuak nabarmendu ziren lan horretatik.

Urtebetez Euskal Herriko agertokietan diskoa aurkeztu ondoren, entsegu lokalean sortu zituzten Piztu nazazu jauna! (Oihuka, 1987) diskoko kantuak. Disko horretan, Juan Carlosen Perezek ekoizpen lanik egin ez arren, taldeak sendotu egin zuen pop-rock giroetarako joera. Punkaren eztandan taula lagun izandako taldeetatik gero eta urrutiago zegoen Jotakie. Taldearen musikan, gitarren akorde jolas politak nabarmentzen ziren. Norabide horretan, eta estudiora hirugarren diskoa grabatzera sartu baino hilabete batzuk lehenago, Fran Iturbe (Seska) sartu zen taldeko bigarren gitarrista, eta, harekin, laukotea boskote egin zen.

Elkar estudioan grabatu zen Joxemai Beltza (Oihuka, 1989), Jean Phocas soinu teknikariaren esanetara. Lan horretarako Juan Carlos Perez itzuli zen ekoizpen arduretara. Soinu aldetik taldearen diskorik jantziena da, kolaboratzaile ugariren ekarpenez hornitua. Diskoa kalean zegoela Maolok taldea utzi zuen, eta, berriz lau izanik, kontzertuak ematen jarraitu zuen Jotakiek. Haatik, ez zuen luze iraun, eta hilabete gutxira desegin zen taldea. 1990eko irailean eman zuen azken kontzertua, Bergaran.

Pello Larrañaga, Luka, Maolo eta Elortxa. Argazkia: 'Euskal kantagintza berria' liburua

Pello Larrañaga, Luka, Maolo eta Elortxa. Argazkia: ‘Euskal kantagintza berria’ liburua

Kontzertu gehienak Euskal Herrian eman zituen Jotakiek, hori zen bere ingurune naturala, baina Espainian eta Katalunian ere zenbait kontzertu eman zituen, eta Psychedelic Furs eta halako talde atzerritarrekin partekatu zuen agertokia. Europan ere zabaldu zen Urolakoen musika, Alemanian zehar 12 kontzertuko bira egin baitzuen.

Jotakie amaiturik, zenbait taldekidek musikari loturik jarraitu zuten. Fran Iturbe musikari eta ekoizle gisa aritu da hainbat kantari eta talderekin: Bide Ertzean, Gozategi, Mikel Erentxun, Gari, Juan Carlos Perez…; Pello Larrañaga Piztiak taldeko kidea da eta Elvisabuelon aritu da; Lukak eta Makokik Os Gallardos sortu zuten, eta Maolok Fundiziyuen eta Mesias Berriak-en jo du. Halaber, Lukak disko bat grabatu du Patta eta Sendaezinak taldearekin. Guztietatik, Elortxa da musikatik guztiz aparte bizi den bakarra; behin baino ez da itzuli grabazio estudio batera, 1994an, Balerdi Balerdi taldearen Arima soberankantuan abesteko.

Talde ausarta izan zen Jotakie. Berezko musika norabidea bilatu zuen, modan zegoenari eta ohiko doinuei muzin eginez. Garapen etengabean, ur lasterraren kontra jokatu, eta zaletu fidelak izatea lortu zuen. Taldearen jardunarekiko mirespena handitu egin da denborarekin. Horren adierazle dira azken urte hauetan Jotakieren zenbait kanturekin egin diren moldaketak. Betagarri taldeak “Kriston burrundaie” jaso zuen 80/00 diskoan, eta Captain Nemo punk-rock taldeak “Neu onena” (lehen disko partekatuan “Lehendakaria izan beharko nuke” izenez agertu zena) bereganatu zuen 1280 Euskal Hiria diskoan. Halaber, taldeari buruzko biografia idatzi zuen Xabi Borda poeta azpeitiarrak: Jotakie. Urolan pop (Paper Hotsak-Bosgarren Haria, 2006).

2001. urtean, Oihuka diskoetxeak Barrenetik 1981-1990 kaleratu zuen, taldearen azken testamentu gisa.

Testua: Koldo Otamendi

  • (1) Euskaldunon Egunkaria, 2002ko urtarrilaren 10a

Atzera

Zatoz (1989-10-19)

Atzera

Sex (1989-10-19)