2015.06.05
Juan Carlos Perez

Juan Carlos Perez

  • 1958
  • Mutriku (Gipuzkoa)
  • Popa
Itoiz Suite
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Bilbao Orkestra Sinfonikoa
  • Iker Sanchez Silva, zuzendaria

 
Hiriko istorioak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Chris Kase, tronpeta
  • Andrzej Olejniczak, saxofoia
  • Alberto Urretxo, tronboia
  • Fernan Irazoki, bateria
  • Gonzalo Tejada, kontrabaxua
  • Juan Carlos Perez, pianoa, ahoko soinua, sintetizadoreak, gitarra eta ahotsa

 
Ikaro
play_buttonadd_button

Ikaro

2000 - Elkar

PARTAIDEAK

  • Juan Carlos Perez, ahotsa, pianoa, koruak
  • Fran Iturbe, gitarrak, baxu elektrikoa, TB-303 bass line, drum programazioak, TR-909 drum, sampling, piano temosoa, 12 sokako Rickenbacker, gitarraren sampling, filtering, perkusioa
  • Maixa Lizarribar, koruak
  • Ixiar Oreja, koruak
  • Garbiñe Sagastibeltza, koruak
  • Fernan Irazoki, Honsuy bateria

 
Quatuor
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Arcadiusz Czyzewski, lehen biolina
  • Iwona Przylecka, bigarren biolina
  • Iwona Skrzypczak, biola
  • Jerzy Andrzejczak, biolontxeloa

 
Hau berua
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Juan Carlos Perez, pianoa, panderoa, hammond XTP
  • Fran Iturbe, gitarra, ahotsa, panderoa
  • Angel Celada, bateria
  • Laurent Vernerey, baxua, baxu akustikoa
  • Marie Helene Gillaume, bibrafonoa
  • Arkadiusz Ceyzewski, biolina
  • Iwona Przylecka, biolina
  • Iwona Skreypzak, biola
  • Jurek Andreejczeak, biolontxeloa
  • Andrej Olejniczak, saxofoi tenorea
  • Javi Alzola, saxofoi altua
  • Jacky Berekoetxea, tronpeta

 
Atlantic River
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Juan Carlos Perez, ahotsa, pianoa, kawai bibrafonoa, sintetizadorea
  • Angel Celada, bateria
  • Gonzalo Tejada, kontrabaxua
  • Jacky Berekoetxea, tronpeta, fliskornoa
  • Andrej Olejniczak, saxofoi sopranoa, saxofoi tenorea
  • Javi Alzola, saxofoi altua
  • Arkadiusz Ceyzewski, biolina
  • Miroslaw Hodor, biolina
  • Iwona Skreypzak, biola
  • Jurek Andreejczeak, biolontxeloa
  • Maixa Lizarribar, koruak
  • Ixiar Oreja, koruak
  • Garbiñe Sagastibeltza, koruak
  • Mikel Artieda, baxua
  • Jimmy Arrabit, bateria
  • Eduardo Basterra, stick baxua, fender jazz baxua

 
Bitacora cahiera
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Juan Carlos Perez, programatu eta jo
  • Antton Fernandez, korg polysix teklatua
  • Mario Vilas, pianoa
  • Javi Urrejola, saxofoi sopranoa

 
Poliren kantak

PARTAIDEAK

  • Jaione Insausti, Poliren ahotsa
  • Toti Lezea, Piper-en ahotsa
  • Nekane Sarobe, Lore-ren ahotsa
  • Mikel Lezea, Txikitxoren ahotsa

 
Flannery eta bere astokiloak

PARTAIDEAK

  • Monika Arzuaga, ahotsa
  • Jean Marie Ekai, gitarra
  • Esteban Coll, teklatuak
  • Andrej Olejniczak, saxofoiak
  • Jose Garate, baxua
  • Jimmy Arrabit, bateria
  • Luka, Txomin, koruak

 
Atlantic River
play_buttonadd_button

Begi marroiduna

Atlantic River

Hau berua
play_buttonadd_button

Hau berua

Hau berua

Atlantic River
play_buttonadd_button

Kantu eroa

Atlantic River

Atlantic River
play_buttonadd_button

Iluntzear dihoanean

Atlantic River

Itoiz Suite
play_buttonadd_button

Lau teilatu

Itoiz Suite

Hau berua
play_buttonadd_button

Gaur goizean

Hau berua

Hau berua
play_buttonadd_button

Esan baietz

Hau berua

Hau berua
play_buttonadd_button

Uztaren garaia

Hau berua

Hiriko istorioak
play_buttonadd_button

Begi marroiduna

Hiriko istorioak

Atlantic River
play_buttonadd_button

Urrearen bila

Atlantic River

Juan Carlos Perez (Mutriku, Gipuzkoa, 1958) oso gazterik murgildu zen musikaren sorkuntzan. Solfeo, gitarra eta klarineteko oinarrizko ikasketak egin zituen Mutrikuko Udal Musika Eskolan, eta, hamasei urte zituela, Indar Trabes plaza taldea sortu zuen, Mutriku eta Ondarroako beste lau lagunekin. Indar Trabes Itoiz bilakatu zen 1978an, eta zazpi disko kaleratu zituen hurrengo hamarkadan; euskal musikaren erreferentziazko talde bihurtu zuten disko horiek.

388

‘Atlantic River’ (1994) diskoa izan zen Itoizen ondoren argitaratu zuen lehenengoa.

Itoizen garaian, 1984an, hasi zen Juan Carlos Perez bestelako sorkuntza lanak egiten, pianoa ikastearekin batera. Telebistarako (TVE eta ETB) sintoniak sortzen hasi zen, La aventura humana, Los tres anillos, La puerta abierta, Dr. Livingstonesupongo eta beste zenbait saiotarako, hain zuzen ere. Lan hori Bitacora cahiera (Esan Ozenki, 2002) diskoan bildu zuen. Halaber, Bernardo Atxaga idazleak asmatutako istorio baten gainean ETBk ekoitzitako Flannery etabere astokiloak (1986) marrazki bizidunetako sailari musika jarri zion.

Itoizen desagerpenak, 1988an, diskoak eta kontzertuak egiteko zurrunbilotik askatu zuen Perez, eta Bilboko Kontserbatorioan solfeo, piano eta estetika ikasketak egiteko baliatu zuen aukera. Adierazpide berriak ikertzeari ekin zion, gaur egungo musikako sorkuntzari lotutakoak batez ere. Arkatza eta borragoma hartu, eta musika idazten hasi zen. Bakarkako lanera lotu zen. Hala ere, ez du pop musika erabat baztertu, baizik eta sorkuntzaren beste alderdi horrekin tartekatu du azken hogei urteetan. Hala, JC Perez izenarekin hiru disko plazaratu ditu: Atlantic River (Elkar, 1994) -Itoiz desegin eta gero gitarraren ordez pianoarekin eta partitura baten gainean konposatzeak bere kantugintzara ekarritako aldaketen lekuko garden eta ederra-, Hau berua (Elkar, 1996) -Van Morrisonen eta orkestra latindarren soul eta jazz eraginak azaldu zituen lan horretan, eta berau aurkezteko agertokietara itzuli zen talde handi batekin- eta Hiriko istorioak (Elkar, 2006), Itoizen diskoetatik eta bakarka grabatutakoetatik aukeratutako hainbat kantu eta berri batzuk jazz moldean emanak jasotzen dituen obra. Tartean, Maskarada antzerki taldearen Ikaro dantza ikuskizunerako musika sortu zuen, «rock psikodelikoa», Ikaro (Elkar, 2000) diskoan argitaratutakoa.

389

“Hau berua” diskoa aurkezteko emanaldietako batean, Mikel Irazoki (baxua) eta Fran Iturbe (gitarra) musikariekin, besteak beste.

Dena den, gaur egungo musikaren esparruak bereganatu dio arreta nagusia azken hamarkadan. «Sonoritate berrien bila nabil beti, eta musika garaikideak lehen rockak ematen zidana ematen dit: mundu zabal bat lan egiteko (…) Beti interesatu izan zait bide hau, eta esango nuke nire lanaren oinarrian beti egon dela konposiziorako lotura bat. Beharbada jende askok euskal kantari gisa ikusten nau, baina ni ez naiz sekula rock edo folk singer sentitu» (1). Hari laukoterako obra bat, Blues for string quartet, idatzi zuen 1997an, eta Musika Berrien Donostiako VIII. Jaialdian estreinatu zuen Arkadius hari laukoteak, hari instrumentuetarako beste hiru obrarekin batera. Lau konposizioak Quatuor diskoan (No-CD Rekords, 1997) grabatu zituen Arkadius String Quartetek. Hari laukoterako obra hori Estatu Batuetako Louisville hiriko Unibertsitatearen Grawemeyer Music Collection bilduman dago.

Esparru berean Juan Carlos Perezek sortu dituen beste obra batzuk dira Zazpi dantza haize boskoterako konposizioa, Gintonic 8:40 in the blue night flauta eta pianorako sonata, Foxtrot eta Zortziko saxofoi eta perkusiorako lanak… Bizkaiko Diputazioaren enkarguz, Bizkaieraz sortu zuen, orkestra sinfonikorako lana, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak 2007an estreinatu zuen, Bilkoko Euskalduna jauregian. Albokaren soinuan inspiratuta dago Bizkaieraz, tresna horrek definitzen baitu herrialdearen soinua, Perezen iritziz.

Lan haren haritik sortu zen Itoizen kantuak arlo sinfonikora eramateko proiektua. Perez bera arduratu zen taldearen abesti esanguratsuenetako batzuen zatiekin osaturiko konposizioa sortzeaz, Itoiz Suite. 2009ko Bilboko Aste Nagusian estreinatu zuen Bilbao Orkestra Sinfonikoak, eta geroago CD eta DVDan argitaratu zen.

713

“Bizkaieraz” obraren aurkezpenean, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren egoitzan (Jon Hernaez / Argazki Press)

Perezen obrak Donostiako Musika Hamabostaldian, Zumaiako Hamabostaldian, Bilbao Orkrestra Sinfonikoaren Ganbera Musikako Zikloan eta Leioako Gaur Egungo Musikaren Astean estreinatu dira, besteak beste. Bestalde, 2010. urtean Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko zuzendari akademiko izendatu zuten. Bere izendapenak zalaparta handia sortu zuen, eta urtebeteko kontratua bete ondoren kargua utzi zuen Perezek.

Azken urteetan eszenatokietatik urrun ibili da Perez. Azkenengoz, Hiriko istorioak aurkezteko igo zen Perez taula gainera, Fernan Irazoki (bateria), Gonzalo Tejada (kontrabaxua), Andrzej Olejniczak (saxofoia), Ruben Salvador (tronpeta) eta Alberto Urretxok (tronboia) osatutako taldearekin.

Beste taldeentzako ekoizpen lanak ere egin ditu Juan Carlos Perezek urte hauetan guztietan: Jotakie, Tahures Zurdos, Laja trikitilaria, Maixa ta Ixiar, Sugan…

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Berria, 2005eko urtarrilaren 21a

Atzera

Kantu eroa (Kafe Antzokian, 2000-06-01)

Itoiz Suite
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ezekielen prophezia

Marea gora

Marilyn

Goizeko deiadar / Lo egin

Hegal egiten / Foisis jauna

Zati txiki bat La m-en

Lau teilatu

Hiriko istorioak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Quatuor
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Cuarteto de cuerda nº1

Waltz

Blues for string quartet

Sueño de Li Po

Hau berua
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Esan baietz

Hau berua

Nere herria

Gaur goizean

Herriko neska

Hegaztiena

Etxeruntz

Kantu zahar bat bezela

Bluesaren herrian

Uztaren garaia

Desertuan caravan

Atlantic River
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Begi marroiduna

Bihotz apurtua

Riaren bluesa

Gauero

Être

Oi ene maite

Kantu eroa

Iluntzear dihoanean

Urrearen bila

Bitacora cahiera
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

La aventura humana (1984)

La aventura humana

India piano

Museo New York

Maldivas

Bicis en Bombay

Niños indios al futuro

Los tres anillos (1986)

Los tres anillos

Cabo de Hornos

Mar de Grecia

Calma total

Puerto Lekeitio

La puerta abierta (1989)

De Satié organillo

Etre

Escenas en el bosque

Vals

Paisaje azul

Transición K

Gotas de agua

La puerta giratoria

Piano Lasarte

Casuchas giratorias

Marcha de Pipas

El vuelo de la aventura (1989)

Caravan

Aérea

Vuelo del Ícaro

Dr. Livingstone, supongo

Longitud latitud (1990)

Parte metereológico

Ártico y Trópico

Spanish guitar

Afro

Leningrado

Rojo y amarillo

Enciclopedia

Motores

Kalimba

Zeppelin

Portugueses

Zampanó

Magallanes

Eléctrica

Fang

Bussy

Transición K

Wind surf

Ibarrola (1992) 

Valle de Oma

La vida en un telar (1992) 

La encartada

Poliren kantak

ABESTIAK:

Poliren kanta

Euli baten lepoan

Guau eta guaj

Non daude

Amona fantasia

Hizkimizki

Plis plas

Koloreen merienda

Egunon

Oierren baserrian

Menturaz

Agur agur