2016.07.12
Juan Mari Beltran

Juan Mari Beltran

  • 1947
  • Etxarri-Aranatz (Nafarroa)
  • Folka
Hots-larretan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Juan Mari Beltran, hezurrezko flauta, ikerfurulya (Transylvaniar flauta bikoitza), burrunak, zintzarriak, txistua, arrabita, ahotsa, xirolarrua-boha, xirula, ttunttuna, txalaparta, dultzaina, alboka
  • Pello Ramirez, biolontxeloa
  • Andoni Salamero, ahotsa
  • Errege Belda, akordeoia, ahotsa
  • Ander Barrenetxea, txalaparta, atabala, txaramelak, ahotsa, bonboa, tronpa, danborra, panderoa, bateria, txalaparta, atabala
  • Gema Ines, gitarra  ahotsa  akordeoia
  • Aitor Beltran, txalaparta, aho-soinua, ahotsa, tupinutsia, djembea
  • Felipe Ugarte, txalaparta
  • Mikel Irazoki, baxua
  • Iñigo Monreal, txalaparta
  • Suso Saiz, gitarra

EROSI
Xirolarrua

PARTAIDEAK

  • Juan Mari Beltran, xirolarrua, xirula eta ttunttuna, kastainetak, ahotsa
  • Fernando Jalon, dultzaina, txirimia eta boha

EROSI
Txalaparta
play_buttonadd_button
EROSI
Amasatik Arratera

PARTAIDEAK

  • Luis Astiasaran, trikitixa
  • Jose Mari Astiasaran, panderoa eta ahotsa
  • Juan Mari Beltran Argiñena, dultzaina

 
Orhiko xoria
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Juan Mari Beltran, dultzainak, alboka, ahotsa, arrabita, tronpa, txalaparta, txistua, ttunttun, burrunak
  • Miriam F. Atxaerandio, biolina
  • Jasone Camara, akordeoia, biolontxeloa
  • Iñigo Monreal, txalaparta, arxaluak, burrunak, ttipiuntzia, kainabera, djembea
  • Ander Barrenetxea, txalaparta, danborra, panderoa, burrunak, perkusioa
  • Aitor Gabilondo, ahotsa
  • Zohar Fresco, perkusioak
  • Andoitz Antzizar, trikitixa, ahotsa
  • Mirari Perez Gaztelu, ahotsa
  • Jose Manuel Tejedor, gaitak
  • Ahots taldea (Alito Gracia, Karmele Iriarte, Kepa Oliveri, Angel Palomo, Elixabete Perez Gaztelu, Mirari Perez Gaztelu)
  • Aitor Beltran, txalaparta

EROSI
Arditurri: gogoaren bidezidorretatik
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Juan Mari Beltran, alboka, txalaparta, tronpa, mosugitarra, txistua, ttunttuna, arrabita, danbolina, txanbela, dultzaina
  • Aitor Gabilondo, ahotsa
  • Iñigo Lurgain, akordeoia
  • Iñigo Monreal, djembea, txalaparta
  • Oihana Irastorza, panderoa
  • Felipe Ugarte, txalaparta, ttipiuntzia
  • Joseba Tapia, trikitixa
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia
  • Suso Saiz, gitarra, ponderoa
  • Maddi Oihenart, ahotsa
  • Laurentx Oihenart, ahotsa
  • Miriam F. Atxaerandio, biolina

EROSI
Beti ttun-ttun
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Juan Mari Beltran, txanbela, adarrak, sunpriñua, ahotsa, burruna, txistu-danbolina, txalaparta, klarinetea, alboka, tronpa, didjeridua, flauta, txistua
  • Iñigo Monreal, txalaparta
  • Arantxa Ansa, txalaparta
  • Joxan Goikoetxea, sintetizadoreak, ahotsak, anbienteak, programazioak, Hungariako citera, akordeoia, pianoa, soka moldaketak, ttun-ttuna
  • Suso Saiz, hypnotics, gitarra elektrikoa, sintetizadoreak, pianoa, anbienteak, programazioak
  • Esteban Argiñena, ezkilak
  • Aitor Beltran, txalaparta
  • Anima abesbatza (zuzendaria, Iñaki Carcamo), ahotsa
  • Juan Arriola, Maite Larburu, Pello Ramirez, hari taldea
  • Javi Martinez Ziriza, ahotsa

EROSI
Egurraren orpotik dator...
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Joxan Goikoetxea
  • Juan Mari Beltran
  • Juanma Vicente
  • Suso Saiz
  • Joseba Tapia
  • Klaus Wiese
  • Amaia Zubiria

EROSI
Orhiko xoria
play_buttonadd_button

Kontradantza

Orhiko xoria

Hots-larretan
play_buttonadd_button

Bergaretxeren kontrapasa

Hots-larretan

Hots-larretan
play_buttonadd_button

Leheneko koblakariaren ahidia

Hots-larretan

Orhiko xoria
play_buttonadd_button

Itzurun: Lizarratik Donostiara

Orhiko xoria

Txalaparta
play_buttonadd_button

Ttakun ttan ttakun

Txalaparta

Hots-larretan
play_buttonadd_button

Egunsentia

Hots-larretan

Egurraren orpotik dator...
play_buttonadd_button

Egurraren orpotik dator

Egurraren orpotik dator...

Orhiko xoria
play_buttonadd_button

Gogoaren bidezidorretatik

Orhiko xoria

Zazpi urterekin bidali zuen amak Juan Mari Beltran (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1947) herriko bandaren zuzendariarengana musika ikastera. Klarinetea jotzen ikasten hasi, eta zuzendariaren eraginez txistua jotzen ere ikasi zuen. Hamabi urterekin biak jotzen zituen, klarinetea herriko bandan eta txistua txistulari taldean. Hamabost urte zituela, Donostiara bizitzera joan zen familiarekin. Isidro Ansorenarekin jarraitu zuen ikasten, eta haren enkarguz ezkontza eta auzoetako festetan txistua jotzen hasi ziren, bera eta anaia Bixente.

Biak hasi ziren Argia taldean musikari gisara. Juan Antonio Urbeltzen eraginez taldean gertatutako bilakaera hurbiletik ikusi, eta Euskal Folklorearen Laborategiko partaide aktiboa gertatu zen Juan Mari Beltran. Garai hartakoak dira bere lehen landa ikerketa eta grabazioak. Zoritxarrez, gehienak galduak dira gaur egun; hala eta guztiz ere, orduan piztu zitzaion Beltrani gaurdaino itzali ez zaion herri musikarekiko eta ikerketarekiko grina. Argia taldean ere hasi zen herri musikako tresnak ezagutzen eta jotzen. Horretaz gain, Artze anaiekin txalaparta jotzen hasi eta 1964an eman zuten Beltran anaiek lehen txalaparta emanaldia, Elizondon (Nafarroa).

942

Juan Mari Beltran txalaparta jotzen, Oiartzungo Herri Musikaren Txokoan. (Jon Urbe / Argazki Press)

Euskal herri musikaren izen funtsezkoak gertatu diren hainbat musikari ezagutu, tratatu eta estimatu zituen: Leon Bilbao albokaria, Maurizio Elizalde txistularia… Sekula ikerketa alde batera utzi gabe, 1980an sortu zuen Azala, eta taldean jarraitu zuen 1984a arte. Artean, euskal folk musikaren haize berrien adierazle zen diskoa grabatu zuen: Azala (IZ,1983). Taldekideekin norabide musikalaren inguruko desadostasunak zituela-eta Azala utzi eta Txanbela osatu zuen 1984an. Urte hartan bertan kaleratu zuten lehen lana, Txanbela (IZ, 1984). Hurrengo urtean, bere ikertzaile senaren lekuko eta euskal etnomusikologiaren harribitxia den Euskal Herriko soinu tresnak (IZ, 1985) diskoa eta dokumentala plazaratu zituen.

Txanbelan askoz ere modu “libreagoan” gauzatu ahal izan zuen Beltranek herri musikaz zuen ikuspegia; berreskuraketa eta artifiziorik gabeko berrinterpretazioa. Ikuspegi horren lekuko dira taldearekin plazaratutako beste hiru diskoak: Doinurik doinu (IZ, 1987), Hirugarren koskan (IZ, 1992) eta Arin arinketan (IZ, 1997).

Berrikuntza eta esperimentazioa alde batera ez dituela uzten erakutsi zuen Joxan Goikoetxea akordeoi jotzailearekin izandako elkarlanean. 90eko hamarkadan indarrean zegoen “musika berrien” etiketa jaso arren, txalapartaren eta teklatuen arteko elkarrizketa mamitsua da Egurraren orpotik dator… diskoa (NO-CD, 1993). Suso Saiz musikari espainiarrak ekoitzi zuen bikotearen hurrengo lana, Beti ttun-ttun (NO-CD, 1999), aurrekoaren bidetik jotzen zuena.

941

Mundumira jaialdian. (Raul Bogajo / Argazki Press)

Bakarkako ibilbideari ekin zion Juan Mari Beltranek urte hartatik aurrera. Bi disko kaleratu ditu orduz geroztik: Arditurri (Elkar, 2002), hori ere Suso Saizek ekoitzia, eta Orhiko xoria (Elkar, 2006). Bietatik edozein gerta daiteke Beltranen ikuspegi musikalaren gailurraren erakusgarri. Multinstrumentista preziatua izanik (alboka, dultzaina, txalaparta, txistua…), hainbat musikarirekin lan egin du azken 25 urteotan. Aipagarriena, agian, 1984tik aurrera Amasako Astiasaran Anaiekin egiten duena. Horren lagin bat Amasatik Arratera (Herri Musika Zaleak, 2007) diskoan bildu dute.

Xirolarrua (Syntorama-Soinuenea, 2012) da Beltranen azken diskoa, Fernando Jalon dultzaina jotzaile espainiarrarekin grabatutako lana. Xirolarrua tresna berreskuratzeko eta dultzainarekin historikoki izan duen bikote harremana berpizteko bi musikariek egindako lanaren testigantza da aipaturiko diskoa.

Herri musikaren inguruan egindako lan guztia erakutsi eta zabaltzeko sortu zuen Herri Musikaren Txokoa. Museo eta interpretazio zentro horretan liburutegia, fonoteka eta herri musikako hainbat tresna topa daitezke. 1996an martxan jarri eta 2002an zabaldu zen jendearentzat. Interpretazio zentroa izateaz gain, inguruan bestelako egitasmoak ere gauzatzeko plataforma bikaina da Herri Musikaren Txokoa. Herri Musika Zaleak elkartea da bertan sortutako egitasmo nagusia.

944

2005eko Musika Hamabostaldian. (Imanol Otegi / Argazki Press)

Ezin aipatu gabe utzi Juan Mari Beltranek euskal musika tresnak zabaltzeko hezkuntza alorrean egindako lana. 1985etik hainbat tresnaren irakasle da Hernaniko kontserbatorioan (dultzaina, txalaparta, alboka…), eta bera da azken hogei urtean Hernanin Euskal Herri osoko txalapartariak bildu dituen Txalaparta Festaren bultzatzaile eta antolatzaile nagusietakoa. Hain zuzen, txalapartari eskainitako disko-liburu mardula kaleratu du, Txalaparta (Nerea-Syntorama, 2009), eta horren harira, Ttakun Ttan Ttakun ikuskizuna prestatu du Kukai dantza taldearekin.

Testua: Andoni Tolosa

Soinu-tresnak euskal herri musikan 1985-2010
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Alboka (Arratia. Bizkaia)

Sunpriñua

Txistua (Kaletar ingurukoa)

Toberak

Soka taldea

Panderoa

Trikitixa. Soinu-txikia

Alboka (Zegama. Gipuzkoa)

Xirula

Dultzaina

Txalaparta (Erbetegi-Etxeberri)

Txanbela

Txistua (Baserritar ingurukoa)

Tronpa-mosugitarra

Txalaparta eta adarra

Nafarroako gaita

Hots-larretan
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Egunsentia

Bergaretxeren kontrapasa

Baserrira noratuta / Negu beltza-gorria

Leheneko koblakariaren ahidia

Larraburu

Artzainzuloan

Billantzikoa

Almute dantza

Lagun artean / Rigodoia

Artaldearen atsedena

Plazara

Arratsaldeko eguzkia / Soinua geldituta

Soinu-jolearen hasperena

Udako solstizioa Chillida Lekun

Neska laguntzea

Lo-ametsetan

Xirolarrua

ABESTIAK:

Errioxako Kalebueltak

Gure atsegina

Arin-arin - martirieta

Ozkabarte

Zelatun

Hernaniko buruhandien dantza 

Eskuernagako makil jokoa 

Euskal baleazaleak 

Mazurka zuberotarra 

Hau dantza

Naxerako bueltak 

Añarxume

Diego

Jota Montte

Porrusalda Montte

Baztango sagar-dantza 

Kadrile copain mauletarra

Danbolinteroen kontrapasa 

Zaragi dantza 

Txulalai 

Tximistarri 

Orhiko xoria 

Txalaparta
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ttakun ttan ttakun

Ttakunez elkarturik

Kirikoketa

Sagutzarra eta basurdea (zerua zikinduaz)

Dilin dalanketa

Bederatzikoan

Arrankin trankin trankun mailoaren hotsa

Orekaren eta desorekaren arteko mugan

Ilbete dantza

Ur azpiko harri hots jokoak

Ttinbilin ttanbalan

Agurra

Mahai inguruan

Hamarrekoetan

Uso xuria errazu

Gaztainak egosiak eta

Ttunttun

Itsasoa laino dago

Amasatik Arratera

ABESTIAK:

Kalez kale

Gure lurra

Martirieta

Baltsa kanadiarra

Montte aldetik

Hamabost hamasei urte

Oraingo neskatilak

Amasako sasi-mazurka

Paperezko etxea

Leitzakoa

Baita ere

Bultzemeneoan

Tú ya no soplas

Zizurkilgo bidean

Tomasena

Agirretxe arin arin

Ostegun gizen

Etxe-zahar

Orexako polka

Orhiko xoria
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Itzurun: Lizarratik Donostiara

Gogoaren bidezidorretatik

Kontradantza

Josetxo Olaberriko / Artamendiko Lili

Orhiko xoria

Txalaparta launaka

Otxoki

Arratiatik Txilibrin

Bortian ahuzki

Muneinak

Azkoitiko martirietan

Ernio, Urkiola edo Urrategin (Montte porrusalda)

Gorrotxategien martxa

Baztango ioiak

Agiñako harrespilak

Lauko ote jotzea

Beti ttun-ttun
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Hasierako aïrea

Durunbele-Alakiketa

Fandango aparta

Sagar dantza

Zuretatik burnira

Ezkilaparta

Bentatik nator

Saltoka

Aire malguan

Beti ttun-ttun

Amaitzeko aïrea

Belatsarena

Egurraren orpotik dator...
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Egurraren orpotik dator

Deia

Makil dantza

Aire librean

Lo kanta

Azken dantza

Toberak

Eltzegor

Ingurukoa

Argizari

Egurraren kanta

Hegaldia