2016.02.22
Julio Kageta

Julio Kageta

  • 1983 - 1995
  • Rocka
Mestizu
play_buttonadd_button

Mestizu

1993 - Gor

PARTAIDEAK

  • Gorka Manzisidor, ahots nagusia
  • Iker Saenz Zaitegi, gitarra, koruak
  • Patxi Linares, gitarra
  • Asier Agirregomezkorta, baxua
  • Juanmi Bravo, bateria, koruak

EROSI
Bihar eta berandu
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gorka Manzisidor, ahotsa
  • Asier Agirregomezkorta, baxua
  • Iker Saenz Zaitegi, gitarra
  • Patxi Linares, gitarra
  • Juanmi Bravo, bateria

EROSI
Julio Kageta-Kiowak-Pottoka-SS-77
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gorka Manzisidor, ahotsa
  • Asier Agirregomezkorta, baxua
  • Iker Saenz de Zaitegi, gitarra
  • Juanmi Bravo, bateria
  • Olatz, ahotsa

 
Mestizu
play_buttonadd_button

Masturbazioa

Mestizu

Bihar eta berandu
play_buttonadd_button

Monstruaren hezurdura

Bihar eta berandu

Mestizu
play_buttonadd_button

Geografia eta gabezia

Mestizu

Mestizu
play_buttonadd_button

Antzezkotasunaren desberdintasuna

Mestizu

Mestizu
play_buttonadd_button

Fusion na forxa

Mestizu

Mestizu
play_buttonadd_button

Euskal heriotza

Mestizu

Mestizu
play_buttonadd_button

Hitz jarioaren makina

Mestizu

“Banaketa beste barik egin genuen: zuk tabernetan musika eskuaz segitzen duzunez, bateria; zu berbatsuena zarenez, abestu… Horrelaxe osatu genuen taldea” (1). Gorka Manzisidorrek (ahotsa), Juanmi Bravok (bateria), Iker Saenz Zaitegik (gitarra), Asier Agirregomezkortak (baxua) eta Patxi Linaresek (gitarra) sortu zuten Julio Kageta, 80ko hamarkadaren erdialdera. Entseatzeko lokala bazuen taldeak, baina jotzeko tresnarik ez ordea. Ermuako beste bi talderekin (Banco de Esperma eta Lo del Perro) instrumentuak eta lokala elkarri uzteko akordioa lortu ondoren hasi ziren entseatzen.

36

Julio Kageta.

Bilboko Gaueko aretoan eman zuen lehen kontzertua, artean hardcore talde bat zelarik. 1987tik 1989ra bitartean hiru maketa grabatu zituen, euskaraz eta gaztelaniaz abesturiko kantuekin. Oihuka diskoetxearen arreta bereganatu zuen, eta Julio Kageta izena harturik, disko bat grabatzeko eskaintza jaso zuen boskoteak hasiberriak ziren beste hiru talderekin partekaturik. SS-77 eta Kiowak taldeek eta Pottoka kantariak osatu zuten 1990ean argitaraturiko disko hura. Disko hartan grabatutakoak hiru kantu besterik ez izan arren, kontzertu antolatzaileen atea ireki zion diskoak Julio Kagetari. Besteak beste, Siniestro Total talde galiziarrarekin jo zuen Ermuan eta Alemaniako jaialdi antifaxista batean parte hartu zuen Ingalaterrako eta Frantziako taldeekin.

Bihar eta berandu (Gor, 1991) lehen disko luzea Bordeleko Le Chalet estudioan grabatu zuten, arrazoi ekonomikoak zirela medio. LPak hamar kantu bildu zituen, tartean The Clash taldearen “Stay Free” kantuaren bertsio bat: “Monstruaren hezurdura. CDak bat gehiago zekarrenm “Baloretako eskala”, aurreko disko partekatuan jada entzun zitekeena. Taldeak sei urtetako bilakaera islatu zuen disko horretan, maketetan agertutako kantuak eta berriki egindakoak nahastuz. Estilo aniztasuna Julio Kagetaren ezaugarrietako bat izatea bilatzen zuen taldeak. “Guk nahi duguna da ahalik eta estilo desberdin gehien jorratu. Ez dugu aurrez erabakitzen estilo bat edo beste, atera egiten da besterik gabe gustuko dugulako (…) Uste dugu Euskadin bertan, nahiko burugogorrak garela eta ez zaigu gehigi sartzen bestelako musikak, estilo berriak” (2).
37
Bi urte geroago heldu zen Mestizu (Gor, 1993). Beren jaioterria, Ermua, izan zuten gogoan taldekideek diskoari izenburua jartzerakoan. “Guk mestizu esaterakoan beti kontuan hartzen dugu Ermukoak garela. Ermua apur bat Babeleko dorre bat da. Denetarik hitz egiten da bertan, euskaraz, gazteleraz, galegoz… Beti oso harro egon gara horretaz. Diskoko hitzetan mestizaia aldarrikatzen dugu, beti horrela pentsatu izan dugulako” (3). Horren adibidea da galegoz abesturiko kantu bat dagoela diskoan, Urban Dance Squad taldearen “Fusion na forxa. Herbehereetako taldeak bezala, estiloak nahastea oso gustuko zuen Julio Kagetak, eta M-ak, Os Resentidos eta Red Hot Chili Peppers aipatzen zituen talde kutunenen artean. Bigarren disko honetan rock&rolla eta funk doinuak dira nagusia, baina soinua aurrekoan baino gogorragoa da.
Julio Kageta 1995ean desagertu zen, eta jarraian Dantzut sortu zuten Iker Saenz Zaitegik eta Juanmi Bravok. Hura 2000n desegin zen, maketa bat eta autoekoitzitako CD bat kaleratu ondoren, eta zenbait taldekide aldatuta,Puto Amoak Matematiketan (P.A.M.) taldeak hartu zion lekukoa. Saenz Zaitegi Kokein taldean ere aritzen da gaur egun.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1)Euskaldunon Egunkaria, 1991ko apirilaren 17a
  • (2)Euskaldunon Egunkaria, 1991ko abenduaren 5a
  • (3) Euskaldunon Egunkaria, 1993ko maiatzaren 14a
Mea kulpa

Mea kulpa

Zuz: Iker Trebiño

Atzera

Mea kulpa

Zuz: Iker Trebiño

Mestizu
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Geografia eta gabezia

Antzezkotasunaren desberdintasuna

Euskal heriotza

Hitz jarioaren makina

Aleluia

Zelako guasa

Fusion na forxa

Masturbazioa

Europa 2000

Bonus track

Buprex mezularia

Iñor al dago?

Bihar eta berandu
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Mea kulpa

Senar ihekia

Postmoderno

Gaurko iraultzailea

Bi tanta

Kronika beltza

Hitz ederrena

Ametsetan

Monstruaren hezurdura

Six of Birminghan

Baloretako eskala *

Julio Kageta-Kiowak-Pottoka-SS-77
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ametsetan

Baloretako eskala

Batzutan