2015.09.02
Kashbad

Kashbad

  • 1991
  • Errenteria (Gipuzkoa)
  • Hardcorea, Rocka
Arrakala
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Sorkun Rubio, ahotsa
  • Gorka Sesma, gitarra
  • Gorka Lazkano, baxua
  • Haritz Beristain 'Txiki', bateria

EROSI
Hesiak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Sorkun Rubio, ahotsa
  • Haritz Beristain 'Txiki', bateria
  • Gorka Sesma, gitarra
  • Karlos Osinaga, baxua

EROSI
Distantzia
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gorka Sesma, gitarra
  • Sorkun Rubio, ahotsa
  • Haritz Beristain 'Txiki', bateria
  • Gorka Lazkano, baxua

EROSI
Kashbäd
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Sorkun Rubio, ahotsa
  • Gorka Sesma, gitarra
  • Iban Jimenez, gitarra
  • Haritz Beristain 'Txiki', bateria
  • Gorka Lazkano, baxua

EROSI
Arrakala
play_buttonadd_button

Arrakala

Arrakala

Kashbäd
play_buttonadd_button

Ni izateko

Kashbäd

Hesiak
play_buttonadd_button

Hesiak

Hesiak

Arrakala
play_buttonadd_button

Erraiak

Arrakala

Distantzia
play_buttonadd_button

Desio baten ekaitza

Distantzia

Hesiak
play_buttonadd_button

Oinutsik

Hesiak

Kashbäd
play_buttonadd_button

Nazkauta

Kashbäd

Hesiak
play_buttonadd_button

Mattin

Hesiak

1991n hasi ziren Gorka Sesma (gitarra), Igor Elizondo Txus (baxua), Haritz Beristain Txiki (bateria) eta Iban Jimenez (gitarra) Errenteriako lokal batean instrumentuak jotzen ikasten. Abeslari batzuk probatu zituzten, baina ez zuten benetan aurrera egin bi urteren ostean Sorkun Rubio taldera batu arte. Hardcorea egiten zuten, azkarra, eta abeslariaren ahots tinbreak leundu eta goxotu egin zuen emaitza. 1995ean EMTEk (Errenteriako Musika Taldeen Elkartea) kaleratutako bilduman kantu bat sartu zuten; eta handik hilabete gutxira maketa grabatu zuten. Radio Terror taldean aritutako Mikel Gonzalez eta Jon Miner arduratu ziren soinua hartzeaz Errenteriako Soinu Tailerrean. Kasetean zortzi kantu propio batu zituzten, eta salgai jarri. Zabaldutako 600 aleak berehala saldu ziren, eta oso harrera ona izan zen.

Euskal Herrian Jingo de Lunch, Bad Brains eta halako taldeak hain ezagunak ez baziren ere, doinu gogorrei neska ahotsa gehitzeak erraztu egin zuen onespen zabala jasotzea. Nonahi jotzen hasi ziren, eta Esan Ozenki diskoetxea haiekin harremanetan jarri zen. Horren ondorioz, Negu Gorriak, Banda Bassotti,Radio Bemba eta beste talde batzuekin egin zituzten emanaldiak. Are gehiago: Egin Txotx lehiaketako finalera heldu ziren 1996an.

Kashbäd (Esan Ozenki, 1996) Kaki Arkarazorekin grabatu zuten, Azkarateko Katarain estudioan. Ordurako Gorka Lazkano (baxua) batu zitzaien taldera, eta Txus ordezkatu. Hamabost kantu grabatu zituzten, horietatik bost maketatik berreskuratuta. Hardcorea batez ere, eta reggae apur bat: “Hegaz” kantua izan zen ospetsuenetako bat. Manolo Gilek lagundu zien diseinu grafikoan, eta diskoaren haria lurra eta askatasuna ziren. Dagoeneko, Kashbad gelditu ezin zen makina zen, eta bidean ikasi behar izan zuten, beraiek gerora aitortu egin zuten moduan: “Hasieran ez genituen zuzenekoetarako tabla nahikorik, eta kontzertu handiak eman behar izan genituen. Behin baino gehiagotan pentsatu genuen maketa azkarregi grabatu genuela” (1).

42

Sorkun Rubio, Kashbadeko abeslaria.

Hurrengo urtean, 1997an, Iban Jimenezek taldea utzi zuen, eta, atsedenaldi baten ondoren, laukote gisa jarraitu zuten, gitarra bakarrarekin. Distantzia bigarren diskoa ere (Esan Ozenki, 1997) Kaki Arkarazorekin grabatu zuten. Izenburuarekin irudikatu nahi izan zuten hirietan denok fisikoki gertuago baina benetan banatuago gaudela. Hardcore azkarra apur bat alboratu, eta, rocka oinarri hartuta, bestelako erritmoak lantzen hasi ziren. Hala ere, reggaeren bat ere aurki daiteke bertan, eta, PI.L.T. taldeko Rafa Rueda eta Xanperen laguntzarekin, “Lau hatz” kantua idatzi zuten, Saharako hassania dialektoan. 11 kantuez gain, diskoak bost pieza instrumental gordetzen ditu ezkutuan. Bitxikeria gisa eta musika ikuspegia zabaltzen ari ziren seinale, zuzeneanPixies taldearen “Isla de encanta” jotzen hasi ziren. Euskal Herri osoan ez ezik, Bretainian eta Italian ere kontzertuak eman zituen taldeak.

1999ko martxoan, hirugarren diskoa izango zenaren kantuak idazten hasi zirenean, Gorka Lazkano atxilotu eta espetxeratu egin zuten. Taldekideak zer egin ez zekitela gelditu ziren, baina, azkenean, aurrera egitea pentsatu zuten. Eta Karlos Osinaga(Lisabö) batu zitzaien behin-behineko ordezkapena egiteko. Behin abestiak prestatuta, ordura arte besteak beste PI.L.T. eta Zea Mays taldeekin lan asko egindako Jose Lastraren Tio Pete estudiora jo zuten. Hesiak (Esan Ozenki, 1999) izan zen emaitza, eta ordura arteko abiadura eta amorruari buelta eman zioten: kantu pop (post)rockeroagoak idatzi zituzten, intentsitatearekin gehiago jokatuz; eta lanak kutsu triste eta pentsakorragoa dauka, seguruenik, Gorkaren hutsuneak eraginda. Hala ere, diskoaren aurkezpen kontzertuetarako askatu egin zuten taldekidea, eta luze gabe berreskuratu egin zuen bere lekua taldean.

41

Sorkun Rubio, Gorka Sesma, Haritz Beristain, Karlos Osinaga eta Gorka Lazkano (2000).

Hala, ohiko kideekin, Gasteizko Gaztetxearen aldeko Gaztetxeak martxan!! bildumarako “Zuen eskaparateetan” kantu berria grabatu zuten, taldeak utzi duen azkeneko alea. Epe laburrera taldeak agur esan zuen, eta taldekideek hainbat proiekturi eutsi zieten: Sorkunek, Fermin Muguruza laguntzeaz gain, bakarkako hiru disko kaleratu ditu, Onna (Metak, 2002), Duna (Metak, 2005) eta Sorkun & Vice Presidentes (Pias, 2008); Txiki Peiremans+ eta Lau Itzal taldeetan ibili da; eta Gorka Sesma, Lau Itzal-en aritu ostean, gaur egun The Hot Dogs! taldeko soinu teknikaria da.

5524157

‘Arrakala’ diskoa aurkeztu zuten 2014ko apirilean. (Juan Carlos Ruiz / Argazki Press)

Horrez gain, 2007ko udazkenean hiru kontzertu bakarrik egiteko elkartu ziren: Bilboko Kafe Antzokian, Errenteriako Zumardian eta Gasteizko Gaztetxean. Hala ere, 2014ko urtarrilean taldeak Facebook bidez iragarri zuen kanta berriak prestatzen ari zela, eta hilabete batzuk geroago Arrakala diskoa (Bonberenea Ekintzak, 2014) argitaratu zuten. Apirilaren amaieran plazaratu zuten eta maiatzean ekin zioten zuzenean aurkezteari. Guztira 39 kontzertu eskaini zituen diskoa aurkezteko, azkena 2015eko urtarrilaren 3an Tolosako Bonberenean.

Testua: Iker Barandiaran

  • (1) El Tubo, 78. zenbakia, 1996

Atzera

Arrakala

Arrakala
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Malabareak

Aita urrea

Arrakala

Lokatz siderala

Hortaz gu

Okila

Nor gehiago

Erraiak

Zuen eskaparateetan (bonus track)

Gaztetxeak martxan!! (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Zuen eskaparateetan

Hesiak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Oinutsik

Hesiak

Bi

Burmuinak

Zin egin gabe

Ilargipean

Orain

Bitartean

Mattin

Distantzia
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Makinak

Debaluazioa

Hotzean berotu

Ordu bete

Desio baten ekaitza

Ez dakit

Lehen afaria

Barrez

Soilik

Baldin badaiteke

Lau hatz

Kashbäd
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ni izateko

Zure zain

Lehertuz

Hegaz

Angelu zuzena

Punttuba

Egunsenti izartsua

Hik zer nahi dek??

Bizitzea

Txo!!

XXX

T'ahoa

Nazkauta

Amalur

Instrumentala