2017.03.02
Kauta

Kauta

  • 2001
  • Andoain (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Atzera

Wrecking Ball

Atzera

Zein berri?

Suzko gauak

Lo ezaren sareetan
izarak kate bilakatzean
zure oroimenaren barrikadetan
suzko gauetan.

Lo ezaren sareetan
iragana berpizten zoaz
zauri bakoitzeko min bakoitzean
oroitzen naiz zutaz.

DENBORAREN AZKEN HONDARREAN
HEGAKA ZOAZ AMETSAREN BIHOTZ GORDINAREN AZALEAN
HEMEN JADA LEKURIK EZ DA BIONTZAT
EZ ZAUDENETIK NIRE BESOETAN

Lo ezaren sareetan
gauez batzen gara ametsetan
egunez pentsakor, gauetan maitakor
zure alboan.

Lo ezaren sareetan
Iragana berpizten zoaz
zauri bakoitzeko min bakoitzean
oroitzen naiz zutaz.

Suzko zeruak ziren
gauez zeharkatzen zenituenak
zeru zabal beltzean zure izar hautsa argi guztietan.

DENBORAREN AZKEN HONDARREAN
HEGAKA ZOAZ AMETSAREN BIHOTZ GORDINAREN AZALEAN
HEMEN JADA LEKURIK EZ DA BIONTZAT
EZ ZAUDENEKO GURE SUZKO GAUETAN