2017.03.02
Kauta

Kauta

  • 2001
  • Andoain (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Atzera

Wrecking Ball

Atzera

Zein berri?

Jakin nahiko nuke...

Jakin nahiko nuke
bizitza nola bizi zaila izan arren.

Zoriontasuna beti ez baita eskura.

Une leunak, badira.
Une garratzak, izanen dira.

Aukerak hautatuz, mundu bat marrazten duzu.
---------------
Jakin nahiko nuke,
zergatik garen beldur erabakiez.
Ezbaian jartzen ditugu aukera guztiak.

Hitz ematea, konpromisoa
atzera botatzen gaitu jada.

Ikarak aldenduz, mundu bat marrazten duzu.

Irudikatuz mundu bat, bidea eginez goaz
sentituz, une anitzak
guztiak ez dira oroitzen, ikasteko adina ez bada,
amestuz noa oraina.
----------------
Une leunak, badira.
Une garratzak, izango dira.

Aukerak hautatuz, mundu bat marrazten duzu.

Irudikatuz mundu bat, bidea eginez goaz
sentituz, une anitzak
guztiak ez dira oroitzen, ikasteko adina ez bada,
amestuz noa oraina.
Ilunetan argitzen den izarra zara
beldurrik ez, itsasoa esnatzean
hona, zuretzat, kantu hau.

Babesten nuen argia zinen
bideak gurutzatu zirenean.

Jakin nahiko nuke!