2017.03.02
Kauta

Kauta

  • 2001
  • Andoain (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Atzera

Wrecking Ball

Atzera

Zein berri?

Bizi

Behelaino lodia
Goizero hemen sartua
Ezin dugu ikusi goizeko argi berria

Etorkizunean haizea dugu itxaropen
Lainoa mugitzeko erratza izan daiteke

Gure herri gorria
berdez tindatu gura luketena
ortzea beltz bada ere,
gazte argiz urdinduko duguna

Soka koloretsua
norabide berean tiratzeko
ohar gaitezen denok
askatzen gaituen trenik
ez dator noraeza honetan

Askatasuna lau
hormako zeldetan
herri zatikatu honetan
poltsiko gutxiren menpe

Aker ernegatu
Bortizki gaitu astintzen
Erantzuteko gaude gure oihu ta irrintziz

Leiho zabalak erein
Amaigabeko gelak jasotzeko
abestiak sortzeko
Doinu ezberdinen indar ta gogoz

Itsasoari lekua
kendu dionak ura jasoko du
ohar gaitezen denok
Askatzen gaituen trenik ez dator noraeza honetan

BIZI ITXAROPENTSU BIZI
IRAULTZA EGINEZ, BIZI
GAZTE ASKEAK GARA
DENON INDARREZ, BIZI!!