2014.05.26
Kaxiano

Kaxiano

  • 1932 - 2002
  • Lizartza (Gipuzkoa)
  • Herri kanta
Soinu eta kantu
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Kaxiano Ibarguren, ahotsa, akordeoia
  • Carlos Garcia, saxofoi altua
  • Angel Mari Otamendi, bateria
  • Fran Iturbe, gitarrak
  • Txarli de Pablo, kontrabaxua, baxu elektrikoa
  • Anjel Valdes, perkusioa

EROSI
Antzuolari
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Kaxiano Ibarguren, ahotsa, akordeoia
  • Carlos Garcia, saxofoi altoa
  • Angel Mari Otamendi, bateria
  • Mikel Artieda, baxua
  • Mixel Ducau, saxofoi sopranoa, gitarra

 
Lizartzako oihartzunak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Kaxiano Ibarguren, akordeoia, ahotsa
  • Beñat Amorena, bigarren akordeoia
  • Joseba Tapia, trikitixa
  • Xabier Berasaluze "Leturia", panderoa
  • Carlos Rosat, flauta
  • Jose Javier Gomez, tronpeta
  • Carlos Hipolito, tronboia
  • Enaut Ibarguren, ahotsa
  • Mixel Ducau, saxofoia, gitarra

 
Ongi etorri
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Carlos Garcia, saxofoia
  • Anjel Mari Otamendi, bateria
  • Kaxiano Ibarguren, ahotsa, akordeoia
  • Angel Unzu, gitarra
  • Mikel Artieda, baxua

 
Nere oroigarri

PARTAIDEAK

  • Kaxiano Ibarguren, ahotsa, akordeoia
  • Teodoro Lirio, bateria
  • Carlos Garcia, saxofoia
  • Jose Garate, baxu elektrikoa
  • Eñaut Ibarguren, umearen ahotsa

 
Baserritik kalera
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Kaxiano Ibarguren, akordeoia, ahotsa
  • Teodoro Lirio, bateria
  • Carlos Garcia, saxofoia
  • Jose Garate, baxua
  • Eñaut Ibarguren, umearen ahotsa

 
Itsasontzi baten
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Kaxiano Ibarguren, ahotsa, akordeoia
  • Teodoro Lirio, bateria
  • Carlos Garcia, saxofoia
  • Jose Garate, baxua

 
Itsasontzi baten
play_buttonadd_button

Itsasontzi baten

Itsasontzi baten

Soinu eta kantu
play_buttonadd_button

Soinu eta kantu

Soinu eta kantu

Baserritik kalera
play_buttonadd_button

Tximeleta bezala

Baserritik kalera

Lizartzako oihartzunak
play_buttonadd_button

Itsasontzi baten

Lizartzako oihartzunak

Ongi etorri
play_buttonadd_button

Gure zortzikoa

Ongi etorri

Itsasontzi baten
play_buttonadd_button

Neska mutilari

Itsasontzi baten

Ongi etorri
play_buttonadd_button

Ongi etorri

Ongi etorri

Hamazazpi urte zituela gelditu zen Kaxiano itsu, 1949ko irailaren 21etik 22rako gauean, Gipuzkoa Nafarroarekin lotuko zuen tunela egiten ari zirela, barrena galdu bat lehertuta. “Zoritxarrak zortea ekarri zidan”, zioen Kaxianok (1). Izan ere, istripu haren ondorioz hasi zen musika ikasten. Jose Ignacio Urdanpilleta apaizarekin braillea ikasi, eta Eugenio Mendia Lizartzako organistak solfeoa irakatsi zion. Manolo Iabenekin eta anaiarekin klase batzuk hartu, eta 18 urterekin plazarik plaza hasi zen Kaxiano, soinuarekin. Lehendabizi herrian bertan, Lizartzan (Gipuzkoa), eta hurrena, Atallun (Nafarroa). 14 duro kobratu zituen, garai hartan paper fabrikan astebetean lan eginda irabazten zena. Autobusean eta trenetan mugitzen zen lehen urte haietan alde batetik bestera Kaxiano.

334

‘Euskaldunon Egunkaria’-ren aldeko jaian, 1993an.

Hasierako garaietan besteren kantuak jotzen zituen Kaxianok, eta abestu, gutxi. Lotuan dantza egitea debekaturik zegoen garaiak ziren, eta arin-arinak eta fandangoak jotzen zituen batik bat soinuarekin. Aitzindaria izan zen Kaxiano akordeoiarekin tangoak eta mexikarrak jotzen Euskal Herriko plazetan. Eta berehala gaztelaniazko kantu ezagunak euskaratzen hasi zen, “Cuando iba el domingo a misa… hura izan zen lehen euskaratu nuena eta izugarrizko arrakasta izan zuen erromerietan. Jendea letra emateko esaten hasi zitzaidan, trikitilariak batik bat” (1).

Eta hurrengo urratsa letrak sortzea izan zen. Bertsolaria zen Kaxiano -1960 eta 1962ko txapelketetan parte hartu zuen, eta behin eskualdeko txapela irabazi ere bai, eta plazetan Txomin Garmendia, Joxe Lizaso eta Lazkao Txiki zituen, batik bat, kantulagun-, eta bertsoak bezala, gaia hartuta, egiten zituen kantuak. Goizaldean izaten zuen sormena emankor: “Bai, bitxia da, baina ni goizeko laurak aldera egoten naiz neure onenean kantuak sortzeari dagokionez behintzat. Siesta egin eta goiz joaten naiz ohera: gero esnatu eta kasete txiki batean grabatzen ditut ohean bertan burura etorri zaizkidan ideia berriak, bestela ahaztu egiten zaizkit eta!” (1). Euskal Herriari eta maitasunari kantatzen dio batez ere Kaxianok, Euskal Herriari zion maitasunari.

Letren ondoren, doinuak sortzen hasi zen Lizartzako itsua, berak kantatuko zituen doinuak batetik, eta bertsotarakoak bestetik. Hala deskribatu zituen Juanito Dorronsorok Kaxianok sortutako doinuak: “Bertsolaria zen, barrutik ezagutzen zuen, eta doinu politak, samurrak, oso sentikorrak egiten zituen” (1). Zortziko txikian nahiz handian, oraindik plazan entzuten dira Kaxianok sortutako doinuak, “Kantatzera nihoa” kasu.

50

Lexoti eta Imanol Lazkano bertsolariekin.

30 urtez Gipuzkoa osoko eta Nafarroa iparraldeko ia plaza denak egin ondoren, 80ko hamarkadan booma izan zuen Kaxianok, “Itsasontzi baten” abestiari esker, batik bat. Arrate eta Loiola irratietan zuzenean grabatu zituen aurreneko kantuak, eta, grabazio haiek entzunda, jendea disko eskean hasi zen. Elkar diskoetxeak erantzun zion eskariari, eta 1986an Itsasontzi baten diskoa argitaratu zuen, bere letra, doinu eta moldaketekin. Berehala 7.000 aleko argitaraldia agortu zen. Eta errenkadan etorri ziren Baserritik kalera (1987), Nere oroigarri (1989), Ongi etorri (1990), Lizartzako oihartzunak (1992), Antzuolari (1994) eta Soinu eta kantu (1996) diskoak. 60 abestitik gora erregistratu zituen.
Denbora luzean -berrogei bat urtez-, Carlos Garcia Ibarrakoa izan zuen atzean lagun, saxofoiarekin, baina Pedro Jose Zubiak ere urteak egin zituen Kaxianorekin. Carlos Garciarekin eta Anjel M. Zubia bateria jotzailearekin talde bat osatu zuen Kaxianok: Axariak izenekoa. Denbora gutxian iraun zuten, baina, izen horrekin; berehala, Kaxiano eta bere taldea deitura hartu zuten, jendeak Kaxiano bertan zela jakin zezan.
2002ko urtarrilaren 29an itxi zituen betiko begiak Lizartzako itsuak, Azpeitian San Jose egunerako (martxoaren 19a) omenaldia prestatzen ari zitzaizkiola. Kaxianoren umorea eta adimena azpimarratu zituzten haren ezagun eta lagunek haren heriotzan.

Testua: Ainara Gorostitzu

  • (1) Euskaldunon Egunkaria, 2002ko urtarrilaren 31
Soinu eta kantu
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Soinu eta kantu

Hondartzetan

Baserria dut maite

Nere haurtzaroan

Oroimenak

Abraham Olano

Betiko errua

Gipuzkoari

Amatxo maitea

Garai batean

Mesedez

Jaunari erregu

Antzuolari
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ermita txiki baten

Bakardadean

Bizkaiari

Nik ez dakit nola

Entzungo nauzue

Fernando Amezketarra

Gure nortasuna

Ipuin bat

Inazio artzaia

Asteburuan

Lazkao Txiki

Lehenengo erromerian

Antzuolari

Lizartzako oihartzunak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Itsasontzi baten

Nere bizitza

Donostiari

Baserritik kalera

Nere oroigarri

Tximeleta bezala

Gaztea nintzen

Agur agur

Zorionak

Kukua

Eñaut

Goizeko hiruretan

Ongi etorri
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ongi etorri

Kukua

Hegazkin baten

Itsasora

Loreak bezala

Nere babesa

Zazpi senideak

Goizeko hiruretan

Zeru azpian

Gure zortzikoa

Lau urtaroak

Nere oroigarri

ABESTIAK:

Nere oroigarri

Agur ama

Nere bizitza

Uso bat izatera

Ezkonberriei beti beti

Egia da

Eguzkia badator

Gaztea nintzen

Itxaropena

Ikurriñari

Itsasontzi baten
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Donostiari

Dantzarako

Itsasontzi baten

Dantzatu

Sagarrari

Txirrita elkartea

Zorionak

Errotan

Zazpiak bat

Neska mutilari

Askatasuna gauria da

Alaitasuna