2017.05.11
Kazkabarra

Kazkabarra

  • 1985 - 1993
  • Folka
Azken saltsak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Patxi Saiz, ahotsa, gitarra
  • Bittor Ulla, gitarra
  • Arantza Lizaso, biolina
  • Iñaki Linazasoro, biolina
  • Carmen Lauzirika, flauta
  • Sergio Villar, akordeoia, trikitixa
  • Joxan Zabalo, bonbardino
  • Xabier Gil, alboka, dultzaina, flauta, panderoa
  • Jon Arrizabalaga, perkusioa
  • Alberto Murua, kontrabaxua, ahotsa
  • Bixente Beltran, dultzaina, txistua, txanbela, klarinetea

 
Ameskide

PARTAIDEAK

  • Gotzon Huizi, ahotsa, atabala
  • Bittor Ulla, kontrabaxua, gitarra
  • Daniel Adrian, biolina
  • Carmen Lauzirika, flauta
  • Juan Luis Vallejo, akordeoia
  • Mainel Sierra, bonbardinoa
  • Xabier Gil, dultzaina, txistua, alboka, panderoa
  • Bixente Beltran, txirula, klarinetea

 
Ihauteriak

PARTAIDEAK

  • Bixente Beltran, dultzaina, klarinetea, xirula
  • Gotzon Huizi, ahotsa, atabala
  • Jaime Eguzkiza, kontrabaxua
  • Daniel Adrian, biolina, gitarra
  • Ricardo Sarobe, trikitixa
  • Xabier Berasaluze "Leturia", panderoa
  • Carmen Lauzirika, flauta
  • Juan Luis Vallejo, akordeoia
  • Mainel Serra, bonbardinoa
  • J. Luis Arizti, pianoa
  • Joxe M. Urreaga, alboka, ahotsa

 
Azken saltsak
play_buttonadd_button

Euskararen aldaba

Azken saltsak

Ihauteriak

Aurkezpena

Ihauteriak

Ihauteriak

Ernio mendi

Ihauteriak

Ihauteriak

Eguzki dantza

Ihauteriak

Ihauteriak

Ihauteri dantza

Ihauteriak

Ihauteriak

Kontradantza 1

Ihauteriak

Ihauteriak

Jeiki mutil

Ihauteriak

Ihauteriak

Udaberria

Ihauteriak

Ihauteriak

Mutil dantza

Ihauteriak

Herri musika eta herri tresnekin harreman luzea zuen Bixente Beltranek, eta haren bultzadaz sortu zen Kazkabarra, Eskola dantza taldearen barnean. Berez, Donostiako inauteri sortu berriak euskal inauterien erroekin lotzeko asmoz urteetan hainbat lan egin ondoren, Bixente Beltranek sortutako hainbat doinu bildu zituen Ihauteriaklehen diskora (Elkar, 1985). Sonoritate bereziko taldeak festa eta dantza giroa aldarrikatzen zuen lan horretan. Bixente Beltran (txirula, klarinetea), Gotzon Huizi (atabala, ahotsa), Jaime Eguzkiza (kontrabaxua), Daniel Adrian (gitarra, biolina), Ricardo Sarobe (trikitia), Xabier Berasaluze Leturia (panderoa), Karmen Lauzirika (flauta), Juan Luis Vallejo (eskusoinua), Mainel Serra (bonbardinoa), J. Luis Arizti (pianoa) eta Joxe M. Urreagak (alboka, ahotsa) osatu zuten taldea.

Taldearen nortasuna honela azaldu zuen Bixente Beltranek: “Kazkabarra herriarengandik, bere kulturaren baitatik sortu den taldea da, tradiziozalea, gure herri izatearen ezaugarri izan den kultur ondare berezi hori berea eginez, gaurko egunez musika alaia eta festazalea egiten ahalegintzen dena, geure geurea dela senti eraziko digun musika hain zuzen” (1).

Ameskide bigarren diskoak (Elkar, 1988) bide beretik jo zuen. Bixente Beltranenak dira diskoko kantu gehienak, nahiz eta, aurrekoan ez bezala, ahotsa agertzen den diskoko pieza gehienetan. Bittor Ulla (kontrabaxua, gitarra) garai hartan sartu zen taldean. Zuzeneko ugari eman zituen Kazkabarrak, eta handik hiru urtera kaleratu zuten hirugarren eta azken diskoa, izenburu argigarri batekin: Azken saltsak (Elkar, 1991). Aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen disko horrek, taldekideetan lehendabizi. Arantza Lizaso eta IƱaki Linazasoro (biolina), Sergio Villar (eskusoinua, trikitixa), Joxan Zabalo (bonbardinoa), Jon Arrizabalaga (bateria, perkusioa) eta Alberto Murua (kontrabaxu , ahotsa) sartu ziren taldean, Kazkabarraren azken urteetan kantari nagusi bilakatu zen Patxi Saizekin batera. Ikuspegi musikalaren aldetik ere aldaketak gertatu ziren. Nahiz eta Beltranenak izan kantu gehienak, Aitor Amezaga (Akelarre, Estitxu, Gernika…) moldaketa musikalak egiten hasi zen. Azkenik, instrumentazioari zegozkion aldaketen artean, hainbat kantutan bateria erabili zuten.

Hala eta guztiz ere, ez zuten zorte handirik eduki. 1993an taldea desagertu egin zen, eta haietatik Patxi Saizek garatu du ibilbide emankorrena. Bakarlari gisa hiru disko kaleratu ditu Getariako kantariak: Iratzarra (Autoekoizpena, 1998), Galdetzen (Kultulan, 2003) eta Haize urrunak (Autoekoizpena, 2005).

Testua: Andoni Tolosa

  • (1) Argia, 1.130. zenbakia, 1986
Azken saltsak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Euskararen aldaba

Baxenafartarrak

Solasean

Ikusi nuanean

Odolaren mintzoa

Kikili salda

Kazkabarra

Ingurutxoa

Ai zer plazera

Uso zuria-buruntzazpi

Gure kalejira

Ameskide

ABESTIAK:

Ameskide

Ahuntza

Zortzikoa

Kopla berriak

Kaia-arriba

Aldapeko

Gauaren ihesi

Martxa berria

Nafarroa

Arre arre mandako

Mendirik mendi

Ihauteriak

ABESTIAK:

Aurkezpena

Ernio mendi

Eguzki dantza

Ihauteri dantza

Kontradantza 1

Garazi

Jeiki mutil

Udaberria

Mutil dantza

Gabonetako martxa

Kontradantza 2

Jokoa

Pastorala

Goiz goizetik