2014.07.02
King Mafrundi

King Mafrundi

  • 1995 - 1998
  • Reggaea
Diah!
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Alain Michel, ahotsa, gitarra
  • Matthieu Haranboure, baxua, ahotsa
  • Jimmy Arrabit, bateria
  • Philippe Bouthemy, teklatuak, ahotsa
  • Jean Marc Halsouet 'Xano', gitarra, ahotsa
  • Frederic Chambon, perkusioak

EROSI
King Mafrundi
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Homs Diakhate-Toure, ahotsa
  • Le'o Adama-Tamboux, baxua
  • Jimmy Arrabit, bateria, ahotsa
  • Stephane Gourcq, perkusioak
  • Philippe Bouthemy, teklatuak
  • Alain Michel, gitarra, ahotsa

 
Diah!
play_buttonadd_button

Iratzar irratia

Diah!

King Mafrundi
play_buttonadd_button

Ardi beltza

King Mafrundi

Diah!
play_buttonadd_button

Itzaletik itzalera

Diah!

Diah!
play_buttonadd_button

Habana

Diah!

Diah!
play_buttonadd_button

Maria Kirikitun

Diah!

Diah!
play_buttonadd_button

Egiak

Diah!

Diah!
play_buttonadd_button

Hasta siempre

Diah!

Jimmy Arrabit (Donaixti, Nafarroa Beherea, 1954) Itoiz pop taldeko bateria jotzaile ohiak jarri zuen martxan King Mafrundi. Kuban egon eta gero afrikar musika lantzeko gogoak bultzaturik, harremanetan jarri zen Ipar Euskal Herrian finkaturiko etorkin afrikarrekin, eta han topatu zituen, 1994an, osatu nahi zuen talderako musikariak. Lehen kontzertuak 1995ean eman zituzten, baina berehala batzuek taldea utzi zuten, eta musikari berriak sartu ziren. Hurrengo urtean, kantu bat egin zuten Arrosan (Nafarroa Beherea)egiten zen Euskal Herria Zuzenean jaialdi sortu berrirako,Itxaro Bordaidazlearen hitzak musikatuz. Abesti hartan, Fermin Muguruzakkolaboratu zuen, eta hilabete batzuk geroago, Esan Ozenki diskoetxeak taldearen lehen diskoa argitaratu zuen: King Mafrundi (1996).

340

King Mafrundi.

King Mafrundiren estraineko lana grabatu zuten, Arrabitekin batera, musikari hauek: Homs Diakhate-Toure senegaldarrak (ahotsa), Le’o Adama-Tamboux Afrika Erdiko Errepublikakoak (baxua), Stephane Gourcq frantziarrak (perkusioak), Philippe Bouthemy kanboarrak (teklatuak) eta Alain Michel Guadalupe Uharteko jatorria duen paristarrak (gitarra, ahotsa). Alain Michel etorri berria zen Euskal Herrira, Bordelen hiru skinhead-ek emandako jipoiak ospitalera eraman ostean. Baionan ongi hartua sentitu zen. “Elkartasun gehiago ikusten dut hemen, gazteen artean arrazakeria gutxiago. Baionara etorri nintzenean, taberna askotan Afrikako eta afrikarren argazkiak ikusten nituen hormetan. Beharbada Euskadin ere etnia txiki bat dagoelako” (1).

Estudioan sei taldekide izan arren, zuzenekoetan bost aritzen ziren, Diakhate Toure abeslariak maiz arazoak izaten baitzituen muga pasatzeko. Irunen (Gipuzkoa) bizi zen, eta taldearen entseatzeko lokala Hendaian (Lapurdi) zegoen. Paperik ez zuen aitzakian, Poliziak eragozten zion entseguetara joatea senegaldarrari. Hortaz, Alain Michelek hartu zuen abeslariaren rola taldean.

Taldekideetako batzuek pairatzen zuten egoerak eragina izan zuen King Mafrundiren kantuetan; zehazki, euskaraz, wolofez eta mandingaz abestutako kantuetan jorratutako gaiak aukeratzeko orduan: arrazakeria, bazterketa, herrialde txiroen zapalkuntza… Musika aldetik, ez zen reggae talde soil bat; afrikar musikaren eragin handia baitzuen; esate batera, Senegalgo kantu tradizionalarena (“Afrika itzala”).
1997an hamabi kontzertuz osaturiko bira egin zuen taldeak Italian zehar, Erroman eta Milanen jo zuen, besteak beste; Herrialde Katalanetako U-Zona Reggae jaialdi entzutetsuan parte hartu zuen; Bartzelonan eta Madrilen diskoa aurkeztu zuen; eta Euskal Herriko hainbat tokitan ere aritu zen.

Taldeari egindako harrera gozoak ez zuen eragotzi beste behin taldeak kidez aldatu behar izatea. Hain zuzen, Adama Tamboux baxu joleak eta Gourcq perkusio joleak utzi zuten taldea, eta Matthieu Haranboure (baxua, Txakun taldean aritutakoa), Jean Marc Halsouet (gitarra) eta Frederic Chambon (perkusioak) batu ziren. Talde horrek grabatu zuen King Mafrundiren bigarren diskoa, Diah! (Esan Ozenki, 1998), reggae eta musika afrikarraz gain, Kubako musikaren eragina nabarmenagoa izan zen (“Hasta siempre“, Carlos Pueblaren kantu ezagunaren moldaketan sumatzen da hori, eta Habana” kantuan). Melodia ederrak, lelo itsaskorrak eta erritmo bero eta dantzagarriak harilkatu zituzten bigarren lan horretan ere.

337

‘Diah!’ bigarren diskoa grabatu zuen taldea. (Bob Edme)

Taldeak ez zuen luze iraun; bigarren diskoa kaleratu eta gero, berehala banandu egin zen, eta nork bere bidea jarraitu zuen. Jimmy Arrabitek hainbat talde eta abeslarirekin kolaboratu du (Sustraia, Petti, Triki Traka…), eta, gaur egun, Arrabit Trio hirukotea gidatzen du, piano eta kontrabaxu jotzaile banarekin; Philippe Bouthemyk funk eta disco musikako diskoak kaleratu ditu Magoo izenpean; Matthieu Haranboure Hegalka taldean aritu da, eta Jean Marc Halsouet musika elektronikoan murgilduta dago, Xano goitizen artistikoarekin.

Testua: Jon Eskisabel

(1)HABE, 264. zenbakia, 1996

Diah!
play_buttonadd_button

Diah!

1998

ABESTIAK:

Iratzar irratia

Itzaletik itzalera

Habana

Maria Kirikitun

Egiak

Hasta siempre

Zirkoaren erdian

Entr'act

Asma

Jazar aldian

King Mafrundi
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ardi beltza

N'Däjé

Hiesa

Malcolm X

Dunia

Kafe berotzen

Freedom

Mariama

Apartheid

Afrika itzala