2015.12.02
Klak!son

Klak!son

  • 2005
  • Antzuola (Gipuzkoa)

Atzera

Ama hil zaigu (Zumarraga, 2018/12/01)

Hamaika iratxo

Hamaika iratxo dantzan Arrolako basoetan. 
Egi faltsu bat topatu dute, zer dan hemen artian. 
Gira ta bira besoak altxatuaz, azpiak moztuz argia itotzen da. 
Gora ta behera orbelak zeharkatuaz, irrintziak nahasten dira barren artean, artean, artean, artean. 

Hamaika iratxo Arrolako basoetan, orbelaren distiretan galduak. 
Hamaika iratxo besoak altxatuaz, hamaika iratxo amanitaz beteak, beteak,beteak, sartuak, beraien dantzalditan. 
Beteak, beteak, sartuak, beraien heganetan, 
heganetan, heganetan, heganetan, heganetan. 

Hamaika iratxo dantzan Gorlako zelaietan 
Ardau kupel bat topatu dute Iñakiren kantinan 
Gira ta bira besoak altxatuaz, belarra zapalduaz erortzerakoan. 
Gora ta behera goraka astinduaz 
Irrintziak nahasten dira haizean, haizean, haizean, haizean. 

Hamaika iratxo Gorlako zelaietan loreen argitasunaz piztuak 
Hamaika iratxo besoak altxatuaz hamaika iratxo ardauaz puztuak puztuak, puztuak sartuak beraien dantzalditan 
puztuak ustuak sartuak beraien heganetan 
heganetan, heganetan, heganetan, heganetan.