2015.12.02
Klak!son

Klak!son

  • 2005
  • Antzuola (Gipuzkoa)

Atzera

Ama hil zaigu (Zumarraga, 2018/12/01)

Ziklo baten istorio txikia

Watling-en antza zuen neskaz oroitu naiz. 
Nola marra beltz batzuek arima hausten zioten. 
Jertse laranja ikusi dut,komiki mangak (ondoren). 

Eta nola ezagutu nun Bilboko kale batean  
metro bagoi batean, taberna zoko batean. 

Sukaldeko argi urdinaren itzalean, 
negarrez harrapatu hartaz akordatzean. 
Pixukidea etxera ailegatzean. 
Baita vodka botilaren egun hura ez zait burutik kitatzen. 

Baliteke hemendik aurrera monotonia atzetik bultzaka dabilela 
ezpain bihotz begiak ahantziko ditugun, eta inoiz gehiago elkartuko. 

Orduan koadro hasiberriaren oroitzapenean babes hartuko dut, 
akordatzean.Badakit eta arima horrek ez nauela sekula uztartuko. 
Sekula uztartuko. 

Jertse laranja ikusi dut, Komiki mangak ondoren. 
Eta nola ezagutu nuen Bilboko kale batean, metro bagoi batean... 

Taberna zoko batean, taberna zoko batean, taberna zoko batean 
sukaldeko argi urdinaren itzalean. 

Arrats laranjetan herrira bidean, larre horiak klarionaz margotuz,  
jainko greziar batzuen azaletatik, gure orbain gazteetara. 
Oroitzapenak mutatuz. 

Baliteke hemendik aurrera monotonia atzetik bultzaka dabil 
ezpain bihotz begiak ahantziko ditugun, eta inoiz gehiago elkartuko 
Orduan koadro hasi berriaren oroitzapenean babes hartuko dut. 

Badakit nahiz eta horrek ez nauela sekula... 
Jertse laranja ikusi dut komiki mangak ondoren.  
Eta nola ezagutu nuen Bilboko kale batean, metro bagoi batean... 
Taberna zoko batean, batean, batean!