2020.01.13
Kohatu

Kohatu

  • Berriz (Bizkaia)
  • Metala

Paradisua

Paradisuaren ohean,
galtzen garen bakoitzean
ahaztuko dugu etxera bidea
heltzea ez da helmuga.

Erlojuaren Orratzak
argi daukate bidea
ispiluan, galdera:
Non zaude?
iragana, oraina
joku amaigabean
iparra eta hegoa aldentzen.

goizeko argiak dakar, egia
galtzen naizen momentua
eta ezin aurkitu bizitza deitzen dugun ekaitzan
aske izateko aukera.