2014.05.25
Koska

Koska

  • 1976 - 1982
  • Progresiboa
Bihozkadak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gabi Agirregomezkorta, lehen gitarra
  • Txerra Gurrutxaga, gitarra elektrikoa, ahotsa, flauta
  • Luis Diego, gitarra akustikoa, ahotsa
  • Endika Iriondo, perkusioa
  • Alfonso Guillo, baxua, ahotsa

 
Koska
play_buttonadd_button

Koska

1976 - IZ

PARTAIDEAK

  • Alfonso Guillo, ahotsa, baxua
  • Gabi Agirregomezkorta, gitarra
  • Txerra Gurrutxaga, gitarra, ahotsa
  • Luis Diego, gitarra akustikoa
  • Endika Iriondo, bateria

 
Bihozkadak
play_buttonadd_button

Ehun urte

Bihozkadak

Koska
play_buttonadd_button

Otaloreen antzera

Koska

Koska
play_buttonadd_button

Garraztasuna

Koska

Koska
play_buttonadd_button

Baserriak

Koska

Bihozkadak
play_buttonadd_button

Esnaera

Bihozkadak

Koska
play_buttonadd_button

Ogia eska

Koska

Bihozkadak
play_buttonadd_button

Xurgatu egin zituzten

Bihozkadak

Koska
play_buttonadd_button

Beldurrezko gau batean

Koska

Koska
play_buttonadd_button

Bizitzaren poema 2

Koska

Alfonso Guillok (ahotsa eta baxua) eta Gabi Agirregomezkortak (gitarra) Expresion Sonora taldea sortu zuten 1969an, artean hamasei urte inguru zituztela, eta atzerriko rock&roll eta blues taldeen kantuak jotzen zituzten ingelesez. Luis M. Arakistain (gitarra) eta Patxi Garciak (bateria) osatu zuten laukotea, eta bi urtez bakarrik aritu bazen ere, ospe handia hartu zuen orduko gazteen eta rockzaleen artean. 1970ean Donostiako Artista Berrien IV. Lehiaketa irabazi zuten, eta dantzalekuetan eta elizaren edota elkarte kulturalen lokaletan antolaturiko hamaika dantza saio alaitu zituen The Beatles, The Animals, Spencer Davies Group edota The Rolling Stonesen kantuak joz. Tarteka, izen handiko taldeekin partekatu zuten agertokia; esaterako, Los Bravos taldearekin Donostiako Trinitate plazan, eta Andaluziako Gong rock progresiboko taldearekin. Eibarko Coliseo antzokian emandako kontzertua ere taldekideen gogoan geratu zen.

Expresion Sonora 1971n desegin zen, taldekideak soldadutza egitera joan ziren, eta, handik itzuli ondoren, Guillok eta Agirregomezkortak beste talde bat sortu zuten, Txerra Gurrutxaga (gitarra), Endika Iriondo (bateria) eta Luis “Mitxi” Diego (gitarra akustikoa) lagunekin. Koska izena hartu zuen taldeak, eta Expresion Sonoraren aldean bi ezberdintasun nagusi zituen: euskaraz abesten zuen, euskal kulturaren barruan rockak bere lekua behar zuela iritzita, eta kantuak sortzen zituen.

Fernando Unsainek sortu berria zen IZ diskoetxearekin grabatu zuen lehen diskoa, Koska (1976). Orduko euskal kantari gehienek bezala, Madrilen grabatu zuen, taldea ikuspegi artistikotik aholkatu eta gidatuko zuen inoren laguntzarik gabe. Hortaz, “filtraziorik gabeko diskoa” izan zela dio Alfonso Guillok, “gaztetasunaren hutsak ditu”. Bederatzi kantu grabatu zituen, doinu guztiak taldearenak ziren, eta hiru kantutan Antton Aranburuk idatzi zituen hitzak. “Otaloreen antzera” kantua izan zen irratietara heldu zena.

3875

Koska taldeko kideen argazkiak, bigarren diskoaren argitalpenean.

Errobiren lehen diskoarekin batera plazaratu zen Koskarena, eta, hortaz, bi taldeek maiz partekatu zuten agertokia garai hartan Euskal Herrian zehar antolatzen ziren jaialdietan. Errobi bikote akustiko gisa agertzen zen bitartean, Koskak arazo handiagoak zituen bere soinua besteenarekin parekatzeko. Diskoaren aurkezpena Eibarko Coliseo zinema aretoan egin zuen, 1976ko abenduaren 3an. Harrera handia izan zuen disko horrek, kontuan hartuta garai hartako merkatua gaur egungoa baino askoz hedadura txikiagokoa zela.

Ruper Ordorikak lehen disko horretako “Garraztasuna” kantuaren bertsioa grabatu zuen Azukre koxkorrak diskoan (Elkar, 2013).

Jaime Iarrituren Xoxoa diskoetxeak kaleratu zuen Koskaren bigarren eta azken diskoa, Bihozkadak (1979). Itoizen lehen diskoa grabatu zen estudio berean, Donibane Lohitzuneko Bachanalesen, eta Jean Phocas soinu teknikariarekin grabatu zuen. Disko horretan, rock progresibora jo zuen taldeak, Pink Floyden eraginpean. Hitzen aldetik, herriaren erreibindikazio sozial, politiko eta kulturalak agertu zituzten Guillok idatzitako testuek. “Gure sentimenduen bidez historia kontatzea zen helburua. Esaterako, “Gurea” kantuan gure ikasle frustrazioa islatzen saiatu gara, ikasleak izan garen urteetan izan ditugun bizipenak eta horien ondorioak”, zioten garai hartako elkarrizketa batean. Gasteizen 1976ko martxoaren 3an gertatutako langileen hilketa (“Zaramagako boza”), 1977ko irailaren 27ko fusilaketak eta amnistiaren aldeko borroka ziren beste gaietako batzuk. “Gure rocka gaizki hartua izan da, batzuen ustez rockak bakarrik balio behar du entretenitzeko eta dibertitzeko. Pixkanaka lortzen ari da rockak ere testu garrantzitsuak edukitzea, azken garaian talde euskaldun batzuek egindako diskoetan ikusten da garbi”, azaltzen zuten artikulu berean. Diskoak ez zuen hainbesteko arrakasta komertzialik izan, nahiz eta neurri batean logikoa izan zen, oso lan pertsonala izan baitzen; merkatuari amorerik ematen ez ziona. Hala ere, emanaldi ugari izan zituen, horietako bat Errobi, Enbor eta Itoiz taldeekin Basauriko Social antzokian.

80ko hamarkadaren hasieran, jaialdiek behera egin zuten, eta egoera berri hori ikusirik, 1982an plaza talde bilakatu zen Koska; emanaldiotan bere kantuak eskaintzen zituen, eta eszenografia lantzen zuen. Alfonso Guillok 1985ean utzi zuen taldea, eta, geroztik, beste batzuetan aritu da, Trenbide izenekoan, besteak beste. Pixkanaka gainerako taldekideak ere Koska utziz joan ziren, Agirregomezkorta izan ezik; hark musikari berriak hartuta, izen berarekin jarraitu zuen dantzaldiak ematen. Gerora, Basque Country taldea sortu zuen, eta country doinuak jorratu zituen.

Testua: Jon Eskisabel

Bihozkadak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ehun urte

Esnaera

Gurea

Xurgatu egin zituzten

Zaramagako boza

Ama esnez

Koska
play_buttonadd_button

Koska

1976

ABESTIAK:

Otaloreen antzera

Baserriak

Beldurrez

Ogia eska

Beldurrezko gau batean

Bizitzaren poema 2

Bizitzaren poema 3

Bizitzaren poema

Garraztasuna