2017.04.21
Lau Behi

Lau Behi

  • 1994 - 2002
  • Donostia
  • Bluesa, Pop-rocka, Rock&rolla
Onenak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Azpiroz, ahotsa, gitarra, teklatuak
  • Alberto Bosch, ahotsa, baxua
  • Txenan Calvo, gitarra
  • Juanra Etxaburua, bateria

EROSI
Emakume interesgarriak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Azpiroz, gitarra elektrikoak, ahotsa, programazioa, gitarra akustikoak, sintetizadorea, hammond organoa
  • Alberto Bosch, baxua, ahots nagusia, gitarra akustikoa
  • Juanra Etxaburua, bateria

EROSI
Bi

Bi

1996 - IZ

PARTAIDEAK

  • Txenan Calvo, gitarra, kongak, tanbourina
  • Juanra Etxaburua, bateria
  • Alberto Bosch, baxua, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Mikel Azpiroz, gitarra, ahotsa, hammond organoa, fender rhodes pianoa

EROSI
Merke eta ona

PARTAIDEAK

  • Mikel Azpiroz, ahots nagusia, gitarra, pianoa, hammond organoa
  • Txenan Calvo, gitarra nagusia
  • Alberto Bosch, baxua, ahots nagusia
  • Juanra Etxaburua, bateria

EROSI
Lau Behi

Lau Behi

1995 - IZ

PARTAIDEAK

  • Juanra Etxaburua, bateria, perkusioak
  • Mikel Azpiroz, ahotsa, gitarra, hammond organoa, pianoa
  • Txenan Calvo, gitarra erritmikoa, slide gitarra, perkusioak
  • Alberto Bosch, baxua, ahotsa

EROSI

Lau Behi taldea 1994ko udan sortu zuten Mikel Azpiroz (gitarra, hammond organoa eta ahotsa), Alberto Bosch (baxua), Juanra Etxaburu (bateria) eta Txenan Calvok (gitarra). Donostiako pop eta blues taldeetan aritutakoak ziren horietako batzuk, Blues Stop, Los Patos eta Speed taldeetan esaterako, eta gisa horretako doinuak jorratzeko osatu zuten talde berria. Donostia inguruko taberna eta areto txikietan emanaldi ugari egin ondoren, berehala argitaratu zuten lehen diskoa, Lau behi (IZ, 1995). Hammond organoa, pianoa eta gitarra elektrikoaren gainean eraikitako rock&roll eta rhythm&blues kutsuko kantuak aurkezten zituen laukoteak estreinako lan hartan. Daniel Lazerus soinu hartzaile estatubatuarrak grabatu zuen diskoa; Joe Cocker, Violent Femmes edota Mike Oldfieldekin lan egindakoa da Lazerus. Gehienbat Gipuzkoan izan zuen oihartzuna diskoak, eta bertan eman zituen kontzertu gehienak, tarteka Bizkaira, Nafarroara eta Ipar Euskal Herrira atera arren.

344

Mikel Azpiroz, Juan Ramon Etxaburua, Txenan Calvo eta Alberto Bosch (1996).

Bigarren diskoari heldu aurretik, hiru kantu grabatu zituen Txakun taldearekin partekatutako Merke & ona EPrako (IZ, 1996). Udan bi taldeen promozioa egiteko helburuz kaleratu zuen IZk disko konpaktu labur hori. Lau behi-bi (IZ, 1996) aurrekoa baino gitarreroagoa gertatu zen; kantuak landuagoak eta jantziagoak zeuden, eta rhythm&blues musikaren eraginari eusten zion (Allman Brothers, Steve Ray Vaughan…), baina funk eta country ukitu koloretsuak ere erakusten zituen. Kontzertuz kontzertu, ahoz aho, pixkanaka-pixkanaka taldearen izena hedatuz joan zen, betiere Euskal Herrian garai hartan gehien entzuten ziren musiken estiloetatik kanpo egon arren.

Taldeak kontzertuetan etenaldia egin zuen 1998an, hurrengo lana prestatzeko. Tarte horretan Txenan Calvok taldea utzi zuen, ez baitzuen oso gustuko estilistikoki hartzen ari zen bide berria. Izan ere, power-pop aldera jotzen zuten Lau Behiren kantu berriek, indarra melodietan jarriz. Lan berria kaleratzeko proposamenari IZk entzungorrarena egin ostean, Oihuka diskoetxeak argitaratu zuen Lau Behiren azken lana: Emakume interesgarriak (2000). Diskoan Joseba Tapiakkolaboratu zuen, besteak beste. Mikel Azpirozek horrela azaldu zuen disko horren aldaketa nagusia: “Lehen, abestia gure zerbitzura jartzen genuen, gure posibilitateetara eramaten genuen, baina orain gure posibilitateak abestira moldatu ditugu… Heldutasun batera iritsi gara, unidade batera kontzeptu aldetik; energia guztia abestiaren blokera eraman dugu eta bloke indartsu bihurtu dugu. Orain lortu dugu Lau Behiren nortasunik sakonena”. Kantu zuzenak, apaingarri gutxikoak eta melodikoak biltzen ditu Lau Behin azken lanak.

84

Lau Behi, hirukote bihurturik.

Diskoak CD-ROM bat zekarren azken pistan, “Ez dakit” izenekoa. Hainbat sari jaso zituen: SGAErena, Bartzelonako Movius saria, eta Espainiako diseinatzaileen Laus saria, hain zuzen ere.

Lau Behiko taldekideetatik Mike Azpirozek egin du ibilbiderik oparoena musikan. Estudioan zein zuzenean hainbat talde eta bakarlarirentzat lan egiteaz gain (Jabier Muguruza, Negu Gorriak, Anari, Anje Duhalde, Parafünk, The Waifs…), Elkano Browning Cream taldeko partaide eta konpositorea da, eta bakarkako disko bat argitaratu du, Gaua (Mamusik, 2013). Halaber, Jabier Muguruzaren zuzeneko bikotekidea da. Alberto Bosch Parafünk-eko kidea izan zen, eta gaur egun Hotel eta Triz3ps taldeetan ari da. Juan Ramon Etxaburuak The Window Ventanas taldean jo zuen, eta harekin Naizitenjan diskoa grabatu zuen (Canton Records, 1997).

Testua: Jon Eskisabel

Onenak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Positiboan

Hegan egin nahi dut

Neronekin ordaintzen

Giro beroa

80. mendea

Askatasunik

A ha

Berdin da

Presio gehiegi

Ume eroak

Ai ama

Gaur gauean

Ez dakit

Hogei urte

Emakume interesgarriak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Sartzen

Betiko moduen gainetik

Lerdea dariola

Plastikozko emakume

Marra bat egin

Ai ama

Gaur gauean

Zu bezala emakume

Triste

Igandean plof!

Ez dakit

Bi

Bi

1996

ABESTIAK:

Askatasunik

Aha

Gelditu da denbora

Berdin da

Presio gehiegi

Atertu gabe

Mamua

Kafe koloreko Mercedesa

Ez zaitut gehiago behar

Beharra

Ume eroak

Iritsi da

Merke eta ona

ABESTIAK:

Neronekin ordaintzen

Librea

Behi eroa

Lau Behi

ABESTIAK:

Giro beroa

Hegan egin nahi dut

Begiratu ona

80. mendea

Modu garbi batean

Dunia

Gaur bai

Lau

Bihotza beztu

Biok bakarrik