2014.05.26
Lauburu

Lauburu

  • 1978 - 1995
  • Folka

Atzera

Balitzako kontuak
play_buttonadd_button
 

Balitzako kontuak

1980 - Movieplay


  • Planxty Power(Doinua: Irlandar herrikoia / Moldaketa: John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Motzaille zatarduna(Hitzak: John Taylor-Musika: Herrikoia / Moldaketak: John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Zuberoan(Hitzak eta musika: John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gau otz eta euritsua(Hitzak: John Taylor-Musika: Herrikoia / Moldaketak: John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Hazparnekoa(Hitzak: John Taylor-Musika: Herrikoia / Moldaketak: John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Etxebesteneko Martin(Hitza: Augustin Zubikarai-Musika: John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Errege arlotea(Hitzak: John Taylor-Musika: Herrikoia / Moldaketak: John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Aitaren kutuna(Hitzak: John Taylor-Musika: Herrikoia / Moldaketak: John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Biurtzeko itxaropena(Hitzak: John Taylor-Musika: Xabier Zabala)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Goiznabarra baño len(Hitzak: John Taylor-Musika: Herrikoia / Moldaketak: John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: LP


Iraupena: 34' 33"


Argi kodea: Kardantxa 17.2355/4


PARTAIDEAK

  • Maite Garcia, akordeoia, teklatuak, ahotsa
  • Marije Uraga, gitarra, ahotsa
  • Xabier Zabala, gitarra akustikoa, gitarra espaniarra, hamabi sokako gitarra, ahotsa
  • John Taylor, gitarra, Irlandako flauta, flauta eztia, bouzoukia, mandolina, banjoa, ahotsa

 


GENEROA

Folka

John Taylor britainiarrak (gitarra, flauta, bouzouki, mandolina) eta Xabier Zabalak (gitarra, ahotsa) sortu zuten Lauburu taldea, 70eko hamarkadaren amaieran, Bilbon. Hasieratik musika zelta eta Euskal Herriko musika uztartu zituzten, garai hartarako nahiko aurreratua gertatzen zen nahasketa batean. Haizea eta Izukaitz taldeek folk-rock ingelesera jotzen bazuten ere, Lauburuk Irlandako herri musika zuen iturburu nagusi. Besteek gero eta modu elektrikoagoan lan egiten zuten bitartean, Lauburukoek musika akustikoa aldarrikatu zuten Lauburu lehen diskoan (Herri Gogoa, 1979).

Madrilgo diskoetxe batekin bigarren diskoa ateratzeak, Balitzako kontuak (Movieplay-Kardantxa, 1980), taldea ezagunagoa egin zuen, nahiz eta azkenean diskoetxeen arteko hainbat gorabeherak taldearen promozio normalizatua eragotzi zuten. Garai hartan John Taylor eta Xabier Zabalaz gain, Maite Garciak (eskusoinua, teklatuak, ahotsa) eta Marije Uragak (gitarra, ahotsa) osatzen zuten Lauburu. Beste britainiar batek, Mary Dierrek (biolina, ahotsa), osatu zuen taldea hirugarren diskoa kaleratzeko: Beltzaran beltza (IZ, 1983).

Ospe masibotik urruti, sei urte hartu zituen taldeak Ur eta lur (Elkar, 1989) plazaratzeko. Disko horretan, Karmele Sanchezek (gitarra, ahotsa) eta Begoña Candelek (eskusoinua, tronpeta, ahotsa) osatu zuten Taylor-Dier-Zabala hirukoa. Lozorro luze baten ondoren, bosgarren diskoa kaleratu zuen Lauburuk, Balusko zinta beltz (Hilargi, 1995). Hura izan zen haren testamentua.

Testua: Andoni Tolosa