2014.05.26
Lauburu

Lauburu

  • 1978 - 1995
  • Folka

Atzera

Balusko zinta beltz
play_buttonadd_button
 

Balusko zinta beltz

1995 - Hilargi


  • George Brabazon(Doinua: Turlogh O'Carolan)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Kondearen alaba(Hitzak eta doinua: John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Black Velvet Band(Hitzak eta doinua: Irlandako herrikoia / Moldaketak: John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Erhaztüna(Hitzak eta doinua: John Taylor, Herrikoiak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ezkondu nintzanean(Hitzak: Herrikoiak-Doinua: John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Hil kexua-martxa(Doinua: Jef ar Penven, kornamusa jotzaile bretoiek iradokitua)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ahetzeko anderia(Hitzak eta doinua: Herrikoiak / Moldaketak: John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bi ahizpak(Hitzak: Etxahun-Doinua: Herrikoia, John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ezpata dantza(Doinua: Xabier Zabala, John Taylor, Herrikoia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gaztalondoko neskatilak(Hitzak: Etxahun-Doinua: Herrikoia, John Taylor)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 36' 05"


Argi kodea: W060


PARTAIDEAK

  • Lore Elorriaga, ahotsa
  • Xabier Zabala, ahotsa, gitarra, banjo
  • Maialen Zuazua, akordeoia
  • Mary Dyer, biolina
  • John Taylor, flauta irlandarra, alboka, mandolina, okarina, gaita

GENEROA

Folka

John Taylor britainiarrak (gitarra, flauta, bouzouki, mandolina) eta Xabier Zabalak (gitarra, ahotsa) sortu zuten Lauburu taldea, 70eko hamarkadaren amaieran, Bilbon. Hasieratik musika zelta eta Euskal Herriko musika uztartu zituzten, garai hartarako nahiko aurreratua gertatzen zen nahasketa batean. Haizea eta Izukaitz taldeek folk-rock ingelesera jotzen bazuten ere, Lauburuk Irlandako herri musika zuen iturburu nagusi. Besteek gero eta modu elektrikoagoan lan egiten zuten bitartean, Lauburukoek musika akustikoa aldarrikatu zuten Lauburu lehen diskoan (Herri Gogoa, 1979).

Madrilgo diskoetxe batekin bigarren diskoa ateratzeak, Balitzako kontuak (Movieplay-Kardantxa, 1980), taldea ezagunagoa egin zuen, nahiz eta azkenean diskoetxeen arteko hainbat gorabeherak taldearen promozio normalizatua eragotzi zuten. Garai hartan John Taylor eta Xabier Zabalaz gain, Maite Garciak (eskusoinua, teklatuak, ahotsa) eta Marije Uragak (gitarra, ahotsa) osatzen zuten Lauburu. Beste britainiar batek, Mary Dierrek (biolina, ahotsa), osatu zuen taldea hirugarren diskoa kaleratzeko: Beltzaran beltza (IZ, 1983).

Ospe masibotik urruti, sei urte hartu zituen taldeak Ur eta lur (Elkar, 1989) plazaratzeko. Disko horretan, Karmele Sanchezek (gitarra, ahotsa) eta Begoña Candelek (eskusoinua, tronpeta, ahotsa) osatu zuten Taylor-Dier-Zabala hirukoa. Lozorro luze baten ondoren, bosgarren diskoa kaleratu zuen Lauburuk, Balusko zinta beltz (Hilargi, 1995). Hura izan zen haren testamentua.

Testua: Andoni Tolosa