2014.05.26
Lauburu

Lauburu

  • 1978 - 1995
  • Folka

Atzera

Beltzaran beltza
 

Beltzaran beltza

1983 - IZ


  • Beltzaran beltza(Hitzak eta musika: Herrikoiak)
    facebook iconfacebook icon
  • Soldadu baten kanta(Hitzak eta musika: John Taylor)
    facebook iconfacebook icon
  • Aldixe batez(Hitzak eta musika: Herrikoiak)
    facebook iconfacebook icon
  • Donibane Garazi(Hitzak: John Taylor-Musika: Xabier Zabala)
    facebook iconfacebook icon
  • Errege Xan(Hitzak eta musika: Herrikoiak)
    facebook iconfacebook icon
  • Agur Elantxobe(Hitzak eta musika: John Taylor)
    facebook iconfacebook icon
  • John Irwin(Hitzak eta musika: Herrikoiak)
    facebook iconfacebook icon
  • Amaren baimena(Hitzak: John Taylor-Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Zikiro beltza(Hitzak eta musika: Herrikoiak)
    facebook iconfacebook icon
  • Belatza-Arranoak bortüetan(Hitzak eta musika: Herrikoiak)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: LP


Iraupena: 35' 04"


Argi kodea: IZ-192 D


PARTAIDEAK

  • Mary Dier, biolina, ahotsa
  • Maite Garcia, akordeoia, pianoa, flauta, ahotsa
  • Marije Uraga, gitarra, ahotsa
  • Xabier Zabala, gitarra, bouzouki, mandolina, ahotsa
  • John Taylor, bouzouki, flauta, alboka, gitarra, Irlandako kornamusa, ahotsa

GRABAZIOA

IZ estudioa


GENEROA

John Taylor britainiarrak (gitarra, flauta, bouzouki, mandolina) eta Xabier Zabalak (gitarra, ahotsa) sortu zuten Lauburu taldea, 70eko hamarkadaren amaieran, Bilbon. Hasieratik musika zelta eta Euskal Herriko musika uztartu zituzten, garai hartarako nahiko aurreratua gertatzen zen nahasketa batean. Haizea eta Izukaitz taldeek folk-rock ingelesera jotzen bazuten ere, Lauburuk Irlandako herri musika zuen iturburu nagusi. Besteek gero eta modu elektrikoagoan lan egiten zuten bitartean, Lauburukoek musika akustikoa aldarrikatu zuten Lauburu lehen diskoan (Herri Gogoa, 1979).

Madrilgo diskoetxe batekin bigarren diskoa ateratzeak, Balitzako kontuak (Movieplay-Kardantxa, 1980), taldea ezagunagoa egin zuen, nahiz eta azkenean diskoetxeen arteko hainbat gorabeherak taldearen promozio normalizatua eragotzi zuten. Garai hartan John Taylor eta Xabier Zabalaz gain, Maite Garciak (eskusoinua, teklatuak, ahotsa) eta Marije Uragak (gitarra, ahotsa) osatzen zuten Lauburu. Beste britainiar batek, Mary Dierrek (biolina, ahotsa), osatu zuen taldea hirugarren diskoa kaleratzeko: Beltzaran beltza (IZ, 1983).

Ospe masibotik urruti, sei urte hartu zituen taldeak Ur eta lur (Elkar, 1989) plazaratzeko. Disko horretan, Karmele Sanchezek (gitarra, ahotsa) eta Begoña Candelek (eskusoinua, tronpeta, ahotsa) osatu zuten Taylor-Dier-Zabala hirukoa. Lozorro luze baten ondoren, bosgarren diskoa kaleratu zuen Lauburuk, Balusko zinta beltz (Hilargi, 1995). Hura izan zen haren testamentua.

Testua: Andoni Tolosa