2016.07.22
Leihotikan

Leihotikan

Sanfermines 78 gogoan! (Askoren artean)
play_buttonadd_button
EROSI
Punk Rock talde soil bat...
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gorka Armendariz, ahotsa
  • Patxi Mercero, gitarra
  • Aitor Remon, baxua
  • Alfonso Contin 'Titi', bateria

EROSI
Harold
play_buttonadd_button

Harold

2012 - Gor

PARTAIDEAK

  • Gorka Armendariz, ahotsa
  • Patxi Mercero, gitarra
  • Aitor Remon, baxua
  • Alfonso Contin 'Titi', bateria


EROSI
Ilunago, ederrago
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aitor Remon, baxua
  • Patxi Mercero, gitarra
  • Gorka Armendariz, ahotsa
  • Alfonso Contin 'Titi', bateria

EROSI
Gure Irratia, zure rokanrrola (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aitor Remon, baxua
  • Patxi Mercero, gitarra
  • Gorka Armendariz, ahotsa
  • Alfonso Contin 'Titi', bateria

EROSI
Munduaren leihoa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aitor Remon, baxua
  • Patxi Mercero, gitarra
  • Gorka Armendariz, ahotsa
  • Alfonso Contin 'Titi', bateria

EROSI
Lur
play_buttonadd_button

Lur

2000 - Gor

PARTAIDEAK

  • Aitor Remon, baxua
  • Patxi Mercero, gitarra
  • Gorka Armendariz, ahotsa
  • Alfonso Contin 'Titi', bateria

EROSI
Hemen ez da ezer aldatzen
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Aitor Remon, baxua
  • Patxi Mercero, gitarra
  • Gorka Armendariz, ahotsa
  • Alfonso Contin 'Titi', bateria
  • Mikel Aranguren, gitarra

EROSI
Harold
play_buttonadd_button

Arestiren omenez

Harold

Hemen ez da ezer aldatzen
play_buttonadd_button

Asteburu guztietan

Hemen ez da ezer aldatzen

Harold
play_buttonadd_button

Espero dudan pertsona bakarra

Harold

Hastapenetan hiru lagunek osatu zuten Leihotikan: Patxi Mercerok (gitarra eta abestien egilea), Gorka Armendarizek (ahotsa) eta Alfonso Contin Titi-k (bateria). Egin zuten lehen kantuari “Leihotikan” izenburua jarri zioten, eta taldea ere horrela deitzea erabaki zuten. Maketa bat grabatu zuten hirukote gisa, Leimak izenekoa 81994), eta lagunen artean banatu. Bigarren maketa ere etorri zen, Zerumugak (1996), baina ordurako bost lagun ziren taldean, Aitor Remon (baxua) eta Mikel Aranguren (gitarra) taldekide berriekin. Nafarroatik kanpo lehen kontzertua 1997an egin zuten, Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan. Aranguren izan ezik, beste guztiek jarraitzen dute taldean.

Leihotikan

Gorka Armendariz, Patxi Mercero, Aitor Remon, Alfonso Contin eta Mikel Aranguren (1998).

Bigarren maketa Gor diskoetxeko arduradunen eskuetara heldu zen, eta “Punk-rok” kantuak Iruñeko tabernetan oihartzun handia izan zuela kontuan hartuta, disko bat grabatzeko proposamena egin zioten taldeari. Kantu berriak behar bezala lantzeko astirik gabe, Hemen ez da ezer aldatzen lehen diskoan (Gor, 1998) maketetako kantuak sartu zituen boskoteak. Besteak beste, Bad Religion, Pennywise, NOFX, 7 Seconds eta Minor Threat taldeen eragina sumatzen zitzaion, baina, batez ere, Ezin Izan taldearen eragina aldarrikatu zuen Leihotikanek. Urte batzuk geroago Ezin Izanen bertsio bat (“No oirás“) grabatu zuten Ilunago, ederragodiskoan (Gor, 2006). Hardcore melodikotik baino gertuago sentitzen zen taldea punk-rocketik. “Hardcore melodikoa etiketa bat da. Punk-rocka musika baino zerbait gehiago da. Jarrera bat da” (1). Aipaturikoez gain, Rock Radical Vascoko taldeek eta Kataluniako 80ko hamarkadako hardcore taldeek ere (HHH, Monstruacion, GRB…) eragin zieten. Hain zuzen, HHH taldearen omenezko Pedazo de tierra/Pedazo de mierda diskoan parte hartu zuten nafarrek.

Lur bigarren diskoan (Gor, 2000) kantuak gordinagoak eta zuzenagoak izan zitezen saiatu ziren, naturari, arrazakeriari eta norberaren kezka existentzialei buruzko hitzekin, baina aurreko lanaren hardcore eta punk-rock ildotik atera gabe. Itoiz taldearen “Clash & Pistols kantuaren moldaketa grabatu zuten –kontzertuetan, Itoizen kantu gehiago jotzen zituzten–, eta, bitxikeria gisa, Hemendik At! dance taldeko Iker Sadabak girotze lana egin zuen Iñigo Ibarrak abesturiko bertsoan. Disko guztietan Ibarraren bertso bat sartzeko ohitura du talde iruindarrak.

Gorka Armendariz, Aitor Remon, Patxi Mercero eta Alfonso Contin.

Gorka Armendariz, Aitor Remon, Patxi Mercero eta Alfonso Contin. (Antonio Goñi)

Hala ere, diskoa “ilunegia” geratu zitzaiela uste zuten, eta hurrengoan, Munduaren leihoa-n (Gor, 2003), lehenengoaren freskura eta bigarrenaren sendotasuna uztartzen saiatu ziren. Taldekideen osasun arazoak zirela medio, hiru urte eman zuen taldeak “desagerturik”, zuzenean jo gabe. Kantu gehiago sortzeko aprobetxatu zuten geldialdia. Los Angelesko (Kalifornia, AEB) Youth Brigade taldearen moldaketa bat egin zuten disko horretan (Zerbaitetan sinetsi), eta Iker Piedrafita (Dikers) izan zuten ekoizpenean lagun. Hitzetan, mezu argiagoak eta hurbilagoak azaltzen ahalegindu zen taldea.

Diskoak patxadaz eta presiorik gabe prestatzeko ohiturari jarraituz, beste hiru urte pasatu ziren Ilunago, ederrago kaleratu arte. Taldearen diskorik landuena da, eta hitzetan “sakonagoa eta intimoagoa”, taldekideen hitzetan. Estilo aldetik punk-rock eta hardcoreari eutsi arren, aniztasuna dago kantuetan. Disko honekin Euskal Herritik atera ziren estreinakoz jotzera; Espainiara eta Kataluniara, hain zuzen ere. 2004ko urtarrilean Madrilen jo behar zuen, Berri Txarrak taldearekin batera, baina Espainiako zenbait komunikabide eta elkarte ultraeskuindarrek egindako presio eta mehatxuen ondorioz, antolatzaileek kontzertua bertan behera uztea erabaki zuten.

Taldearen estudioko azken lana, orain arte, Harold da (Gor, 2012). Jack Bradley argazkilariak Harold Wittles izeneko mutikoari ateratako argazkia du azalean, eta kantuen artean, Gabriel Arestik idatzitako letra bat (“Arestiren omenez“) eta Jesus de la Rosa Espainiako Triana taldeko kide zenak idatzitako beste bat (“Llegó el día” kantuaren hitzak itzuli zituzten “Esnatzea” abestian). Munduaren leihoa diskoan bezala, Iker Piedrafitak egin zituen ekoizpen lanak.

LEIHOTIKAN_TALDEA

Leihotikan, ‘Harold’ diskoa kaleratu zuenean. (Marta Contin)

Diskoetatik aparte, hainbat bildumatan parte hartu du Leihotikan-ek: Nafarroa, hitza dantzan, AEKantuz, HHHomenaje, Gure irratia, zure rokanrrola, Hamasei kolore, jai bat Lan horietarako egindako kantuak eta zaletuek aukeratutako beste hainbat Oroimenak erretzen 18 urte disko bilduman (Gor, 2011) jaso zituzten. Halaber, inoiz argitaratu gabeko abesti bat, “Ohean“, eta Zerumugak maketako bi, “Maldan behera” eta “Hiltzoriaren mundu liluragarria“, sartu zituzten bilduma horretan.
Leihotikanek zuzeneko diskoa grabatuko du 2014ko urriaren 11n Tolosako Bonberenean, taldearen 20 urteko ibilbidea ospatzeko.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Euskaldunon Egunkaria, 1998ko ekainaren 25a

Atzera

Arestiren omenez

Atzera

Bosch

Atzera

Punk-rock

Atzera

Making of DVD Zuzenean

Sanfermines 78 gogoan! (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Zakurren dantza madarikatua

Punk Rock talde soil bat...
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Leihotikan

Munduaren leihoa

Gaur

Zure soineko urdina

Ez ahantzi inoiz

Lastozko heroiak

Arestiren omenez

Arga ibaia

Nafarroa

Tximaluzedun burusoilak

Idoloak akatu

Bi nesken maitasuna

Bosch

Industriapean alokatuak

Baliteke

No oirás

Kolorea

Entzun!

Uztailak 6

Asteburu guztietan

Zu, zu

Espero dudan pertsona bakarra

Helio hirua

Eta orain

Hemen ez da ezer aldatzen

Esperantza

Urrun doa

Nork uka dezake?

Bukatu da

Punk rok

Zerbaitetan sinetsi

Harold
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Arestiren omenez

Esperantza

Gaur (ez dira pasako!!)

Espero dudan pertsona bakarra

Bi nesken maitasuna

Esnatzea

Entzun!!

Bosch

Harold

Arga ibaia

Goizeko ordubiak

Haien historia

Kezko hiriak

Urretxindor distortsionatua

Azken minutuan

Oroimenak erretzen 18 urte
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Baliteke

Munduaren leihoa

Zure soineko urdina

Nafarroa

Zaharkituriko fedea

Kolorea

Zerbaitetan sinetsi

Kamile hartza

Ilunago, ederrago

Asteburu guztietan

Ikusi mendizaleak

Galdua nuen ametsa

Zu, zu

Tximaluzedun burusoilak

Zabal dezagun euskara

Idoloak akatu

Punk-rok

Maldan behera

Mi ciudad

Hiltzoriaren mundu liluragarria

Malkoak

San Fermin

Bosque animado

Ohean

Bukatu da

Ilunago, ederrago
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Eta Zaratustra etorri zen

Zain

Industriapean alokatuak

Ilunago, ederrago

Zure soineko urdina

Monopoly jokoa

No oirás

Egonezina

Bizitzaren ironia

Plastikozko izar berriak

Jantz nazazu

Oroimenak erretzen

Baztertua

Zabal dezagun euskara

Korapilatuak

Gure Irratia, zure rokanrrola (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Zaharkituriko fedea

Munduaren leihoa
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Tximaluzedun burusoilak

Ez dira zutaz fidatzen

Existentzia

Euskaldunak gara

Munduaren leihoa

Helio hirua

Nafarroa

Zuretzako

Beheruntz begira

Geroa

Ez ahantzi inoiz

Itxura

Ezabatuak

Ahaztuak

Zerbaitetan sinetsi

Erantzunik ez

Nafarroa, hitza dantzan (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Kamile hartza

AEKantuz (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ikusi mendizaleak

Lur
play_buttonadd_button

Lur

2000

ABESTIAK:

Badira

Lasaitu zaitez

Garaia da

Kolorea

Nork uka dezake?

Anai haundia

Esana dago

Zuri begira

Clash & Pistols

Hiria

Galdua nuen ametsa

Bide ertzean

Balioen eremua

Lur

Gizaxoa

Hemen ez da ezer aldatzen
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Asteburu guztietan

Idoloak akatu

Ume gaiztoa

Urrun doa

Ez izatearen triologia

Baliteke

Uztailak 6

Eta orain

Hemen ez da ezer aldatzen

Punk-rok

Malkoak

Haizeetatik

Zu, zu

Uztailak 7

Bukatu da