2017.10.10
Libe

Libe

  • 1981
  • Bilbo
  • Rocka

Atzera

Lilitegi antzua

Atzera

Jaio naiz

Zuz: Beñat Fontaneda

Atzera

Bizia atzetik

Atzera

Irrikitan (Araba Euskaraz 2018)

Egilea: Beñat Fontaneda

Atzera

Ilargia erori da (Kafe Antzokia, 2018/02/01)

Maitasun kuantikoa

Bidaia eternala 
izar artean. 
Argia gaindituta, 
ziztuan, 
bagoaz. 


Zizare zuloetan 
aurkitzen gara. 
Zeru ertzetan, 
hausteko 
zorian. 


Denbora urratu da 
gure munduan. 
Helmuga lausotu da, 
egia 
urtu da. 

Naizenaren isla 
zure ispiluan. 
Atea ireki da: 
batuta, 
uretan. 

Lo galduen konexioa. 
Ur-bihotzen dimentsioa. 
Hitz ahaztuen korapiloa. 
Garenaren kreazioa. 

Azkenean zer gara? 
Materia hutsa. 
Izpi baten ikara, 
gorputzen 
lotura. 

Ezinean dabiltza 
azalpenen bila. 
Erantzun isila 
guztion 
barnean. 

Orain argi duzu, 
muga hautsi dugu.