2017.12.12
Lorelei

Lorelei

  • 1997 - 1999
  • Eibar (Gipuzkoa)
  • Popa
Tatuatu zenidan zerua
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Asier Serrano, ahots nagusia
  • Mikel Gorosabel, gitarrak, teklatuak, ahotsa, baxua
  • Josu Margusino, baxua, ahotsa, gitarrak
  • Jon Maza, bateria

EROSI
Bada hiri gorri bat
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Gorosabel, teklatuak, gitarrak, ahotsak
  • Asier Serrano, ahots nagusia
  • Mikel Irisarri, baxua
  • Jon Maza, bateria

EROSI
Tatuatu zenidan zerua
play_buttonadd_button

Tatuatu zenidan zerua

Tatuatu zenidan zerua

Bada hiri gorri bat
play_buttonadd_button

Bada hiri gorri bat

Bada hiri gorri bat

Bada hiri gorri bat
play_buttonadd_button

Lorelei heriotzean

Bada hiri gorri bat

Bada hiri gorri bat
play_buttonadd_button

Nahia paradisuan

Bada hiri gorri bat

Tatuatu zenidan zerua
play_buttonadd_button

Bigarren gezia

Tatuatu zenidan zerua

Bada hiri gorri bat
play_buttonadd_button

Ophelie Parisen

Bada hiri gorri bat

Bada hiri gorri bat
play_buttonadd_button

Lorea basamortuan

Bada hiri gorri bat

Bada hiri gorri bat
play_buttonadd_button

Afrika beltzean

Bada hiri gorri bat

Bada hiri gorri bat
play_buttonadd_button

Itsaso zuloan

Bada hiri gorri bat

Bada hiri gorri bat
play_buttonadd_button

Kasiopea Bilbon

Bada hiri gorri bat

90eko hamarkadaren hastapenetan, arreta piztu zuen Asier Serranok (Eibar, Gipuzkoa, 1975).Lubaki Banda literatur taldeko kide izan zen, artean oso gazteak ziren beste zenbait idazlerekin batera: Harkaitz Cano, Garikoitz Berasaluze, Xabier Aldai, Xabier Gantzarain… Poesia da Serranok betidanik jorratu duen esparrua, eta hura jendearengana eramateko kezkak bultzatu zuen musikan ere aritzera. Poesiaren herritartzeko gaitasunari buruzko jarrera ezkorra agertu zuen elkarrizketa batean: «Batere kasurik ez dio egiten jendeak poesiari. Gainera, nire ustez, hala izan behar du. Poesia subnormalentzat da. Ni ere poesia errezitaldietan asko aspertzen naiz. Poesiak minorizatua eta minoritarioa izan behar du» (1). Poesia eta musika nahasteko hainbat ahaleginetan aritu zen, Hilakotz taldearekin Ane gutun galdua errezitaldia sortu eta maketa grabatu zuen, baina saio arrakastatsuena Mikel Markez kantariarekin eta Joxemari Karrere ipuin kontalariarekin ondutako Igurtzi nazazu berriro, laztana ikuskizuna gertatu zen.

100

Lorelei taldea.

1994. urtean, EH Sukarra taldearekin kolaboratzen hasi zen. Hain zuzen, Garaien laberintoan diskoan (Esan Ozenki, 1994) hitz gehienak Serranok idatzi zituen, eta hala gertatu zen Eibarko taldearen hurrengo diskoetan ere. Hortaz, EH Sukarrako buru Mikel Gorosabel Norton-ek eta Serranok elkarlana zabaltzea erabaki zuten; Serranoren poesia errezitaldietan teklatua jotzen eta musika sortzen hasi zen Norton, eta, azkenean, Lorelei prestatu zuten. Serranok argitaraturiko Bada hiri gorri bat poema liburutik abiatu zen Lorelei lehen kantuak egiteko. «Emakumearen ezpain gorrien irudia hartu dugu Loreleirentzat, ez maitasun perfektoaren gisa, morboaren eta gogoaren inguruan kokatuta baizik» (2). EH Sukarraren rock gogorrarekin zerikusirik ez zuen poema horietarako Nortonek sortutako musikak, eta 80ko hamarkadako pop taldeen soinutik gertu zegoen. Pop musika lasai eta erromantikoa morbo eta gau giroarekin nahastu nahi zuen Loreleik. Berehala grabatu zuten lehen diskoa, Bada hiri gorri bat (Gaztelupeko Hotsak, 1997), bi taldekide gehiagorekin -Jon Maza (bateria, Estigia) eta Mikel Irisarri (baxua, Katarro) -, eta hari eta haize moldaketekin. Harrera polita izan zuen lanak, beharbada pop doinuen gose zegoelako euskarazko musikaren kontsumitzailea. Horren ondorioz, egitasmoari jarritako urtebeteko epea luzatzea erabaki zuen taldeak.

Lehen diskoa aurkezteko Euskal Herria osoa zeharkatu ostean, luze gabe bigarren lanerako kantuak prestatzeari ekin zioten, eta Tatuatu zenidan zerua heldu zen (Gaztelupeko Hotsak, 1999). Bakardadeari eta zoriontasunari buruzko lan horretan, soinua gogortu egin zuen taldeak, baina, hala ere, hitzek jarraitzen zuten izaten garrantzi handiena: «Diskoa hitz ederrez josten saiatu gara, jendea ohi dadin Lorelei ez dela bakarrik musika talde bat, horren atzetik badagoela poesia eta musika lotzen dituen lan bat» (3).

Bigarren diskoa plazaratu eta gero, banandu egin zen taldea, baina, geroztik, Serranok hiru disko kaleratu ditu bere izenean: Ez esan inori (Gaztelupeko Hotsak, 2002), Gerrari bai (Oihuka, 2003) eta Hoteleko kantuak (Oihuka, 2005). Bere hitzak hainbat talde eta abeslarik erabili dituzte kanturako: Gari, Exkixu, Eraso!, Jexuxmai Lopetegi, Tapia eta Leturia Band, Patxi Saiz…

Halaber, idazle curriculuma ere nabarmen luzatu du Serranok azken urteotan, nobelak (Eskuetan mapak, 2007; Zuloan, 2007; Erlojugilea, 2009), narrazioak (Hoteleko kontuak, 2001) eta poesia liburuak (Picassoren zaldia, 2007) argitaratu baititu. Euskal PEN Klubeko kidea da.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Euskaldunon Egunkaria, 1997ko uztailaren 3a
  • (2)Argia, 1.655. zenbakia, 1998ko urtarrilaren 18a
  • (3) Euskaldunon Egunkaria, 1999ko azaroaren 23a
Tatuatu zenidan zerua
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bigarren gezia

Karminen urratsak

Nahia (gari artean jaiotako haurra)

Badira oraindik

Deitudan hik arren

Trena iristen ari da

Eden debekatuetan

Tatuatu zenidan zerua

Izen gabearen lurrak

Eguzkia altxatzean

Bada hiri gorri bat
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bada hiri gorri bat

Nahia paradisuan

Lorelei heriotzean

Afrika beltzean

Lorea basamortuan

Ophelie Parisen

Itsaso zuloan

Kasiopea Bilbon

Naizena nigan

Hiri gorri honetan