2015.09.08
Maddi Oihenart

Maddi Oihenart

  • 1956
  • Barkoxe (Zuberoa)
  • Herri kanta
Doi
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Maddi Oihenart, ahotsa
  • Jeremie Garat, biolontxeloa, gitarrak, kontrabaxua, ttun-ttuna, perkusioa, organoa, koruak

EROSI
Lou Reed, mila esker (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Maddi Oihenart, ahotsa
  • Rafa Rueda, gitarrak, moldaketak
  • Jane Scarpantoni, biolontxeloa
  • Karlos Aranzegi, perkusioak

EROSI
Baldi
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Maddi Oihenart, ahotsa
  • Txema Garces, kontrabaxua
  • Juantxo Zeberio Etxetxipia, pianoa
  • Pello Ramirez, biolontxeloa, eskusoinua

EROSI
Hari biru
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Maddi Oihenart, ahotsa
  • Juantxo Zeberio Etxetxipia, pianoa
  • Txema Garces, kontrabaxua
  • Pello Ramirez, biolontxeloa, eskusoinua

EROSI
Ilhargi-min
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Maddi Oihenart, ahotsa
  • Josetxo Goia-Aribe, saxofoia
  • Marc Buronfosse, kontrabaxua
  • Juantxo Zeberio, pianoa

EROSI
Arbaila

PARTAIDEAK

  • Maddi Oihenart, ahotsa
  • Xelin Oihenart, ahotsa
  • Mixel Arotze, ahotsa
  • Petti Berrogain, ahotsa
  • JosAnton Artze, ahotsa
  • Kent Carter, kontrabaxua
  • Mixel Etxekopar, klarinetea, txirula, ttun-ttuna

 
Lürralde zilarra
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Maddi Oihenart, ahotsa
  • Mixel Arotze, ahotsa
  • Mixel Etxekopar, xirula, ttun-ttuna, klarinetea, ahotsa
  • Kent Carter, kontrabaxua
  • J. Michel Poymidan, arrabita
  • JosAnton Artze, txalaparta
  • Jexux Artze, txalaparta

EROSI
Doi
play_buttonadd_button

Mentüran

Doi

Hari biru
play_buttonadd_button

Ikusiko dira berriz

Hari biru

Doi
play_buttonadd_button

Ezinen orekan

Doi

Doi
play_buttonadd_button

Txori berriketaria

Doi

Baldi
play_buttonadd_button

Gure bazterrak

Baldi

Doi
play_buttonadd_button

Ez düt ikusi

Doi

Doi
play_buttonadd_button

Agian

Doi

Hari biru
play_buttonadd_button

Ürxapal bat

Hari biru

Baldi
play_buttonadd_button

Nire ispilua

Baldi

Kantari berantiarra dugu Maddi Oihenart, ekoizpen diskografiari dagokionez, baina kanturako zaletasuna txikitatik jaso zuen senideengandik. Etxahun Topet sortu zen etxearen ondoan bizi zen Oihenarten familia. Kanturako plazera eta gustua ez zituen geroztik abandonatuko. “17-18 urterekin, lagunekin ateratzen ginelarik larunbat arratsetan, ez ginen dantzatzera joaten. Ostatu batean egoten ginen eta gau osoan kantuz aritzen ginen. Garai horretan, euskara ez nuen ongi menperatzen, etxean eta eskolan frantsesa gehiago erabiltzen baitzen. Batzuetan mugatua sentitzen nintzen hizkuntzarengatik, baina aste guztiz kantu berri bat ikasten nuen, adiskideekin emateko asteburuan”, azaldu du (1).

Sekula ez zuen jendaurrean abesteko asmorik izan, baina lagun batek haren izena eman zuen 1987ko Euskal Kantu Txapelketan, eta Battitta Sobiet-ekin bikotea osatuz, lehiaketan parte harte hartu zuen. Zuberoako kantu zahar bat abestu zuten eta finalerako sailkatu. Sobietekin urte luzaz aritu zen plazaz plaza abesti zaharrak ematen, baita tarteka bakarka ere, beti a capella abestuz. Pixkanaka, kantu tradizionalen eremutik atera eta sorkuntza berrietan murgiltzen hasi zen, beste musikari batzuk ezagutu eta haiekin elkarlanean aritu ahala. Horrela sortu ziren Mixel Etxekopar eta Mixel Arotze zuberotarrekin grabatutako Lürralde zilarra (Agorila, 1998) eta Arbaila (Kultulan, 2002) diskoak, zeinetan kantu herrikoiak eta sorkuntza berriak bildu zituzten, Kent Carter jazz kontrabaxu jotzailearen laguntzaz, besteak beste.

??????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????

Maddi Oihenart. (Bob Edme)

Maddi Oihenarten ibilbidean mugarri izan zen Ilhargi-min diskoa (Metak, 2003). Josetxo Goia-Aribe jazz saxofoi jotzaile nafarrarekin grabatutako lanak oihartzun handia izan zuen. Oihenarten izena ezaguna egiten hasi zen Hego Euskal Herrian, eta disko horretako kantu bat, “Ikusiko dira berriz…”, Eusko Jaurlaritzaren turismo kanpaina bateko iragarkiari musika jartzeko erabili zuten. Herri kantua, jazz sonoridadea, melodia gardenak eta euskal idazleen hitzak (Itxaro Borda, Jon Mirande, Josetxo Azkona…) uztartu zituen bikoteak lan horretan. Bide horretatik jo du Oihenartek hurrengo diskoetan ere, baina Goia-Ariberen ordez Juantxo Zeberio Etxetxipia pianistarekin egin du lan. Harekin landu ditu Hari biru (Elkar, 2007) eta Baldi (No-CD Rekords, 2010). Disko horietan, besteak beste, Oihenartek berak sortutako doinuak entzun daitezke, euskal idazle garaikideen testuez horniturik (Itxaro Borda, Karlos Linazasoro, Bernardo Atxaga, Leire Bilbao…). Xabier Montoia idazle eta kantariak Hari biru aukeratu zuen XX. mendeko lehen hamarkadako euskal diskorik kutunen artean, Azaletatik sustraietara libururako (2011). Montoiaren hitzetan, “jotzeko erak zein produkzioak jazz aldera nabarmenki egiten badute ere, Maddi Oihenartek kantatzen dituen doinu, aire horiek, beste norabaitera garamatzate, ordea: pop musikara, aire pop peto-petoak direlako ia guztiak, nire ustez. Izan ere, aire jolasgarriak dira, txinpartatsuak, batzuetan malenkoniatsuak eta beti gozoak, benetako pop-ari dagokion moduan. Labur esateko: sorgindutako doinuak, oso aldi bakanetan sortzen direnak”.

MADDI_OIHENART

Maddi Oihenart kantuan. (Gari Garaialde / Argazki Press)

Beste hainbat kantari, musikari eta idazlerekin kolaboratu du Maddi Oihenartek: Peio Serbielle, Olatz Zugasti, Rafa Rueda, Patxi Zubizarreta…) eta pastoraletan ere parte hartu du, Jean Louis Davant-ek idatzi eta 1993an Gotainen taularatutako Eüskaldünak iraultzan izenekoan hain zuzen.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1)  Euskaldunon Egunkaria-ko Begia gehigarria, 2000ko maiatzaren 27a

 

Doi
play_buttonadd_button

Doi

2015

ABESTIAK:

Ezinen orekan

Ogella

Agian

Emazte fabore

Txori berriketaria

Zeta haria

Ez düt ikusi

Out

Mentüran

Euria

Denbora asko

Lou Reed, mila esker (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

I'll Be Your Mirror

50. Baso bat opari (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Arranoaren basa ahairea

Baldi
play_buttonadd_button

Baldi

2010

ABESTIAK:

Nire ispilua

Bortü txoria

Haur ginenian bezala

Gure bazterrak

Plañu niz

Hitz bat

Gereziondoak loretan

Kaiola

Bizitzak

Ninano

Ilhargi-min
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ikusiko dira berriz

Ama Eüskadi

Mendi-gaña

Izar xuriz

Xoriñuak kaiolan

Igelak

Lo-lo / Abulun-abulun

La araña

Arbaila

ABESTIAK:

Harpean

Mari

Lürraren pean

Artzaina

Lüherri

Hido

Txoria kaiolatik

Urzo xuri bat

Erradak anaia

Sua eta ura

Ene azken bersetak

Jondane johane auzia

Lürralde zilarra
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bazterretik bazterreala / Zintzarrada / Laparen ahaidea / Basa ahaide bat

Txalapartak / Lau sasuak

Agota

Salbatore gora da

Gorets

Sor leküa kitatüz

Hats hots

Zelüko izarren bidea

Bedatsa

Egüntto batez / Kontrapas

Gaztetarsünak barnerabila

Ama Euskadi

Gaü beilako eleak

Lürralde zilarra