2019.01.16
Maddi

Maddi

  • 1995
  • Ataun (Gipuzkoa)
  • Rocka

Atzera

Desertu hila (Ordizia, 2019/09/13)

Atzera

Aldameneko oheko tipa (Azpeitia, 2019/10/04)

Egilea: Kulturaz Kooperatiba

Aldameneko oheko tipa

Berriz begiak itxi, eta ez hago 
Saiatuko naun geroxeago 
Gela ez dun aspaldi egon hain isil 
Ametsak hastean ikusten haut soilik 

Patuak hala erabakita 
Urria atorra beltzez jantzita 
Lehenengoz huts egin dun zita 
Besarkada bat zorretan utzita 
Aldameneko oheko tipa 

Berriz begiak itxi, baina ez hago 
Saiatu arren geroxeago 
Imajinatzen dinat ohe ertzean 
Izango haizela irekitzean 

Izarapean ahuspez jarrita 
negar egiteari utzita 
Oroituko haut gaurtik hasita 
Irribarrez eta begi bat itxita 
Aldameneko oheko tipa