2019.01.16
Maddi

Maddi

  • 1995
  • Ataun (Gipuzkoa)
  • Rocka

Atzera

Desertu hila (Ordizia, 2019/09/13)

Atzera

Aldameneko oheko tipa (Azpeitia, 2019/10/04)

Egilea: Kulturaz Kooperatiba

Igeri

Inora heltzen ez diren uretan 
Ilusio manipulatuetan 
Beltzez janzten diren olatuetan, igeri 

Dena atzean utzita zenbat kristalezko amets 
Sorbalden babes hutsean iluntzez uretaratuak 
Beldurrari ihes, bizi nahi, bizi behartua 
Lepora doa luzatzen zaien lehenengo eskua 

Zuloak handiegiak dituen saretik jausiak 
Hezur azalen uretan itoak, galduak, ahantziak 
Amestutako helmugan azala eta hitzak zuriak 
Odoldutako konplize eskuez estaliz begiak 

Inora heltzen ez diren uretan 
Ilusio manipulatuetan 
Beltzez janzten diren olatuetan, igeri