2014.05.26
Maite Idirin

Maite Idirin

  • 1943
  • Ugao (Bizkaia)
  • Herri kanta, Klasikoa
Maite Idirin kontzertuan

PARTAIDEAK

  • Maite Idirin, sopranoa
  • Alejandro Zabala, pianoa

 
Gabon kantak

PARTAIDEAK

  • Maite Idirin, ahotsa
  • Muriel Dupin, harpa
  • Maryse Graciert, flauta

 
Felipe Gorritiren omenez (1839-1896)

PARTAIDEAK

  • Xaramela Abesbatza (zuzendaria, Marie Jose Goudard)
  • L'Ensemble Instrumental des Landes (zuzendaria, Didier Deblonde)
  • Philippe Mendes, organista
  • Maite Idirin, soprano bakarlaria
  • Helene Larrañaga, mezzo bakarlaria
  • Herve Koch, tenore bakarlaria
  • Peio Grenie, baritono bakarlaria 

 
Groupe Vocal Presence

PARTAIDEAK

  • Groupe Vocal Presence (zuzendaria, Christiane Dugene)
  • Maite Idirin, soprano bakarlaria

 
Ametsetan

PARTAIDEAK

  • Maite Idirin, ahotsa
  • Alejandro Zabala, pianoa

 
Euskal Kamerata

PARTAIDEAK

  • Maite Idirin, sopranoa
  • Begoña Agirre, flauta
  • Nelly Agirre, biolontxeloa
  • Maria Jose Castaing, pianoa, klabezina

EROSI
Ahizpatasuna

PARTAIDEAK

  • Maite Idirin, ahotsa 
  • Maria Jose Castaing, pianoa, klabezina, organoa, akordeoia
  • Francis Gudard, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa
  • Iñaki Urtizberea, txistua, silbotea, txirula
  • Jean Clement Jollet, klarinetea
  • Alain Ehkirch, flauta
  • Mario Gachis, gitarra
  • Arlette Dufourg, flauta, flauta tipia
  • Georges Salaberri, klarinetea
  • Philippe Seyllan, tronpeta
  • Philippe Villain, tronpeta
  • Jean Michel Denis, biolina
  • Gotzon Aulestia, klabezina
  • François Marty, biolina
  • Maurice Domenjou, kontrabaxua
  • Jean Claude Biron, saxofoia
  • Agnes Rospidegarai, txistua
  • Stephane Bruneau, tronboia
  • Jean Michel Picard, oboea
  • Eric Picard, biolontxeloa
  • Catherine Boulogne, biola
  • François Adolf, basona

 
Hazia sortzen denez lurpean jarria...

PARTAIDEAK

  • Maite Idirin, ahotsa
  • Benat Zabaloua, gitarra
  • Arlette Dufour, flauta
  • Maurice Doumenjou, kontrabaxua
  • Mixel Ducau, gitarra
  • Jean Phocas, baxua
  • Robert Suhas, pianoa
  • Victor Pipkin, biolontxeloa

 
Izerdi hotz, odol bero... edo oztopo gabeko biderik ez da

PARTAIDEAK

  • Maite Idirin, ahotsa, gitarra
  • Juan Ganborena, gitarra

 
Detchepare 1545

PARTAIDEAK

  • Maite Idirin, ahotsa, gitarra
  • Patxo Iturrate, gitarra
  • Begoña Bernaola, pianoa, akordeoia
  • Oihartzunak taldea, koruak

 
Maite Idirin \

PARTAIDEAK

  • Maite Idirin, ahotsa
  • Nicolas Gonzalez, gitarra

 
Atahualpa Yupanqui euskeraz

PARTAIDEAK

  • Maite Idirin, ahotsa
  • Txabi Villaverde, gitarra

 
Atahualpa Yupanqui euskeraz

Aize, aize / Viento, viento

Atahualpa Yupanqui euskeraz

Atahualpa Yupanqui euskeraz

Arri ta bide / Piedra y camino

Atahualpa Yupanqui euskeraz

Atahualpa Yupanqui euskeraz

Bein batez / Un día

Atahualpa Yupanqui euskeraz

Atahualpa Yupanqui euskeraz

Indioaren bidea / Camino del indio

Atahualpa Yupanqui euskeraz

1967an Atahualpa Yupanqui Bilbora etorri zen kantatzera. Buenos Aires, hiriko antzokirik handiena, bete zuen Yupanquik. Haren kantu sozialak txunditu egin zuen Maite Idirin (Ugao, Bizkaia, 1943). Ordurako Bilboko San Anton orfeoian hasia zen Idirin, euskal abestiak kantatzen. Eta Atahualpa Yupanquiren kontzertu hura Idirinen ibilbidea abiarazi zuen metxa izan zen nolabait. Yupanquik bezala gitarra jotzen hasi zen, eta berandu baino lehen jendaurrean hasiko zen kantuan.

Jendaurreko lehen emanaldia 1968ko maiatzean eskaini zuen Idirinek, Zeberion (Bizkaia), Arkulanda auzoan. «Zeberioko hartan folkloretik hartutako kantuak kantatu nituela uste dut. “Aita San Antonio”, “Cuando salí de Cuba” -euskaraz Ondarroako Argoitia neba-arrebek euskaraz kantatzen zuten eta-, eta horrelakoren bat. Dena dela, ez dakit, zuzen, zer kantatu nuen. Kantatu eta Ares izeneko bat agertu zitzaidan disko bat grabatu behar genuela esanez» (1). Eta diskoa etorri zen, Cinsa diskoetxearekin.

1787

Maite Idirin, 60ko hamarkadan kantari.

Atahualpa Yupanki euskaraz 1968an argitaratu zen, Durangoko azokarako. Argentinarraren kantuak hartu eta Gabriel Arestiri eta Paulo Iztuetari euskaratzeko eskatu zien Idirinek. Iztuetak “Viento, viento” eta “Caminito del indio” itzuli zizkion, eta Arestik, “Piedra y camino” eta “Un día”; eta horrez gain, “Aitaren etxea defendituko dut” eman zion Arestik. Lehen disko hura taberna batean grabatu zuten eta Xabier Villaverdek (Soroak) lagundu zion gitarrarekin. 1968ko abenduan, Eibarko sariketako bakarlarien artean garaile suertatu ziren Maite Idirin eta Estitxu. Sariaren publizitateari esker Hego Euskal Herri osoan emanaldiak eskaintzen hasi zen Idirin.

Artean Francoren diktadura garaia zen, euskal kantagintzarentzat une zailak, zentsura zela-eta. Baina garai emankorrak ziren sorkuntzarako. Euskal kantagintza berritzen ari zen. Bittor Egurrolarekin, Beti Alai taldearekin eta Zintzoak bikotearekin Herrikoi taldea sortu zuen Idirinek. Ez Dok Amairuren garaia zen, halaber. Eta norabide bertsuan eraman zuten euskal kantagintza, zentsuraren oztopoak gaindituz. «Gogoan dut 68an, kantaldi bat egin genuela Ondarroan. Jaialdia baino lehen hitzak zentsurara bidali behar ziren. Ondarroako hartan, kantuak bidali, eta bat edo bi utzi zidaten kantatzen. Benito Lertxundik, eta Ondarroa bertako Argoitia neba-arrebek ere kantatu zuten. Guardia Zibila han zegoela, ez zegoela… ez genuen askorik kantatu. Ikastolaren aldeko jaialdia zenez, jendeak txaloka hartu zuen gure saioa. Ekitaldi militante izugarria izan zen hura. Han gertatutakoa ikusita, zera egiten hasi ginen, zentsurara folkloreko kantuak bidaltzen, eta jaialdian, berriz, bestelakoak kantatzen». (1)

Arrazoi politikoengatik, lehenik Baionara eta ondoren Parisera alde egin beharra izan zuen kantariak, 1969an. Hurrengo urtean Migel Arozena gipuzkoarraren Candelaria kafe antzokian hasi zen kantuan, euskaraz, Parisko auzo latinoan. Eta hiru urte egin zituen horrela, eta bi disko txiki atera zituen. 1970ean Parisko Pathe Marconiren estudioetan grabatu zuen lehena, Felix Ibarrondok eta Oleagak egindako bina kanturekin, Goiztirik argitaratuta, eta 1972an hurrengoa, Arratiako Oihartzunak ahots taldearekin, Bernat Etxepareren hainbat letraren gainean Joxe Mari Arrizabalaga organistak moldatutako doinuekin, Elkar diskoetxeak argitaratua. Garai hartan Frantziako FR3 telebistak hainbat kantaldi-elkarrizketa grabatu zizkion Idirini, Estrasburgon, Parisen, Marsellan eta beste zenbait hiritan.
1973an Euskal Herrira itzuli zen, Jokin Apalategi senarrarekin eta Ur semearekin. Baionan Zabal liburu denda ireki zuten, eta emanaldi ugari eskaini zituen, ikastolen loraldia hasi baitzen. Halaber, Baionako kontserbatorioan musika ikasketak hasi zituen 1975ean, eta 1979an Urrezko Domina jaso zuen. Ondoren Bordelen jarraitu zuen ikasten, eta 1981ean Urrezko Domina eskuratu zuen. Ordurako lehen disko luzeak kaleratuak zituen: Hazia sortzen denez lurpean jarria… (Elkar, 1975) eta Ahizpatasuna diskoa (Elkar, 1979), azken hori Gotzon Aulestiaren laguntzarekin moldaketetan. Bi disko haiek Iparraldeko musikariekin grabatu zituen, tartean Errobi taldeko batzuk. Halaber, Ez Dok Amairu desegin ondoren sortutako Ortziken taldean parte hartu zuen.

Ahotsa lantzen hasi zen, eta musika klasikoa: «Konturatu nintzen inork ez zuela gure herri musika landua edo kultua ezagutzen. Aita Donostia, Jesus Guridi, Remacha… hainbat musikagile zegoen, lotan baleude bezala. Nik haien bidetik jotzea erabaki nuen, haien lanak berreskuratzea». Camerata Contemporanea taldean hasi zen (Euskal Kamerata izena hartu zuen geroago), Haendel, Bach eta batez ere euskal klasikoak lantzen. Euskal Kamerata (Elkar, 1988) izan zen bide horretan lehen emaitza.

Maite Idirin a Sare

Soprano gisa ari da azken urteetan Maide Idirin. Argazkian, 2005eko Musika Hamabostaldian. (Bob Edme)

Ordurako kantagintza «krisian» zegoen, «rockeroengatik»: «Rockeroak indarrean sartu ziren Euskal Herrian eta kantari askok utzi zioten kantatzeari. Ni ere horrela gelditu nintzen: ‘Zer egingo dut, utzi, ala klasikoaren bidetik segitu?’». Hurrengo urteetan, Alejandro Zabala pianistarekin lan egin du —Ametsetan (Elkar, 1992), Maite Idirin kontzertuan (ausArt Records, 2013)—, eta soprano bakarlari aritu da Xaramela abesbatzarekin —Felipe Gorritiren omenez (1839-1896), Chants Sacrés du Pays Basque…— eta Groupe Vocal Presence ahots taldearekin atera ditu diskoak.
Horrez gain, hamaika disko kolektibotan parte hartu izan du, hala nola Javier Bello Porturen omenez, edo beste gisakorik, Lemoizko zentral nuklearraren aurkakoan kasu.

Musika klasikoari buruzko kolaborazioak egin ditu Gara egunkarian eta Euskadi Irratian.

Testua: Ainara Gorostitzu

  • (1) Argia, 2056. zenbakia, 2006
Maite Idirin kontzertuan

ABESTIAK:

Zorabiatua naiz

Jentileri un

Aritz adarrean

Din dan boleran

Ni deitzen nuk Beñat Mardo

Txoriñuak kaiolan

Atzo ttun ttun

Nik baditut

Begira nago

Lotxo

Aita, aita

Egun batez

Eijerra zira maitia

Txorieta bürüzagi

Astea luze

Hondarribia, herri txikia

Noraren begi nabarrak

Noraren bisaia zimela

Noraren bihotz apala

Buba ñiñaño

Artaso

Nafarra, oi Nafarra

Maitia, nun zira

Gabon kantak

ABESTIAK:

Oi Eguberri gaua

Ez dukezu, o Maria

Belenen sortu zaigu Jinkoa

Oi Bethleem

Kanta zagun guziek

Pozkarioz kanta zagun

Eternala sortzen da

Josepe ta Maria

Entreacte

Le Basque

La flûte enchantée

Orriak airez aire

Irten ezazu

Polit ederra

Hiru errege Orientekoak

Horra Mari Domingi

Hamahiru (t)alde (Askoren artean)

ABESTIAK:

Xoriñoa kaiolan

Felipe Gorritiren omenez (1839-1896)

ABESTIAK:

Gorritiren meza

Kyrie

Gloria

Credo

Sanctus

Benedictus-Agnus Dei

Gorritiren moteteak

Christus factus est

Popule meus

Ama Doloretakoari

Bone pastor

O sacrum convivium

Tu es Petrus

Argizagi ederra

Chanson d'amour

Soule: Zuberoa

Lastozko zubiya

Groupe Vocal Presence

ABESTIAK:

Ay Mari Miguel

Sagastipean

Atxia Motxia

Ave Maria

Aita Gurea

Gaur emeretzi mende

Sept variations sur un chant basque

Soule

Lili eder bat

Akerra ikusi degu

Artzai txirula

Iru Txito

Gaur akelarre Gorbeian

Kantatzera nuazu

Maite

Alduden gizonik ez

Hommage à Iparraguirre

Ametsetan

ABESTIAK:

Xorietan buruzagi

Nik badut maiteño bat

Xori erresiñula

Lurraren pian

Egun batean

Kun-kun

Txantxangorria

Iru errege orienteko

Horra Mari Domingi

Ametsetan

Hotz eta ixiltsu

Zure moxuan

Lotoren lorak

Ez dot sinesten

Eres dagie txilibituak

Agertu iatan horrila

La dernière feuille

Rondel printanier

Euskal Kamerata

ABESTIAK:

Haritz adarrean

Goizean goiz jeikirik

Ttun kurrun kuttun

Hala baita

Sonata

Bortian ahuzki

Iruten ari nuzu

Mendekoste pestetan

Arranoak bortuetan

Nik ba ditut

Festiba

Ikazkin mendian

Xorinoak kaloian

Sant Urbanen Bezpera

Ahizpatasuna

ABESTIAK:

Ahizpatasuna

Sagarretik pinura

Zu askatasuna

Ongi etorri

Poderea

Mendiko borda

Nafarra

Herrien ekaitza

Gudari baten alde

Ortziken (Askoren artean)

ABESTIAK:

Nekazaria

Zenbat egun eta zenbat une

Ilunpean dagona

Hazia sortzen denez lurpean jarria...

ABESTIAK:

Zamorako espetxetik

Mosen Bernat Etxepare

Umezurtza

Aitaren etxea

Herri mina

Bakoitzak bere

Gizonen pausoak

Nekazaria

Euskara

Emazteen fabore

Izerdi hotz, odol bero... edo oztopo gabeko biderik ez da

ABESTIAK:

Burgosko prozesua

Hil haute

Eustakioren bertso batzuk

Eustakiori

Detchepare 1545

ABESTIAK:

Mosen Bernat

Judizio jenerala

Emazteen fabore

Euskara

Maite Idirin

ABESTIAK:

Nere herria

Zuok gazteok

Izenik gabekoa

Zigorra

Atahualpa Yupanqui euskeraz

ABESTIAK:

Aize, aize / Viento, viento

Arri ta bide / Piedra y camino

Bein batez / Un día

Indioaren bidea / Camino del indio