2018.11.06
Manez eta Kobreak

Manez eta Kobreak

  • 1976
  • Anhauze (Behe Nafarroa)
  • Folka

Atzera

Zapetagilea (Iruñea, 2018/04/05)

Atzera

Larrean amoroski (Baiona, 2018)

Egilea: Bideografik

Atzera

100 alargunen dantza

Egilea: Etxeko Prod

100 alargunen dantza

Bermioko plazaren beltza,
Ohe hutsaren beltza
Edertasun handia, beltza  ;
Bizi minaren beltza
Zerua beltza, bihotza beltza,
soineko beltzaren beltza
Dantzari alargun beltza,
maitasun beltzaren beltza.

Itsasoko marmar isila,
bare, barkamen bila,
dantzarien azal zurbila  ;
esku epelen bila,
senarra hila, semea hila...
ilargia, biribila,
dantzaren murmur isila
itsaso berrien bila.

Elkartasun malkoen dantza,
izar berrien dantza,
egunsenti argien dantza,
sare moreen dantza,
andreen dantza, suaren dantza,
sortuko direnen dantza,
minaren, pozaren dantza  :
bizitza beraren dantza.

Uxue Alberdi
Orio. 2015 / 9 / 23