2018.11.06
Manez eta Kobreak

Manez eta Kobreak

  • 1976
  • Anhauze (Behe Nafarroa)
  • Folka

Atzera

Zapetagilea (Iruñea, 2018/04/05)

Atzera

Larrean amoroski (Baiona, 2018)

Egilea: Bideografik

Atzera

100 alargunen dantza

Egilea: Etxeko Prod

Ez dut nik

Ez dut nik
gizarteak ixiltzen duena
erakutsi nahi,
ez baitu gizarte honek
ezer gordetzen
ikusten dakienari.

Ez dut nik
poesia klasikoen lege
hartaz axolarik,
hitzekin jostatzen ari
bainaiz juntatuz
berdin, desberdin direnak.

Ez dut nik
debru famatu haren beldurrik
adiskideak
bezala nere aldeko
etsaia nerekilan baitut.

Ez dut nik
zeruko jainkoaren beldurrik
zeren goizero
hango sua ebatsirik
bainoa beti
mundu guzia erre nahiz.

Itxaro Borda.
Bizitza nola badoan. Poemak 1974-1984. Maiatz. 1977