2018.11.06
Manez eta Kobreak

Manez eta Kobreak

  • 1976
  • Anhauze (Behe Nafarroa)
  • Folka

Atzera

Zapetagilea (Iruñea, 2018/04/05)

Atzera

Larrean amoroski (Baiona, 2018)

Egilea: Bideografik

Atzera

100 alargunen dantza

Egilea: Etxeko Prod

Goxo-goxo hil

Zure eskuak nire gerrian,
nire begiak zure irrian,
mundua dantzan udaberrian
eta gu munduaren erdian.

Goxo-goxo egizu hitz,
eta goxo-goxo erran berriz.
Goxo-goxo hara ta hona
goxo-goxo zoriona.

Maitasunak kulunka gaitzala
haize honek hosto hilak bezala.
Maitasunak engaina gaitzala
haize honek hosto hilak bezala

Nire ametsak zure bidean,
zure beldurra nire ilean,
autoen kea dabil airean
eta triku bat errepidean.

Goxo-goxo har nazazu
eta goxo-goxo eman muxu.
Goxo-goxo printze-printzesak
goxo-goxo otso beltzak.

Maitasunak kulunka gaitzala
haize honek hosto hilak bezala.
Maitasunak engaina gaitzala
haize honek hosto hilak bezala.

Nire odola zure zainetan,
zure birikak nire oinetan,
maitasun eleak ezpainetan,
hilen loreak bide ertzetan.

Goxo-goxo dantza egin
eta goxo-goxo azalak min
Goxo-goxo jira ta bira
goxo-goxo hilko gira.

Zure eskuak nire gerrian...

Uxue Alberdi
Orio. 2015 / 9 / 16