2018.11.06
Manez eta Kobreak

Manez eta Kobreak

  • 1976
  • Anhauze (Behe Nafarroa)
  • Folka

Atzera

Zapetagilea (Iruñea, 2018/04/05)

Atzera

Larrean amoroski (Baiona, 2018)

Egilea: Bideografik

Atzera

100 alargunen dantza

Egilea: Etxeko Prod

Zapetagilea

Mumbaiko karriketan nabila
begiak orori so
barneko bake bila
Gorputza osoki unatua
ene pentsamenduen
sutan barneratua
Karrikan ezker eta eskuin
hainbat eskulangile
hain antzetsu eta hain duin
Eta bat artisau langilea
arras balditu nauen
zapetagilea

Zapeta onekin niz ibiltzen
egungoak erosi
nituen Miarritzen
Hara non hauen berdin berdinak
dituzten orai ene
aitzinean eginak
Loriaz  gelditu niz begira
ene zapetak gizon
hunek eginak ote dira ?
Zugana egin dute bidea
Mumbaiko espaloiko
zapetagilea

Munduak baditu mila gako
eta zure zapetak
ez dira enetako
Nahiago herrikideek eginak
Azkoitiko abarketak
Mauleko espartinak
Emanik zangoari zangoa
orai badakit non den
nihauren xokorat banoa
Bakotxak xerka beza berea
Izan untsa Mumbaiko
zapetagilea

Xabier Euzkitze
Zarautz. 2015 / 9 / 17