2019.06.27
Maraca Diablo

Maraca Diablo

  • 1972
  • Mendaro (Gipuzkoa)
  • Rocka

Atzera

El regreso del niño indio
play_buttonadd_button
EROSI

El regreso del niño indio

2019 - Screaminguy Records


  • Intxaurbakoitza(Ina Iriondo)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Engranaiarena(Anita Munlet, Ina Iriondo)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Eten da azala(Ina Iriondo)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Los muertos(Ina Iriondo)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Hurbileko izarraren azpitik(Ina Iriondo)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • El regreso del niño indio(Ina Iriondo)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Zaldia, akerra eta inframunduko beste piztia batzuek(Ina Iriondo)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Hiru ahate(Ina Iriondo)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Yellow telephone(Jose Anitua, Jon Zamarripa)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Kapitanarena(Ina Iriondo)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Dorme na túa nube(Ina Iriondo)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Zapata zein beteko dizu(Ina Iriondo)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon

Formatua: CD


Argi kodea: SGR-13CD


Azala: Charlee Mito


GRABAZIOA

El Cubo estudioa (Mendaro, Gipuzkoa)


SOINU TEKNIKARIA

Ina Iriondo Saint Gerons


LAGUNTZAILEAK

  • Anita Munlet, ahotsa ("Dorme en túa nube"), theremina ("Zaldia, akerra eta inframunduko beste piztiak batzuek")
  • Iñigo Romera, baxua ("Yellow telephone")
  • Jesus Rodriguez Cid, itzulpena ("Dorme en túa nube")

GENEROA

Rocka

Munlet electro-punk egitasmoaren erdia da Ina (Mendaro,1972), eta proiektu horren bidez bideratu du bere sormen musikalaren zati handiena. Haatik, Ina geruza anitzeko musikaria da, estilo asko jorratzen eta gozatzen dituena, -bere sare sozialetan sartzea baino ez dago horretaz ohartzeko-. Askotariko alde hori, halaber, Maraca Diablo izeneko izaki misteriotsu eta pertsonalaren bidez kanalizatzen du.

2012an, hain justu, Hail Zigurat! Izenburuko lana plazaratu zuen. Disko horren harira, hauxe idatzi nuen: “Munleten elektro-punk-rock soinutik urrun dagoen proposamena da infernuko maraka honena. Bere jatorria Uler 600 taldean dago. Inak bertan jo zuen Munlet abiatu baino lehen. Zortzi kantuetan gitarra iradokitzaileak eta tempo ertain eta ilunak nagusitzen dira. Oraingoan, rock eskema klasikoetatik hurbilago dauden doinuak idatzi ditu. Abestiak sinpleak izanagatik ere, ñabardurez josita ateratzen dira bozgorailuetatik, konponketa eztiak entzuten baitira han eta hemen”.

Bada, El regreso del niño indio lanarekin bueltatu da deabruaren maraka, zazpi urte eta gero, eta estreinako ahalegin harekin alderatuz gero, disko hau heterogeneoagoa, aberatsagoa, eta Inaren nortasuna eta egun bizi duen unea hobeto islatzen du, gitarren presentziak bere horretan jarraitzen badu ere. Areago, lan biografiko bat ematen du. Bere bizitzaren eta musika zaletasunaren erradiografia zehatza edo potreta koloretsua da, eta argazki horretan, desertuak, ametsak eta hildakoak biltzen dira, alegia, giro onirikoak, atmosfera sikuak eta pasarte ilunak. Hori guztia uztartzeko, baliabide eta erreferentzia asko baliatu ditu.

Erreferentzien zerrenda amaiezina da, grabazioak bere pertsonalitate ipurterrea xehetasun osoz islatzen baitu: Nick Drake, Intxaurbakoitza; western paisaiak, El regreso del niño indio; Spiritualized, Hurbileko izarraren azpitik; electro itzaltsua, Los Muertos; Donosti Sound, Dorme en tua nube; sehaska-kantak, Zapata zein beteko dizu; edo Inak biziki maite dituen Cancer Moon, Yellow Telephone moldaketa tarteko. Inaren proposamena zale askoren gustukoa izango da, bihotzaz eta ezagutzaz eraikita baitago, baina batez ere zintzotasunetik egindako omenaldi bat delako. Musikariaren barrua josi duten artistei luzatutako oparia da, bere ezaugarri propioekin jantzia.

Testua: Julen Azpitarte